HasieraMerkataritza-asegurua

Nahi al duzu
guk deitzea?

  • Inprimatu
  • Bidali lagun bati
  • Glosarioa
  • Ezagutzera eman

Nire jarduera geraraz zezaketen ustekabeek kezkatzen ninduten, ondo aholkatu ninduten eta orain babestuta nago. Lasaitasun horrek ez dauka preziorik.

Merkataritza-asegurua

Badakigu zein garrantzitsua den pertsiana egunero altxatzea

Saltokiak eta Bulegoak polizak bermatzen dizu zure negozioak ezbeharren bat izanez gero, ahalik eta denbora-tarte txikienean berriro ateak zabaldu eta zure bezeroak artatu ahal izango dituzula.


Zure denda hobetzen dugu "Merkataritza digitala"ren gisako zerbitzu gehiagorekin -gure aseguru guztietan sartuta-, eta mundu digitaletik babesteko Ziber-arriskuak gisako aukerako estaldurekin.

Hauetarako bereziki diseinatutako bermeekin:

  • Tabernak eta jatetxeak
  • Bulegoak
  • Moda
  • Alokatutako lokalak

Abantaiak Lagun Arorekin

  1. Merkataritza digitala

    Zure negozioaren informatika-beharrei erantzuteko doako zerbitzua. Zerbitzu hauek sartzen dira: in-situ laguntza informatikoa, lineako backup zerbitzua...

  2. 24 orduko laguntza

    Zure saltokia 24 orduz babestuta, edozein ezbehar gertatuz gero, ahalik eta lasterren irekitzeko eta zure bezeroak artatzeko aukera izan dezazun

  3. Lasaitasuna ustekabekoak izatean

    Laguntza ematen dizugu zure jardueragatik edo jabetzagatik zure bezeroei eta bizilagunei eragin diezazkiekezun kalteei aurre egiteko

  4. Aholkularitza juridikoa

    Eguneroko egoeretan aholkatzen zaitugu: kontratuak, kaleratzeak, zehazpenak langileari, Errentaren Aitorpena, etab.

Neurriko konponbideak zure asegurua osatzeko

  • Ziber-arriskuen aurkako babesa

    • Informatika-zaurgarritasunen analisia
    • Bahiketen aurkako sistemen instalazioa eta prebentzioa (antiransom)
    • Zibersegurtasuna: Aktibo digitalen kalteak
    • Pribatutasunerako eta zibersegurtasunerako aholkularitza
    • DBLOri egokitzeko zerbitzua, LOPDGEST, ETEentzako
    • Komunikabideetako erantzukizunagatiko aholkularitza
    • Krisien kudeaketa eta online izen ona mantentzearen kostuak
    • Estortsio zibernetikoaren aurreko aholkularitza
  • Asistentzia plus

    Konpontzaile-sare bat jartzen dugu zure esku zure negozioan kalteren bat duzun kasuetan eta polizaren estaldurekin estaldurarik ez duzunerako. Iturgintza, igeltserotza, argiketari eta sarrailagintza-lanetarako, besteak beste.

  • Eguneko kalte-ordaina

    Ezbehar bat dela-eta zure lokala itxi behar izanez gero, kalte-ordaina ematen dizugu zure negozioaren gastu finkoei aurre egin ahal izateko: soldatak, telefonoa, argia, etab.

  • Kalte elektrikoak

    Zure ekipamenduaren edo makineriaren gaintentsio edo zirkuitulabur elektrikoetatik babesten zaitugu: ekipamendu elektronikoak, kutxa erregistratzaileak, hotz-ganberak, etab.

  • Defentsa juridiko zabaldua

    • Erreklamazioa horniduren kontratuan
    • Udal Administrazioarekiko defentsa
    • Lan-kontratuak
    • Gorputzeko kalteen erreklamazioa aseguratuari eta bere enplegatuei
Mondragón Corporación · Humanity at work