HasieraLagun Arori buruzEzagutu gaitzazu

Ezagutu gaitzazu

Konpromisoan, gertutasunean eta gardentasunean.

Zure bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi dizugu, zurekin konprometituz, zugandik gertu egonez eta gardentasunari eutsiz. Gure produktu eta zerbitzuak eskaintzen dizkizugu, baita geure gauzarik onena ere: Lagun Aron lan egiten dugun pertsona guztiak.

Aliatu, bitartekari, profesional eta hornitzaileok lankidetzako eta parte hartzeko filosofia bera dugu, pertsonen benetako beharrei arreta ematen diegu, eta gure bezeroen ondoan egoten gara une oro. Gure akziodunentzat balioa sortzen dugu eta gure langileen garapen profesionala eta pertsonala sustatzen ditugu.

Horrela bakarrik baita posible enpresa-munduak gure gizartearen garapenean parte hartzea. Guztiaren oinarritzat pertsonak hartzen dituen kudeaketa-eredu bikain bat.

Giza taldea

Aseguruetako 233 aditu eta bankuko 1500 profesional baino gehiago Laboral Kutxak Euskadin, Nafarroan, Gaztela eta Leonen, Aragoin, Errioxan, Kantabrian, Asturiasen, Madrilen eta Bartzelonan dituen 368 bulegoetan.

537 bitartekari gure produktuak EAEn, Nafarroan, Bartzelonan, Valentzian, Gaztela eta Leonen, Zaragozan, Errioxan eta Asturiasen banatzen.

174 pertsona Zerbitzu Orokorretan, zenbait talde espezializatutan banatuta. Hona hemen taldeak: giza baliabideak, marketing, teknikariak, ekoizpena eta ezbeharrak, administrazioa, kalitatea, informatika...

Ondorengoetako kide gara:

  • amice
  • icmif
  • euresa
  • icea
  • unespa
Mondragón Corporación · Humanity at work