HasieraBizitza-asegurua

Nahi al duzu
guk deitzea?

Doan deituko dizugu
  • Inprimatu
  • Bidali lagun bati
  • Glosarioa
  • Ezagutzera eman

Zerbait gertatu arte ez zara konturatzen zeinen garrantzitsua den ondo aseguratuta egotea.

Bizitza Asegurua

Bizitza-asegurua edukitzeak lasaitasuna emango dizu, munduko edozein tokitan zaudela eta eguneko 24 orduetan.


Bizitza-aseguruek babesa ematen dute bizitzan zehar gerta litezkeen eta diru-sarreretan eragina izan lezaketen egoera kaltegarrien aurrean.


Azken finean, zure egonkortasun ekonomikoa eta zure mende daudenena babesteko eta bermatzeko modu bat da.

Zure modalitatea aukeratu

Zabaldu modalitate guztiak

Bizitza Emakumea

Emakumezkoentzat bereziki sortutakoa

Lagun Aro Bizitza Emakumea bizitza-aseguru modernoa, malgua eta prezio onekoa da, emakumeentzat bereziki pentsatutako eta sortutako estalduren eta zerbitzuen gama zabalarekin konfiguratutakoa.

Aseguru honek berrikuntza handiak ditu ohiko bizitza-aseguruen aldean, benetan "bizitzan" gozatzeko pentsatuta dagoelako, EMAKUMEEN MINBIZIA baitu oinarri gisa, alegia, emakumeen artean erikortasun- (gaixotasuna eta ezintasuna) eta hilkortasun-kausa nagusia. Berme honek diagnostikatzeko unean aurreratzen du aseguratutako kapitala, baliabide guztiak jartzeko, bai gaixotasuna sendatzeko, eta bai susperraldiaren gastu guztiei aurre egiteko.

Gainera, heriotza estaltzen du, gaixotasunaren edo istripuaren kasuan (3.000 euroko aurrerakina, berehalako gastuei aurre egiteko), eta baliaezintasun handia; hala nahi izanez gero, asegurua zabal dezakezu, Baliaezintasun Iraunkor Absolutuarekin, Osoarekin edo Partzialarekin, edo kapitalak istripu-bermeekin bikoiztu edo hirukoiztu, zure familiaren beharren edo zure behar pertsonalen arabera.

Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirola edozein direla ere, zure premiei egokituko gatzaizkizu.

Halaber, aseguruak "zure ondoan" zerbitzuen katalogo oso bat hartzen du barnean:

  • Eguneroko Bizitzarako Laguntza: ospitaleratuz gero edo etxean mugitu ezinik egon behar izanez gero, gaixotasun edo istripu bat direla-eta, hainbat zerbitzu jarriko dizkizugu eskura: etxeko laguntzailea, seme-alabak eta mendeko familiartekoak laguntzea eta zaintzea...
  • Bigarren Diagnostiko Presentziala prozesu onkologikoetan: mediku-kontsultaz gain, zentro medikorako joan-etorriko gastuak.
  • Kudeaketa eta Aholkularitza Heriotzan eta Oinordetza Prozesuarekin lotutako izapide guztietan, heriotzarekin lotutako guztia kudeatzeko ardurarekin (Gizarte Segurantzako prestazioak, jaraunspena, zergen likidazioa...).

Bizitza Optimoa

Asegururik osatuena eta malguena.

Bizitza Optimoa aseguruarekin zerorrek aukera dezakezu zure eta zeure familiaren zirkunstantzia pertsonalen arabera gehien interesatzen zaizun berme eta kapitalen arteko konbinaziorik egokiena.

Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirola edozein direla ere, zure premiei egokituko gatzaizkizu.

Gaixotasunaren edo istripuaren ondoriozko Heriotza estaltzen du (heriotzatik eratorritako gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko 3.000 euroko aurrerakina).

Zuk aukeratuko duzu aseguratu nahi duzun kapitala, eta zure eta zeure familiaren aseguruari buruzko premien arabera alda dezakezu.

Zuk aukeratuko duzu polizaren iraupena.

Zuk aukeratuko dituzu aseguratu nahi dituzun berme osagarriak. Adibidez:

  • Ezintasun iraunkor absolutua edo osoa bezalako estaldurak kontratatu.
  • Gaixotasun Larri nagusiak aseguratzea.
  • Heriotzagatiko edo ezintasun iraunkor absolutuagatiko kapitala bikoiztea, istripua izanez gero.
  • Hirukoiztea, zirkulazio-istripua izanez gero.

Horrez gain, istripua izanez gero, berme hauek ere gehi ditzakezu:

  • Ezintasun Iraunkor Partziala, Baremoaren arabera
  • Laneko baja
  • Ospitaleratzea
  • Osasun-gastuen itzulketa

Abantailak

  • HERIOTZAREKIN eta OINORDETZA-PROZESUAREKIN lotutako aholkularitza eta izapide guztiak ere barne.
  • Gaixotasun Larria izanez gero, Bigarren Diagnostiko Mediko Presentziala barne hartzen du Aseguratua bizi den herritik hurbilen dagoen erreferentziazko zentroan (lekualdatze-gastu guztiak barne).
    Dena den, Aseguratuak nazioarteko bide ez-presentziala aukeratu ahal izango du.

Bizitza Relax

Aseguru berria, errazago eta prezio eskuragarrietan kontratatzen dena

Kontratatzeko garaian errazagoa, erosoagoa eta arinagoa den bizitza-aseguru berria da, prezio eskuragarriak eta berme guztiz lehiakorrak dituena.

Prima berdin mantenduko da lehenengo 5 urtaldietan.

Gaixotasun- edo istripu-kasuetan berme hauek hartzen ditu barne:

  • Heriotza (heriotzatik eratorritako gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko 3.000 euroko aurrerakina)
  • Ezintasun Iraunkor Absolutua

Hauek dira berme hauetarako dauden kapital-aukerak:

    BERMEAK A AUKERA B AUKERA C AUKERA D AUKERA
    Heriotza 35.000€ 50.000€ 75.000€ 100.000€
    Baliaezintasun Iraunkor Absolutua 35.000€ 50.000€ 75.000€ 100.000€
  • Hainbat kirol egitea ere barne, adibidez, eskia, txirrindularitza, urpekaritza... inolako errekargurik gabe.
  • Motoak gidatzea ere barne, zilindrada edozein dela, inolako errekargurik gabe.
  • Errekargurik gabe, ia lanbide guztietarako.
  • Erraza. Azterketa medikorik gabe, osasunari buruzko 2 galderarekin soilik.
  • HERIOTZAREKIN eta OINORDETZA-PROZESUAREKIN lotutako aholkularitza eta izapide guztiak ere barne.

Gure bizitza-aseguruaren abantailak

  • Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran

    Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.

  • Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.

  • Malgutasuna:

    • Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratuaren modulua, nahi duzunean aldatzeko aukerarekin, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera.
    • Onuradunak libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu.
  • Eroso ordaintzeko

    Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean. (60 euroko gutxieneko ordainagiri-prima Bizitza Confort modalitatean)

  • Gardentasuna

    Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.

Mondragón Corporación · Humanity at work