Erabilerraztasuna

HasieraErabilerraztasuna

Zer da erabilerraztasuna?

Web guneen erabilerraztasunak ahalik pertsona-kopururik handienak webean eta haren edukian sartzeko aukera adierazten du, erabiltzaileen nabigazio-testuingurua edo urritasunak alde batera utzita. Hauek hartzen ditugu nabigazio-testuingurutzat, besteak beste: gailuak, nabigatzaileak, Internetekin konektatzeko abiadura, periferikoak, nabigatzailearen edo ekipoaren konfigurazioa, eta ingurumen-baldintzak. Urritasunei dagokienez, berriz, erabiltzaileen ikusmen-, entzumen-, mugimendu- edo ezagutza-urritasunez ari gara.

Konpromiso-adierazpena

Hori guztia dela-eta, edukien erabilerraztasuna bermatzen duen web gunea garatu dugu; hau da, web guneak WAI (Webaren Erabilerraztasunerako Ekimena) lan-taldeak ezarritako arauak betetzen ditu. WAI lan-taldea W3Cren (World Wide Weberako Partzuergoa) barruan dago..


W3Ck ezarritako web estandarrak –esaterako, XHTML 1.0 Transitional delakoa, markaketa semantiko baliodunerako, eta kateko estilo-orriak (CSS), diseinurako– erabilita, web gunea zenbait gailutan eta plataformatan ikusten da, eta horrez gain, haren edukia egoki inprimatzeko aukera dago.


Web gune honen erabilerraztasunari buruzko galderarik, iradokizunik edo arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez:laguntel@seguroslagunaro.com

Adostasun-ikurrak

Seguros Lagun Aroren web guneak puntu hauek betetzen ditu:

  • W3C WCAG 1.0-ren "AA" mailarekiko adostasuna

    Adierazten du Web 1.0 edukirako erabilerraztasun-arauak A bikoitzeko mailarekin betetzen dituela. Estekak erabilerraztasun-mailei eta ikurren erabilerari buruzko azalpenera jotzen du.

  • AA delakoaren Adostasun-ikonoa, W3C-WAI-en Web 1.0 edukira sartzeko jarraibideak
  • XHTML 1.0

    Adierazten du XHTMLren 1.0Transitional bertsioa behar bezala erabili dela eta sintaxiak hizkuntza haren gramatikaren araberakoa dela. Estekak W3Cren balidatzailera jotzen du.

  • XHTML 1.0-ren ikono baliozkoa
  • CSS-2

    Adierazten du erabilitako estilo-orrien sintaxia egokia dela. Estekak W3Cren kateko estilo-orrien balidatzailera eramaten du.

  • XHTML 1.0-ren ikono baliozkoa

Nabigazioari laguntzen dio

  • Letra-tamaina aldakorra

    Web gune honetako orriak diseinatzean, unitate erlatiboak erabili izan dira; adibidez, letren tamainan. Orriak behar bezala ikusten dira edozein bereizmenetan, eta erabiltzaileak testuaren tamaina alda dezake, betiere, aukera hori badu.

  • Web gunearen mapa

    Erabiltzaileek, web gunearen maparen bidez, orrien aurkibidea aurkituko dute.

  • Nabigazio-ibilbidea

    Erabiltzaileek beti jakingo dute zer sailetan eta zer azpisailetan dauden, orriaren goialdeko nabigazio-ibilbideari esker.

    • Teklatuko lasterbideak:
    • Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla, Firefox:

      ALT + Teklatuko laster-tekla

    • Internet Explorer 5etik gorako bertsioak:

      ALT + Teklatuko laster-tekla + ENTER

    • Opera:

      Maiuskulak + Esc (laster-teklak aktibatzeko)

    • MacOS:

      KONTROLA + Teklatuko laster-tekla


  • Hauek dira web gune honetarako laster-teklak:
    • Laster-teklak:
    • 1 Jo hizkuntzen menura
    • 2Jo bilatzailera
    • 3 Jo produktuen menura
    • 4 Jo menu korporatibora
    • 5 Jo utilitateen menura
    • 6 Jo edukira

  • Edukirako jauzia

    Testu soileko nabigatzaileak edo ahotsaren bidezko nabigatzaileak (pantaila-irakurleak) erabiltzen dituzten erabiltzaileek orri bakoitzeko nabigazio-menura eta edukira zuzenean joateko aukera izango dute, web gune honetako orri bakoitzaren hasierako "Jo menu nagusira" eta "Jo edukira" esteken bidez edo 0 laster-teklaren eta 7 laster-teklaren bidez, hurrenez hurren.


  • Fitxategien deskarga

    Web gune honetatik behera karga daitezkeen fitxategiak RTF edo PDF formatuan sortu dira eta ahalik erabilerrazenak dira.