Gure bezeroen datu pertsonalak modu garden eta seguruan erabiliko direla bermatzeko konpromisoa hartu dugu. Beraz, indarrean dagoen araudiak baimentzen digun heinean, aukera izango duzu zure datu pertsonalak zein helburutarako eta nola erabiliko diren erabaki ahal izateko.
Datuak Babesteko Politika honekin batera, zenbait definizio biltzen dituen I. eranskina daukazu. Aurrez irakurtzea gomendatzen dizugu.
Zure datu pertsonalak sozietate hauek tratatuko dituzte, tratamenduaren erantzunkide gisa: Seguros Lagun Aro SAk (IFZ: A-20079224) eta Seguros Lagun Aro Vida SAk (IFZ: A- 20182705). Biek Bilbon dute helbidea (Basurtuko Kaputxinoen kalea 6, 2. - 48013 Bilbo - Bizkaia). Aurrerantzean, bi sozietateak SLA siglen bidez aipatuko ditugu.
Tratamenduaren arduradun gisa zure datuak tratatzeak zer esan nahi duen uler dezazun, Datuak Babesteko Politika hau arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Inolako zalantzarik sortzen bazaizu, jakizu datuak babesteko ordezkari bat daukagula. Bere eginkizuna, besteak beste, datuak babesteko araudia betetzen dela begiratzea da. Berarekin harremanetan jartzeko, goian adierazitako helbidera gutun bat bidal dezakezu –hartzailea datuak babesteko ordezkaria dela adieraziz– edo helbide honetara mezu elektroniko bat bidali: dpo@seguroslagunaro.com.
ˆ Igo
Lehenik eta behin, jakizu zuzenean identifikatzen zaituen edo zu identifikatzeko aukera ematen digun informazio oro dela datu pertsonal. Datu horietako batzuk zuzenean eman dizkiguzu beharbada, gurekin kontratua sinatzean, baina beste batzuk zurekin daukagun harremanetik ondorioztatuak izan daitezke.
Beraz, zehazki zein datu pertsonal tratatzen ditugun jakin dezazun, hona hemen datu-kategoria desberdinen zerrenda:
Datu pertsonal horiek gurekin kontratatuta dituzun zerbitzuak behar bezala eman ahal izateko tratatuko ditugu; beraz, aurrerago azalduko dizugun bezala, tratamendu horiek nahitaez egin beharko ditugu, zurekin lotzen gaituen kontratua gauzatu ahal izateko.
Datuak Babesteko Politika honetan jasotako xede zehatzetarako behar-beharrezkoak diren datuak bakarrik tratatuko ditugu SLAn, eta horretarako ezinbestekoa den denboran soilik, betiere DBEOn eta DBLO-EDBn jasotako printzipio eta betebehar guztiak errespetatuz. Beheko galderetan, zehatz-mehatz azalduko dizugu tratamendu horiek nolakoak diren.
Gogorarazten dizugu datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzulea zu zarela, eta datu horiek zure egungo egoerara egokituta egon behar dutela. Datuetan aldaketaren bat gertatuz gero, ez kezkatu; prozedura xehatuta daukazu Nola egikaritu ditzaket nire eskubideak? atalean, edozein unetan eman diezaguzun aldaketa horren berri.
ˆ Igo
Lehenik eta behin, jakin behar duzu datu pertsonalen tratamendu orok zure datu pertsonalen gainean eginiko edozein eragiketa edo eragiketa-multzo adierazten duela, prozedura automatizatuak erabiliz nahiz erabili gabe; esate baterako, datuak biltzea, erregistratzea, antolatzea, egituratzea, kontserbatzea, egokitzea edo aldatzea, erauztea, kontsultatzea, erabiltzea, transmisioz komunikatzea, zabaltzea edo datuak sartzeko, datuak erkatzeko edo interkonektatzeko edozein modu, bai eta datuak mugatzea, ezabatzea edo suntsitzea ere.
SLAn, tratamendu horietako batzuk egingo ditugu, oraintxe zehaztuko ditugun hainbat xederi erantzuteko. Tratamendu horietako edozein egin ahal izateko, oinarri legitimatzaile bat behar dugu, hala agintzen baitute DBEOk eta DBLO-EDBk. Horrek esan nahi du baldintza hauetakoren bat bete behar dugula:
Tratamendua beharrezkoa izatea SLAk edo hirugarren batek lortu nahi dituen interes legitimoak asetzeko, baldin eta interes horien gainean ez badira nagusitzen zure datu pertsonalak babestea eskatzen duten zure interesak edo oinarrizko eskubide eta askatasunak.
Oinarri legitimatzaile gisa interes legitimoa erabili ahal izateko, edozein tratamendu egin baino lehen horrek gure bezeroen pribatutasunean izan dezakeen inpaktua ebaluatu behar dugu. Alde horretatik, jakinarazten dizugu SLAk oinarri legitimatzaile honen mende egiten dituen tratamendu guztien analisi sakona egin duela, gure interesak nagusitu daitezkeen kasuetan soilik erabiltzeko. Beherago aurkituko dituzu tratamendu horiei buruzko xehetasunak.
Kontratua gauzatu ahal izateko tratamenduak edo kontratatutako edo eskatutako zerbitzua eman ahal izateko betebeharrak betetzeari lotutakoak nahitaez egin beharko ditugu. Bestalde, eman diguzun baimenean edo interes legitimoan oinarrituta egindako tratamenduak borondatezkoak dira; beraz, baimena ematen badiguzu edo aurka egiten ez badiozu bakarrik tratatuko ditugu, kasuaren arabera, aurrerago azalduko dugun bezala.
Zure datu pertsonalak helburu hauekin tratatuko ditugu:
Halako tratamenduekin lotutako datu pertsonalak hauek izango dira: (i) “alta ematean edo gurekin daukazun harremanean zehar zuk emandako datuak” eta (ii) “kontratatu dituzun produktuen eta zerbitzuen kudeaketatik lortzen diren datuak”; datuen xehetasunak Politika honetako Zer datu pertsonal trata ditzakegu? atalean aurkituko dituzu.
Zure datuetako edozein Laboral Kutxa Taldeko enpresei jakinaraztea baldin eta gure erakundearen bezero gisa erakunde horietako produktu eta/edo zerbitzuren bat kontratatzen baduzu.
DBEOk ezartzen du zilegi dela talde bereko enpresen artean datu pertsonalak jakinaraztea baldin eta administrazio-xede bat bilatzen bada, kasu honetan gertatzen den bezala. Behar-beharrezkoak diren datuak bakarrik partekatuko dira, betiere segurtasun-estandar altuenak errespetatuz.
Zure datu pertsonalak legezko betebehar hauek betetzeko tratatuko ditugu:
Zure nortasuna egiaztatzea eta zure jarduera ekonomikoari, negozio- harremanaren helburuari eta izaerari eta haren etengabeko jarraipenari buruzko egiaztapenak egitea.
Horrek esan nahi du bezero gisa alta ematean jasotzen ditugun datu pertsonalak ez ezik, legezko betebehar hori betetzeko beharrezkoak diren datuak ere tratatuko ditugula.
Datu pertsonalen tratamendu hauek egingo ditugu interes legitimoan oinarrituta:
Zure bezero-altan jasotako harremanetarako datuak erabiltzea zurekin harremanetan jartzeko, zuk beste pertsona bat ordezkatuz gero, ordezkatzen duzun pertsonarekin edozein motatako harremanak izateko.
DBLO-EDBk aurreikusten du tratamendu horiek interes legitimoan oinarrituta egin ahal izatea. Hala ere, horrekin lotuta zurekin harremanetan jarraitzerik nahi ez baduzu, horri aurka egin ahal izango diozu, Nola egikaritu ditzaket nire eskubideak? atalean jasotako kanalen bidez.
Zure ahotsa grabatzea eta telefono bidezko solasaldia gordetzea, bai eta zurekin ditugun komunikazio elektronikoak ere (posta elektronikoaren bidez, mezularitza elektronikoko aplikazioen bidez, sare sozialen bidez edo erabil daitekeen beste edozein bitartekoren bidez); zerbitzuetara sartzeko erregistro informatiko eta telematikoak mantentzea kalitate-kontroleko xedeekin eta frogabide gisa prozedura judizialetan, administrazio- edo arbitraje-prozeduretan edo sor litezkeen edozein eratakoetan. Alde horretatik, SLAk grabatuko eta erregistratuko diren telefono-dei eta/edo -komunikazio guztietan emango du horren berri.
Konstituzioaren 24. artikuluan jasota dagoen benetako babes judizialerako eskubideak interes legitimoa ematen digu datu pertsonal horiek erraz eskuratzeko moduko erregistro informatikoetan eta telematikoetan gordetzeko, noizbait frogabide gisa erabili beharko bagenitu edozein prozedura-motatan.
DBEOk eskatzen digu datu pertsonalak segurtasun eta konfidentzialtasun egokia bermatzeko moduan tratatu behar direla, bai eta datu horiek eta tratamenduan erabilitako ekipoa baimenik gabe eskuratzea edo erabiltzea eragozteko ere; beraz, datu pertsonal horiek segurtasun-estandar altuenak errespetatuz gordeko dira beti.
Gurekin kontratatuta duzun aseguru-primaren ordainketa aurreikusitako baldintzetan egiten ez bada eta, horrez gain, legez aurreikusitako baldintzak betetzen badira, SLAk zure datu pertsonalak BADEXCUG kreditu-informazioko sistemetan sartu ahal izango ditu; horren xedea da eragindakoen kaudimen ekonomikoa epaitzea, lehen aipatu dugun bezala. Hala ere, eta gure interes legitimoa argia izan arren, uste baduzu zure datuak fitxategi horietan sartzeak ez dituela betetzen legez aurreikusitako baldintzak, uko egin ahal izango diozu horri.
Zehazki, honako hauei buruzko datuak emango dira: egiazko, mugaeguneratutako eta eska daitezkeen zorrei buruzko datuak, zure identifikazio-datuekin eta ez-ordainduaren datarekin batera.
Zure izen-abizenak, telefono mugikorraren zenbakia eta helbide elektronikoa erabiltzea hasiera batean gurekin kontratatu dituzun produktuen eta zerbitzuen antzeko beste batzuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko bitarteko elektronikoen bidez (posta elektronikoa eta SMS), SLAren bezeroa zaren bitartean eta betiere jasotzeari aurka egin ez badiozu.
Jakinarazten dizugu Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak horretarako ahalmena ematen digula 21.2 artikuluan, betiere tratamendu horri aurka egiteko aukera ematen badizugu doako prozedura erraz baten bidez bai zure datuak jasotzeko unean bai bidaltzen dizkizugun komunikazio komertzial guztietan, eta hala egiten dugu; beraz, interes legitimoa argia da. Antzeko produktu edo zerbitzutzat hartuko dira aurrez gurekin kontratatu dituzun produktuen eta zerbitzuen izaerarekin lotura dutenak; kontzeptu horretatik kanpo geratuko dira bezero gisa izan dezakezun igurikimenean oinarritutako identifikazio logikoa aplikatu ezin zaien guztiak.
Aurrekoarekin lotuta, SLAren produktuak edo zerbitzuak kontratatzen badituzu eta horri aurka egin ez badiozu, zure profilera egokitzen diren bizitza-aseguruekin edo bizitzaz bestelako aseguruekin lotutako produktuen edo zerbitzuen komunikazio komertzialak bidali ahal izango dizkizugu.
Zure izen-abizenak, telefono-zenbakiak (mugikorra eta finkoa) eta posta-helbidea erabiltzea hasiera batean gurekin kontratatu dituzun produktuen eta zerbitzuen antzeko beste batzuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko bitarteko ez-elektronikoen bidez (telefonoa nahiz posta-helbidea), SLAren bezeroa zaren bitartean eta betiere jasotzeari aurka egin ez badiozu.
Jakin behar duzu interes legitimoa tratamendu horien oinarri legitimatzaile gisa erabili ahal izateko barne-analisi zorrotz bat egin dugula, datuen babeserako zure eskubidea eta eskaintza horiek egiteko gure interesa haztatuz, eta ondorioztatu dugula –adierazitako datuak erabiltzearen aldeko arrazoizko igurikimen bat dagoen neurrian– SLAren bezeroa izaten jarraitzen duzun bitartean gure interes ekonomikoa nagusitzen dela betiere aurka egiten ez badiozu, posta elektroniko eta SMS bidez bidaltzen dizkizugun komunikazio komertzialekin gertatzen den bezala.
Behin kontratu-harremana amaitutakoan, edo geroago horri aurka egiten badiozu, ez dugu horrelako komunikaziorik egingo. Gogorarazten dizugu, gainera, edozein zalantza sortuz gero, datuak babesteko ordezkariarengana jo ahal izango duzula, eta edozein unetan egin ahal izango diozula aurka tratamendu horiek egiteari, Nola egikaritu ditzaket nire eskubideak? atalean zehaztutako prozedurari jarraituz.
Bezero-profilak edo -segmentuak sortzea ezbeharrei buruzko azterketak egiteko, emaitzen arabera pricing-erabakiak hartzeko, ihes egiteko joera neurtzeko azterketak egiteko polizak berritzeko prezioan doikuntzak egin ahal izateko eta bezeroekin harremanetan jartzeko ekintza komertzialak egiteko, baja eman ez dezaten. Tratamendu horiek barnean hartzen dituzte “alta ematean edo gurekin daukazun harremanean zehar zuk emandako datuak” eta “kontratatu dituzun produktuen eta zerbitzuen kudeaketatik lortzen diren datuak”.
Barne-analisi bat egin dugu datuen babeserako zure eskubidea eta profil-mota horiek egiteko gure interesa haztatuz, eta ondorioztatu dugu arrazoizko igurikimen bat dagoela zure aldetik aurreko puntuan azaldutako datuak erabil ditzagun SLAk eskainitako zerbitzuak eta produktuak hobetzeko barne-azterketa horiek egiteko. Azterketek ez dituzte datu bereziki babestuak biltzen, eta ez dute erabaki automatizaturik ekartzen; beraz, SLAren bezeroa zaren bitartean, eta betiere horri aurka egiten ez badiozu, gure interes ekonomikoa nagusitzen da.
Zure datu guztiak beste bezero batzuen datuekin taldekatzea txostenak egiteko, bezeroen segmentazioa lantzeko eta estatistikak nahiz eredu matematikoak sortzeko SLAri bere jardueraren eta langileen eta agenteen jardunaren jarraipena egiteko aukera emateko eta bezero-, produktu- eta zerbitzu-zorroaren portaera eta bilakaera aztertzeko eta berriak diseinatzeko. Tratamendu horiek justifikatzen dituzte SLAren enpresa-jarduera garatzeko interes legitimoak eta eman beharreko zerbitzuaren antolamendurik onenak.
Datu pertsonalen tratamendu horiek, beraz, Zein datu pertsonal trata ditzakegu? atalean jasotako datu pertsonalen kategoria guztiak hartzen dituzte barnean.
Zure identifikazio- eta harreman-datuak erabiltzea zurekin harremanetan jartzeko eta kontratatutako edo eskatutako produktuekin eta/edo zerbitzuekin lotutako gogobetetasun- inkestak zuri egiteko. Ematen dizkiguzun erantzunak irizpide parametrizatuetan oinarrituko dira, eta gurekin kontratatuta dituzun produktuekin eta zerbitzuekin gustura zauden ala ez jakiteko balioko digute, SLAren prozesuak eta zerbitzuak hobetzeko eta gure produktuei eta zerbitzuei buruzko publizitatea modu efizienteagoan bideratzeko helburuarekin.
Komunikazio komertzialak jasotzeari uko egiten badiozu, ez dizugu horrelako inkestarik egingo.
Zure datu guztiak anonimizatzea, produktuen eta zerbitzuen erabilera-patroiak aztertzeko, izaera orokorreko portaerak identifikatzen lagunduko diguten emaitzak lortzeari begira eskainitako SLAren produktuak eta zerbitzuak hobetzeko edo berri batzuk garatzeko.
Jakizu tratamendu horiek egin ondoren ez dugula modurik izango ez zu eta ez beste ezein bezero identifikatzeko.
Baimena ematen badiguzu, tratamendu hauek egingo ditugu:
Profilak egiteko erabilgarri dauden zure datu pertsonal guztiak konbinatzea zer bezero-talderi zein produktu eta zerbitzu eskaini nahi dizkiogun zehazteko.
Datu pertsonalen tratamendu horiek, beraz, Zein datu pertsonal trata ditzakegu? atalean jasotako datu pertsonalen kategoria guztiak hartzen dituzte barnean. Beraz, zure baimena ematen badiguzu, hauek konbinatuko ditugu: “alta ematean edo gurekin daukazun harremanean zehar zuk emandako datuak”, “kontratatu dituzun produktuen eta zerbitzuen kudeaketatik lortzen diren datuak” eta kanpoko iturrietako datuak.
Datu horiek guztiak profilak egiteko konbinatzean, eskaintza komertzial bat egin aurretik jakingo dugu gai zaren horrek ekarriko lituzkeen konpromisoak hartzeko. Profila egiteak ez du esan nahi, inola ere, zuri dagokizunez ondorio juridikoak izan ditzaketen erabaki automatizatuak hartuko direnik: hau da, ez du aldez aurretik epaitzen, mugatzen edo baldintzatzen gure produktu eta zerbitzuetarako zure sarbidea. Beraz, horietako baten bat eskatzen baduzu, gure barne-prozeduren arabera ebaluatuko ditugu.
Berresten dizugu aurreko tratamenduetako bakar batek ere ez duela esan nahi bereziki babestutako datu batzuk tratatzen direnik, hala nola etnia- edo arraza-jatorria, iritzi politikoak, sinesmen erlijioso edo filosofikoak, afiliazio sindikala, datu genetikoak edo datu biometrikoak, pertsona fisiko bat modu unibokoan identifikatzera zuzenduak, ezta osasunari, sexu-bizitzari edo sexu-joerari buruzko datuak ere.
Zure izen-abizenak, telefono-zenbakia (finkoa eta mugikorra), helbide elektronikoa eta posta- helbidea erabiltzea komunikazio komertzialak eta/edo publizitatea bidaltzeko, edozein bitarteko erabiliz eta aldez aurretik eskatu gabe, hasiera batean n kontratatutako produktuen edo zerbitzuen antzekoak ez direnei buruzkoak, Laboral Kutxako enpresetakoak nahiz lankidetzan aritzen diren beste enpresa batzuetakoak.
Kontuan izan harremanetarako bideak direla, besteak beste, telefonoa, posta elektronikoa, SMSa, mugikorra edo antzeko beste edozein bitarteko, eta enpresa laguntzaile eta/edo partaidetuei buruzko erreferentzia ulertzen dela sektore hauetako enpresei dagokienez: finantzak, aseguruak, motorra, etxebizitza, osasuna, inbertsioa, higiezinak, elektronika, telekomunikazioak, aisia, ostalaritza, bidaiak edo kontsumo handiarekin zerikusia duten beste batzuk.
Laboral Kutxa Taldeko enpresei zure datu pertsonalak lagatzea, aurreko atalean azaldutako terminoetan profilak egiteko informazio gehiago izan dezaten, gerora beren produktuei edo zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak zuri bidaltzeko edozein bitartekoren bidez.
Zehazki, jakizu horretarako baimena ematen badiguzu, SLAk datu hauek komunikatuko dizkiela Laboral Kutxa Taldeko enpresei: (i) “alta ematean edo gurekin daukazun harremanean zehar zuk zeuk emandako datuak”; (ii) “kontratatu dituzun produktuen eta zerbitzuen kudeaketatik lortzen diren datuak”; (iii) “kanpoko iturrietatik lortutako datuak”. Datu pertsonalen tratamendu horiek, beraz, Politika honen Zein datu pertsonal trata ditzakegu? atalean jasotako datu pertsonalen kategoria guztiak hartzen dituzte barnean; ez, ordea, bereziki babestutako inolako daturik.
Gogorarazten dizugu tratamendu guztiak borondatezkoak direla eta, beraz, edozein unetan kendu ahal izango duzula zure baimena, Nola egikaritu ditzaket nire eskubideak? atalean ezarritako prozedurari jarraituz.
ˆ Igo
SLAk kudeatutako webguneek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen dituzte erabiltzaileek SLAren webguneetan egiten dituzten interakzioei buruzko informazioa biltzeko, betiere haiek cookieak erabiltzea onartu badute.
Nola funtzionatzen duten xehetasunez jakin nahi baduzu, gure webgunean eskuragarri dagoen Cookie-politika arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.
ˆ Igo
Zertarako tratatuko ditugu zure datu pertsonalak? Zergatik gaude horretarako legitimatuta? atalean ezarritakoaren arabera, SLAk entitate/subjektu hauei komunikatu ahal izango dizkie zure datu pertsonalak:
Aurreko datu-transferentziak alde batera utzita, SLAk zerbitzu-hornitzaile batzuen lankidetza du, zure datu pertsonaletarako sarbidea dutenak eta aipatutako datuak SLAren izenean eta kontura tratatzen dituztenak tratamenduaren arduradun gisa.
SLAk zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko irizpide zorrotzei jarraitzen die, datuen babesaren arloko bere betebeharrak betetzeko, eta konpromisoa hartzen du haiekin tratamenduaren enkarguaren kontratua sinatzeko; kontratu horren bidez, betebehar hauek ezarriko zaizkie, besteak beste: (I) neurri tekniko eta antolamendu-neurri egokiak aplikatzea; (ii) datu pertsonalak itundutako xedeetarako tratatzea eta SLAren jarraibide dokumentatuak soilik kontuan hartuz; eta (iii) datuak ezabatzea edo SLAri itzultzea zerbitzuen prestazioa amaitu ondoren.
Zehazki, SLAk bere jarduera betetzen duten hirugarren hornitzaileek emandako zerbitzuak kontratatuko ditu, adibide gisa eta inolako mugarik jarri gabe, honako sektore hauetan: aholkularitza juridikoa, notariotza, hornitzaileen homologazioa, zerbitzu profesionaletako enpresak, mantentzearekin lotutako enpresak, zerbitzu teknologikoak hornitzen dituzten enpresak, zerbitzu informatikoak hornitzen dituzten enpresak, segurtasun fisikoko enpresak, istanteko mezularitza-zerbitzuak ematen dituzten enpresak eta dei-zentroetako zerbitzu-enpresak.
Azkenik, jakin behar duzu oro har SLAk ez duela datu-transferentziarik egiten Europako Esparru Ekonomikotik kanpo lokalizatutako edo zerbitzariak bertan dituzten beste enpresa batzuetara. Hala ere, hala eginez gero, SLAk beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, berme egokiak eskaini dituen herrialde edo erakunde bati egin dakizkion edo berme horiek araudi bidez ezarritako printzipio legitimatzaileetan oinarritu daitezen, eta une oro emango dizu horren berri.
ˆ Igo
Edozein unetan utzi dezakezu bertan behera zuk emandako baimena, eta edonoiz egikaritu ditzakezu zure datuetan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko eta datuak eramateko eskubideak. Horretarako, kanal hauetako edozein erabil dezakezu:
Eskaera egiten ari den pertsona fisikoaren identitateari buruzko arrazoizko zalantzak izanez gero, identifikazio-agiri ofizial bat eskatuko dugu (NANaren edo baliokidearen kopia), behar bezala identifikatu ahal izateko.
Era berean, jakinarazten dizugu zure iritzian SLAk ez badu lehen aipatutako eskubideren bat errespetatu, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzula kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean, DBEOren 77. artikuluan ezarritakoaren arabera. Espainian, kontrol-agintaritza eskuduna Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa da, kalterik egin gabe aipatutako erregelamenduaren arabera autonomia-erkidegoko edo nazioz gaindiko beste entitate batzuek dituzten eskumenei.
ˆ Igo
SLArekin daukazun kontratu-harremanak irauten duen denbora guztian gordeko ditugu zure datu pertsonalak.
Zure datuak behar bezala blokeatuta gordeko dira alderdien artean geratzen den edozein betebehar kudeatzeko eta bukatutzat emateko beharrezkoak diren ekintzak amaitu ondoren (hau da, agintari eskudunen eskura, barne-kontroleko eginkizunen eskura eta entitatea defendatzekoak), kontratu- harremanetik erator daitezkeen akzioek preskribatzen ez duten bitartean. Normalean, erantzukizun horiei aplikatu beharreko epeak 10 urtekoak izaten dira kapital-zuriketa prebenitzeko arauditik eratorritako akzioetarako.
Behin preskripzio-epeak igarota, oso-osorik ezabatuko dira.
Bezero ez bazara eta kontratazio-eskaeraren bat egin baduzu, zure datuak 12 hilabetez gordeko ditugu gehienez, salbu eta eskaerak epe luzeagoa badu zure kontratazioa errazteko, ez dezazun informazio bera behin eta berriz eman beharrik izan.
Datuak Babesteko gure Politika hobeto ulertu ahal izateko, hona hemen kontzeptu nagusien definizioak:
ˆ Igo
EthSi Ziurtagiria lortu dugu gure aseguru etiko eta solidarioen errekonozimendu gisa