HasieraAurrezki-asegurua

Nahi al duzu
guk deitzea?

  • Inprimatu
  • Bidali lagun bati
  • Glosarioa
  • Ezagutzera eman

Nik erabakitzen dut nola eta zenbat diru sartu, errentagarritasunik galdu gabe dirua erabilgarri edukitzeagatik.

Aurrezki-Asegurua

Gure aurrezki-planen abantailak:

  • Malgutasuna
    Edozein unetan gehitu edo gutxitu dezakezu zure ekarpena, kosturik gabe geldiarazi, nahi duzunean berriro ekin, ordaintzeko modua aldatu eta aparteko ekarpenak egin.
  • Erabilgarritasuna
    Ezustekorik egonez gero, zure dirua nahi duzunean eskuratu ahal izango duzu.
  • Ordainketa eta errentagarritasuna
    Zenbat eta gehiago iraun aurrezkiak, orduan eta errentagarritasun handiagoa lortuko duzu.
    Gainera, Interes-tasa seihileko natural bakoitzeko dago bermatua.
  • Fiskalitatea
    Ez dago atxikipenik aurrezki-plana indarrean dagoen bitartean.

Zure modalitatea aukeratu

Zabaldu modalitate guztiak

Aurrezki esklusiboa ´15 Plana

Aurrezteko soluzio erraza eta erosoa

Aurrezteko soluzio erraza da, pixkanaka aurrezteko erosoa eta konpromiso zorrotzik gabekoa. Zuk aukeratzen duzu zenbat aurreztu.

  • Malgutasuna: zuk aukeratzen duzu aurreztu nahi duzun zenbatekoa, eta edozein unetan, hura aldatzeko aukera izango duzu, zure beharraren arabera; izan ere, ekarpenak egiteari utzi ahal izango diozu, inolako kosturik gabe, berriro ordaintzen hasteko eskubideari eutsita. Horrez gain, aparteko ekarpenak egin ahal izango dituzu, eta horri esker, errendimendu handiagoak lortu.
  • Likidezia: zure dirua (osorik edo haren zati bat) noiznahi berreskuratzeko aukera izango duzu, inolako gainordainik eta komisio gehigarririk GABE.
  • Handituz doan aurrezkia: zenbat eta gehiago iraun aurrezkiak, orduan eta errentagarritasun handiagoa.
  • Errentagarritasuna: Interes-tasa sei hilabete naturalean behin bermatuta dago.
  • Gardentasuna: edozein unetan, zure aurrezkiari buruzko informazioa eskatu ahal izango duzu. Seihileko natural bakoitzaren hasieran, denboraldi horretan indarrean egongo den interesa eta ordura arte aurreztu duzun zenbatekoa jakinaraziko dizugu.

ASPI ´15

Aurrezki Sistematikoko Plan Indibiduala

Aurrezki Sistematikoko Plan Indibiduala Aldizkako eta/edo aparteko ekarpenetako sistema malgu baten bidez aurrezteko soluzioa. Erabateko likidezia eskaintzen du, aurreztutako zenbatekoa edozein unetan berreskuratzeko aukera baitago.

Aurreztutako zenbatekoa biziarteko errenta modura jasotzen bada –alegia, planerako lehen ekarpena egiten denetik gutxienez 10 urteko epea igaro ondoren–, oso abantaila fiskal handiak ditu produktuak, planean zehar lortutako errendimendu guztiak zergak ordaindu beharretik LIBRE geratzen dira-eta. Errenten gaineko zergak soilik ordaintzen da, eta haiek jasotzen hasi eta gero. Dena den, zuk aukeratzen duzu nola eta noiz jaso zure aurrezkia.

Lege-baldintza batzuk bete behar dira:

  • Planak gutxienez 5 urtekoa izan behar du.
  • Hartzaileak, aseguratuak eta onuradunak pertsona fisiko bera izan behar dute.
  • Urteko prima gehienez 8.000 €-koa izan daiteke, eta plan guztiaren gehieneko prima metatua, berriz, 240.000 €-koa.

1 ´15 plana

Zure seme-alaben etorkizunean pentsatzen
  • Aurrezkia modu eroso eta malguan eratzen da, seme-alaba, semebitxi eta alababitxi edo bilobek bere prestakuntza akademikoa hobetzeko (graduatuondoko ikastaroetarako, atzerrirako bidaietarako...) edo beste edozein helburutarako erabil dezaten.
  • Gainera, 1 '15 Plana 'Arriskuarekin' edo 1 '15 Plana 'Arriskurik gabe' aukeren artean hauta dezakezu:
    • 1 '15 Plana 'Arriskuarekin': Aukera hau hautatzen baduzu, bermatu egiten dizugu prestazioa kobratzea ez dela moztuko gurasoetako bat aurrez hiltzeagatik, eta une horretatik aurrera aseguruak ez du primak ordaintzeko betebeharrik izango. Horrela bada, heriotzaren kasuan ziurtasun osoa izango duzu Lagun Arok seme-alabaren aurrezkia 18 urte bete arte estaliko duela.
    • 1 '15 Plana 'Arriskurik gabe': Aukera hau hautatzen baduzu, bermatu egiten da Aseguratua hilez gero heriotza-prestazioak heriotza gertatzen den uneko Metatutako Saldoaren Balioaren parekoa gehi % 5eko gehigarria izango duela, 500 euroko mugarekin.
  • Eragiketaren mugaeguna aseguruaren onuraduna den adingabeak 18 urte betetzen dituen egunak finkatzen du beti. Hala ere, guztiz likidoa da plana, eta beraz, aurrezki osoa edo haren zati bat edozein unetan berreskuratzeko aukera dago.
  • Aseguru honek zerga-abantaila garrantzitsuak ditu eta, planak irauten duen denbora guztirako, gutxieneko interes-tasa bermatuta du. Horrez gain, sei hilean behin berrikusten da; beraz, gutxienekoa baino gehiago handi daiteke aurrezkien balioa.

Aurreikuspen Segurua APA ´15

Zure erretiroa osatzeko

Gizarte Segurantzaren prestazioak osatzeko helburua du. Gogoan izan zure erretiroa.

  • Oso soluzio malgua da erretiroari begira aurrezteko, eta zerga-abantaila handiak ditu; izan ere, urteroko Errenta Aitorpenean, ekarpenak kendu ditzake hartzaileak, lege-mugak aintzat hartuta. Horrek esan nahi du aseguratuak zergetan aurrezki fiskalik handiena lor dezakeela.
  • Legeak ezartzen duen legez, honako kasu hauetan berreskura daitezke aurrezkiak: erretiroa, baliaezintasuna, heriotza, gaixotasun larria eta iraupen luzeko langabezia. Baina aurrezkiak osorik edo partzialki mugi daiteke merkatuko beste edozein APAra, inolako gutxieneko antzinatasun-baldintzarik gabe.
  • Eragiketa osoan interes-tasa bermatua ziurtatzen dute, eta horri esker, oso plan segurua eta egonkorra da; baina horrez gain, sei hilean behin errentagarritasun gehigarria lortzeko aukera dago.
  • Prestazioak modu bakarrean (kapital moduan), errenta bidez edo bien arteko konbinazioaren bitartez jaso ahal izango dira.

LAGUN ARO EPE LUZERAKO ASEGURU INDIBIDUALA

Aurrezteko modu erraza da, erraz Aurrezteko konpromiso zorrotzik gabe eta hilean 150 eurotik gora egindako ekarpenak garantizatzeko segurtasunarekin; beraz, ustekaberik gabeko Aurrezkia lortu ahal izango duzu, eta zenbat eta handiagoak izan ekarpenak eta zenbat eta luzeagoa izan Aurrezkiaren Iraupena orduan eta Errentagarritasun Handiagoa eskuratuko duzu.

Tratamendu fiskal esklusiboa; izan ere, abantaila fiskalak tributatzetik libre geratzen dira 5 urte pasatu badira, gutxienez, lehenengo ekarpenetik, urtean 5.000 euroko prima baino gehiago egin ez bada eta Kapital gisa kobratzen bada.

Legezko baldintza batzuk bete behar dira:

  • Une honetan, epe luzerako aseguru indibiduala modalitatea ezin daiteke ARABAN merkaturatu adierazitako abantaila fiskalekin.
  • Pertsona berak Epe Luzerako Aurrezki Aseguru Indibidual edo Epe Luzerako Aurrezki Kontu Indibidual bakar bat izan dezake aldi berean.
  • Iraupenak 5 urtekoa izan behar du gutxienez.
  • Aseguru Hartzailea, Aseguratua eta Onuraduna pertsona bera izango da.
  • Urteko ekarpena, gehienez ere, 5.000 eurokoa izango da.
Mondragón Corporación · Humanity at work