HasieraAseguru-bitartekaria bazara...Beste aseguru-etxeekiko dugun aldea
Beste aseguru-etxeekiko dugun aldea
Zergatik aukeratu Lagun Aro aseguru-etxe guztien artean?
Bezeroari arreta-maila handia ematen dion pertsona-taldea garelako, Mondragón Korporazioko finantza-dibisioan gaudelako eta gure errentagarritasunak eta hazkundeak enpresa sendo eta egonkorra bihurtzen gaituztelako.
Baina horrez gain, beste aseguru-etxeekiko dugun aldea hau ere bada:
- Lagun Aro osatzen dugun pertsona guztiek guk bakarrik transmiti ditzakegun zenbait balio ditugu ezaugarri: hurbiltasuna, konfiantza, konpromisoa, profesionaltasuna, zerbitzuko kalitatea... gure negozioa garatzeko funtsezkoak direnak.
- Bitartekariari begiratzen dion aseguru-etxea gara, eta, horren ondorioz, 2016an ondoen baloratutako aseguru-etxea izan gara; Bitartekaritza-kanaleko gure zerbitzuarekiko batez besteko gogobetetasun-maila 6,8koa da.
- Gure bitartekari diren 10etik 7k adierazten dute geu gomendatuko gintuzkeela, eta eskaintzen dugun zerbitzuarekiko gogobetetasun-maila handia eta arreta pertsonalizatua nabarmentzen dute.
- Gure bezeroen ezbeharrak eraginkortasunez konpontzen dituen kalitate handiko Zerbitzua emateko zerbitzu bat dugu. Tailer onenak eta profesionalik kontrastatuenak aukeratzen ditugulako, eta gure bezeroei zerbitzu onena eskaintzeko konpromisoa betetzen dugulako.
- Erantzukizun Sozialean oinarritutako politika dugu, pertsonen ongizatea eta garapen profesionala hobetzea, ezarrita gauden eremuan garapen ekonomiko eta soziala bultzatzea eta gure bitartekarientzat balio jasangarria sortzea helburu duena.
- Gure jendearekin hartu dugu konpromisoa, konpentsazio-politikekin eta -praktikekin, aitortza eta kontziliazioarekin; eta horiei guztiei esker, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa ematen dugu.
- Lagun Aro osatzen dugun pertsona guztien artean une onak partekatzea gustatzen zaigu, elkarrekin norabide berean lan egiteko, eta, horregatik, urtero konbentzioak eta bidaiak antolatzen ditugu gure bitartekarientzat.
- Bitartekariari bere lana errazteko tresnak eskaintzen dizkiogu, hala nola aseguru-etxeek eskainitako onenen artean dagoen Bitácora, webgune oso intuitibo bat.
- Hazkunde errentagarrian oinarritzen den enpresa bat gara. Eta hori guztia 5 zonatan antolatutako betiko ohiko sukurtsal guztiak biltzen dituen sukurtsal eraginkorrak kudeatzeko eta antolatzeko modelo berri batekin: Araba, Bizkaia-Kantabria eta Erakundeak, Gipuzkoa-Nafarroa, Gaztela eta Leon-Asturias, Ebro eta Mediterraneoa.