Pribatasun politika

HasieraPribatasun politika

SEGUROS LAGUN ARO, S.A.k eta SEGUROS LAGUN ARO VIDA, S.A.k (aurrerantzean, SLA) aplikatu behar zaien araudia ahalik eta zorrotzen betetzea dute xede eta, horregatik, funtsezko elementutzat jotzen dute datu pertsonalak babesteko araudira behar bezala egokitzea. Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio librearen inguruan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena (aurrerantzean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra “DBEO”), eta hortik sor daitekeen garapen-araudia aplikatuz, zuk gure web-orrian nabigatzearen ondorioz egingo dugun zure datuen tratamenduaren inguruko hainbat alderdiri buruz eta horren inguruan dituzun eskubideei buruz informatu nahi zaitugu.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

SEGUROS LAGUN ARO, S.A. eta SEGUROS LAGUN ARO VIDA, S.A. merkataritza-sozietateak izango dira, hurrenez hurren, A-20079224 eta A-20182705 IFK eta Basurtuko Kaputxinoen kalea 6, 2.a, 48013 Bilbo (Bizkaia) egoitza soziala dutenak.


atu pertsonalen araudia behar bezala betetzeko, Datuak Babesteko Ordezkari (DBO) bat izendatu dugu, funtzio horiek SLAren ingurune osoan betetzen dituena. Helbide elektroniko honen bitartez jar zaitezke harekin harremanetan protecciondedatos@seguroslagunaro.com



ˆ Igo

Nola lortu ditugu zure datuak?

SLAn tratatzen ditugun datuak zeuregandik lortu ditugu, gure web-orrian nabigatzen ari zinela bete dituzun inprimakien bitartez, esaterako, "Jarri harremanetan" eta "Kexak eta Erreklamazioak" inprimakien bitartez. Datu horiek aipaturiko funtzionalitateen berezko xedeak behar bezala kudeatzeko soilik tratatuko ditugula jakinarazten dizugu. Alegia, "Jarri harremanetan" funtzioaren kasuan, egindako kontaktua eta eskaera kudeatzeko bakarrik; eta "Kexak eta erreklamazioak" funtzioaren kasuan, berriz, egindako kexa edo erreklamazioa egokiro edo hobeto kudeatu eta konpontzeko. Erregistro publikoetan edo legez onartutako beste iturri batzuetan lortutako datuak ere tratatuko dira.


Zuk bermatu behar duzu emandako datuak benetakoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla, eta zeu izango zara betebehar hori ez betetzearen ondorioz etor litekeen edozein kalte edo galeraren erantzulea. Emandako datuak hirugarren batenak izango balira, zuk hirugarren hori jakinaren gainean jarri duzula bermatzen duzu dokumentu honetan jasotzen diren alderdiei buruz, eta haren baimena lortu duzula bere datuak SLAri lehen aipatutako xedeetarako emateko.



ˆ Igo

Zer helbururekin tratatzen ditugu datuak?

Zure datu pertsonalen tratamenduak xede hauek ditu:



ˆ Igo

Zein da SLAren legitimazioa zure datuen tratamendurako?

Zure datuen tratamendurako basea zurekin formalizatu den eta Politika honetan xehatuta dagoen harremanaren garapenean eta egikaritzean dago, eta baita SLAren legezko betebeharrak betetzean ere.

Halaber, zure datu pertsonalen tratamenduaren legezko oinarri gida dago SLAren interes legitimoa helburu hauetarako:

Gainera, eskaeraren edo kontratazioaren unean zehar eskatzen zaizun baimenean oinarrituta daude tratamendu hauek:



ˆ Igo

Zer motatako datuak tratatzen ditugu?

SLAn tratatuko ditugun datuak zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun inprimakien bidez eman dizkiguzunak dira. Datu horiek, besteak beste, honako hauek izan daitezke: zure izena, abizenak, NAN, helbidea edo harremanetarako posta elektronikoa.

Horrez gain, gure webgunearen bidez kontratatzen baduzu edo proiektu bat eskatzen baduzu, SLAk izaera pertsonaleko datu hauek tratatu ahal izango ditu:



ˆ Igo

Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Lehen xehatutako xedeak lortzeko SLAk tratatutako datu pertsonalak honako hartzaile hauei jakinarazi ahal izango zaizkie, jakinarazpenaren oinarri legitimatzailearen arabera.

Aurrekoari jarraikiz, datuak jakinaraztearen xedeak dira, bai kontratu-harremanaren garapen egokia bermatzea eta bai aipaturiko jakinarazpenek eskatzen dituzten legezko betebeharrak betetzea:

Horretarako baimena ematen baduzu, zure datuak SEGUROS LAGUN ARO 2003 A.I.E.ri, Caja Laboral Bancaseguros SLUri eta LABORAL KUTXAri jakinaraziko zaizkie zuri bidali ahal izateko haien produktu eta zerbitzuen publizitate eta merkataritza-informazioa, eskaintza eta sustapen bereziei buruzkoa eta antzeko dokumentuak hainbat bitartekoren bidez.



ˆ Igo

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak aseguruaren zerbitzu-prestazioak irauten duen denboran gordeko dira eta, behin denbora hori agortutakoan, hortik ondoriozta daitezkeen ekintzen preskripzio-epean eta, bestela, zuk zure ezeztapen-eskubidea erabili arte.



ˆ Igo

Zein dira zure eskubideak?

Datuak babesteko araudiak zure datu pertsonalen inguruko hainbat eskubide ematen dizkizu, haiek tratatzen diren bitartean zuk erabili ahal izango dituzunak. Eskubide horiek ondoren aipatuko ditugunak dira:


Eskubide horiek posta arruntez edo posta elektroniko bidez erabil daitezke, klausula honen hasieran adierazitako harremanetarako datuen bidez. Horretarako, zure NANaren kopia bat ere aurkeztu behar duzu, eskaerako datuen titularra zarela egiaztatu ahal izateko.



ˆ Igo

Mondragón Corporación · Humanity at work