HasieraIstripu-Asegurua

Nahi al duzu
guk deitzea?

Doan deituko dizugu
  • Inprimatu
  • Bidali lagun bati
  • Glosarioa
  • Ezagutzera eman

Lasai nago; badakit nire aseguruak nire familia eta nire etorkizuna babestuko dituela ezustekoen aurrean.

Istripu-Asegurua

Istripu-aseguru bat izateak lasaitasuna ekarriko dizu, munduko edozein lekutan eta eguneko 24 orduetan, istripu baten ondorioz sortuko zaizkizun egoeretarako: heriotza, baliaezintasuna, laneko baja, ospitaleratzea, ebakuntza kirurgikoa, proba diagnostikoak, errehabilitazioa, etab.erako.


Gero ere izango duzu hori aldatzeko eta asegurua bizitzan zehar izango dituzun gorabeheretara egokitzeko aukera eta zure egonkortasun ekonomikoa eta familiakoena babestea.


Horrela, bizitzaren etapa guztiak gogoan, SUPER55 ISTRIPU-ASEGURU berria merkaturatu dugu, ahalik eta lasaien eta kezkarik gabe bizi zaitezen, zure ohiko bizitza-erritmoarekin.

Zure modalitatea aukeratu

Zabaldu modalitate guztiak

Istripuak Super 55

Berria Oztoporik ez zure bizitzan

Hemendik aurrera, SUPER55 ISTRIPU-ASEGURU BERRIA izango duzu, zure beharrei egokitutako berme eta zerbitzuekin. Izan ere, zuri estaldurarik onena emateko eta ahalik eta lasaien eta kezkarik gabe bizi zaitezen sortu dugu:

  • Erraz kontratatzen da
  • 55 urtetik 75era bitartean kontrata daiteke
  • Prezioak ez du aldaketarik aseguruaren bizitzan zehar
  • Zerbitzu berriak ditu, zure bizitza erosoagoa izan dadin

Ba al zanekien?

  • Urtero 26.000 hezur-haustura gertatzen dira?
  • Hausturen %60 etxeko erorikoen ondorio dira
  • Kasurik gehienetan, honako hauek behar dira: ebakuntza + ospitalizazioa + susperraldia

Horregatik, estaldura eta zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu aseguru berriak:

  • Hezur haustura:
    Kalte-ordainetan, diru kopuru bat emango dizugu hezur-haustura bakoitzeko, suspertze-prozesuan sortzen zaizkizun gastuak (bisita medikoak eta proba diagnostikoak, ebakuntza, errehabilitazioa.) ordaintzen laguntzeko.
  • Erredurak:
    Kalte-ordainetan, diru kopuru bat emango dizugu, suspertze-prozesuan sortzen zaizkizun gastuak (bisita medikoak eta proba diagnostikoak, ebakuntzak, kirurgia estetikoa.) ordaintzen laguntzeko.
  • Ospitaleratzeagatiko kalte-ordaina:
    Egunean diru kopuru bat jasoko duzu, ospitaleratzearen ondorioz etxean sortzen zaizkizun gastuetan (garraiokoetan, jatorduetakoetan) laguntzeko.
  • Eguneroko bizitzarako laguntza:
    Ospitalean egotea egokitu bazaizu edo mugitu ezinik bazaude, lagundu egingo dizugu etxeko lanetan, zeure burua garbitzen, ospitaleko gauak pasatzen, errehabilitatzen (etxeko fisioterapia-saioen bidez), maskotak zaintzen.
  • Etxea egokitzeko laguntza:
    Autonomiaz mugitzea oztopatzen duten lesio larriak edo ondorio fisikoak badituzu, geu arduratuko gara zure ohiko etxebizitza egokitzeko edo eraberritzeko obrak koordinatzeaz. Gainera, 6.000 ?-rainoko laguntza emango dizugu, bainuontziaren ordez dutxaontzia jartzeko; manpara egokitua, euskarriak, barandak eta abar ipintzeko; arrapalak eraikitzeko; ateak zabaltzeko...

Gainera, nahi izanez gero, HERIOTZA Istripu kasuan bermea kontrata dezakezu.


Istripuak Optimoa

Asegururik osatuena eta malguena.

Istripuak Optimoa aseguruarekin zerorrek aukera dezakezu zure eta zeure familiaren zirkunstantzia pertsonalen arabera gehien interesatzen zaizun berme eta kapitalen arteko konbinaziorik egokiena.

Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirola edozein direla ere, zure premiei egokituko gatzaizkizu.

Heriotza berme zabalak barne hartzen ditu:

  • Baliaezintasun Iraunkor Partziala, Baremoaren arabera, eta Absolutua.
  • Baliaezintasun Iraunkor Absolutua.
  • Baliaezintasun Iraunkor Osoa.
  • Laneko Baja.
  • Ospitaleratzea.
  • Osasun Gastuak.

Eta zirkulazio-istripuen kasuan:

  • Heriotza.
  • Baliaezintasun Iraunkor Partziala, Baremoaren arabera, eta Absolutua.

Istripuak Confort

Arinagoa eta lehiakorragoa den aseguru berria

Kontratatzeko garaian errazagoa, erosoagoa eta arinagoa den istripu-aseguru berria da, modu oneko prezioak eta berme guztiz lehiakorrak dituena.

  • Baliaezintasun Iraunkor Partziala, Baremoaren arabera, eta Absolutua.
  • Ospitaleratzea.
  • Heriotzatik sortutako gastuak estaltzeko kapital-aurrerakina.
  • Hainbat kirol egitea ere barne, adibidez, eskia, txirrindularitza, urpekaritza... inolako errekargurik gabe.
  • Motoak gidatzea ere barne, zilindrada edozein dela, inolako errekargurik gabe.
  • Erraza. Mediku-azterketarik gabe, osasunari buruzko 2 galderarekin soilik.
  • Kapital aukerak Istripuak Confort

    BERMEAK A AUKERA B AUKERA C AUKERA D AUKERA
    Heriotza (*) 25.000€ 50.000€ 75.000€ 100.000€
    Baliaezintasun Iraunkor Partziala, Baremoaren arabera, eta Absolutua 25.000€ 50.000€ 75.000€ 100.000€
    Ospitaleratzeagatiko kalte-ordaina 15€ egunean 25€ egunean 35€ egunean 45€ egunean
    (*) 3.000 euroko aurrerakina heriotzarekin zerikusia dutem gastuetarako: inolako paperik edo izapiderik egin gabe, istripu bat izan dela egiaztatzen bada dirua polizaren kontuan (Hartzailearenean) sartuko da.
    LANBIDEA A AUKERA B AUKERA C AUKERA D AUKERA
    PRIMA: 1. taldea 40 80 120 160
    1. taldekoak dira:
    • Izaera administratiboko egoneko lanak, merkataritzakoak, zuzendaritzakoak edo irakaskuntzakoak... ibilgailuak erabiliz edo erabili gabe. (Administrariak, zuzendariak, abokatuak, irakasleak —kiroletakoak izan ezik—, saltzaileak, ordezkari komertzialak...)
    • Esfortzu fisiko handirik eskatzen ez duten edo astungarririk gabeko eskulanak. (ostalaritzako langileak, osasun-arloko lanbideak, saltokietako saltzaileak...)
    PRIMA: 2. taldea 60 115 175 235
    2. taldekoak dira:
    • Lanabesak edo makineria txikiak erabiltzen dituzten artisautzako lanak edo eskulanak. (iturginak, argiketariak, garbiketa-zerbitzuak...)
    • Industria hauetako eskulanak: Makineria astuna, ontzigintza, siderurgia, metalurgia, eraikuntza, zurgintza, petrokimika. ...
    • Garraioarekin lotutako lanbideak (gidariak, kamioizaleak, mezulariak, taxilariak, anbulantziak...)

Gure Istrupu-Aseguruaren Abantaiak

  • Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran

    Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.

  • Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.

  • Malgutasuna:

    • Zuk aukeratuko duzu aseguratu nahi duzun kapitala, eta zure eta zeure familiaren aseguruari buruzko premien arabera alda dezakezu.
    • Onuradunak ere libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu.
  • Eroso ordaintzeko aukera

    Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean. 30 euroko gutxieneko ordainagiri-prima Bizitza Confort modalitatean.

  • Gardentasuna

    Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.

Mondragón Corporación · Humanity at work