Nahi al duzu
guk deitzea?
SEGUROS LAGUN ARO, S.A.k jakinarazten dizu zure datu pertsonalak tratatuko dituela telefonoz harremanetan jartzeko, zure eskaerari jarraituz.
Fitxategian sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramateko eskubideak balia ditzakezu protecciondedatos@seguroslagunaro.com helbide elektronikora idatziz; Pribatutasun-politikan informazio gehiago lor dezakezu.
Azkenik, erreklamazioa aurkez dezakezu agintaritza eskudunaren aurrean (www.aepd.es).
Zerbait gertatu arte ez zara konturatzen zeinen garrantzitsua den ondo aseguratuta egotea.
Bizitza-asegurua edukitzeak lasaitasuna emango dizu, munduko edozein tokitan zaudela eta eguneko 24 orduetan.
Bizitza-aseguruek babesa ematen dute bizitzan zehar gerta litezkeen eta diru-sarreretan eragina izan lezaketen egoera kaltegarrien aurrean.
Azken finean, zure egonkortasun ekonomikoa eta zure mende daudenena babesteko eta bermatzeko modu bat da.
Eta orain modalitate guztietan sartzen dugu Lineako Testamentu Zerbitzu berria.
Oraindik bizitza luzea dugulako aurrean, bizitzeko pentsatutako asegurua eskaintzen dizugu. Zeuk erabaki zein kapital kontratatu nahi duzun, eta edozein unetan edo neurrian zabaldu ahalko dituzu bermeak eta estaldurak.
Zein estaldura behar dituzu?
Gainera, "Zerbitzuen gida zure ondoan" eskaintzen dizugu:
Gabealdiak eta Frankiziak: - 90 eguneko gabealdia Gaixotasun Larrien bermearen Minbizia estaldurarako. - Istripuagatiko Laneko Bajaren bermerako kontratatutako frankizia (gutxienez 7 egunekoa eta 15 egunekoa salbu eta etxeko langileentzat, besteren konturako langileentzat bezalako arrisku berezietan) eta Ospitaleratzea bermeari dagokion frankizia erlatiboa (ospitaleratzeak 48 ordukoa baino luzeagoa izan behar du).
Lagun Aro Bizitza Emakumea bizitza-aseguru modernoa, malgua eta prezio onekoa da, emakumeentzat bereziki pentsatutako eta sortutako estalduren eta zerbitzuen gama zabalarekin konfiguratutakoa.
Aseguru honek berrikuntza handiak ditu ohiko bizitza-aseguruen aldean, benetan "bizitzan" gozatzeko pentsatuta dagoelako, EMAKUMEEN MINBIZIA baitu oinarri gisa, alegia, emakumeen artean erikortasunaren eragile nagusia (gaixotasuna eta ezintasuna), baita hilkortasunarena ere. Berme honek diagnostikatzeko unean aurreratzen du aseguratutako kapitala, baliabide guztiak jartzeko, bai gaixotasuna sendatzeko, eta bai susperraldiaren gastu guztiei aurre egiteko.
Gainera, heriotza estaltzen du, gaixotasunaren edo istripuaren kasuan (3.000 euroko aurrerakina, berehalako gastuei aurre egiteko), eta baliaezintasun handia; hala nahi izanez gero, asegurua zabal dezakezu, Baliaezintasun Iraunkor Absolutuarekin, Osoarekin edo Partzialarekin, edo kapitalak istripu-bermeekin bikoiztu edo hirukoiztu, zure familiaren beharren edo zure behar pertsonalen arabera.
Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirola edozein direla ere, zure premiei egokituko gatzaizkizu.
Halaber, aseguruak "zure ondoan" zerbitzuen katalogo oso bat hartzen du barnean:
Bizitza Optimoa aseguruarekin zerorrek aukera dezakezu zuk eta zeure familiak duzuen egoeraren arabera gehien interesatzen zaizun berme eta kapitalen arteko konbinaziorik egokiena.
Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirola edozein direla ere, zure premiei egokituko gatzaizkizu.
Gaixotasunaren edo istripuaren ondoriozko Heriotza estaltzen du (heriotzatik eratorritako gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko 3.000 euroko aurrerakina).
Zuk aukeratuko duzu aseguratu nahi duzun kapitala, eta zure eta zeure familiaren aseguruari buruzko premien arabera alda dezakezu.
Zuk aukeratuko duzu polizaren iraupena.
Zuk aukeratuko dituzu aseguratu nahi dituzun berme osagarriak. Adibidez:
Horrez gain, istripua izanez gero, berme hauek ere gehi ditzakezu:
Abantailak
Bizitza-aseguru berri hau errazago, erosoago eta arinago kontratatu daiteke. Gainera, merke-merkea da eta oso berme lehiakorrak ditu.
Prima berdin mantenduko da lehenengo 5 urtaldietan.
Gaixotasun- edo istripu-kasuetan berme hauek hartzen ditu barne:
Hauek dira berme hauetarako dauden kapital-aukerak:
BERMEAK | A AUKERA | B AUKERA | C AUKERA | D AUKERA |
Heriotza | 35.000€ | 50.000€ | 75.000€ | 100.000€ |
Baliaezintasun Iraunkor Absolutua | 35.000€ | 50.000€ | 75.000€ | 100.000€ |
Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran
Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta kontratatutako aseguruaren iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.
Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.
Malgutasuna:
Eroso ordaintzeko
Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean (60 euroko gutxieneko ordainagiri-prima Bizitza Confort modalitatean)
Gardentasuna
Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.
EthSi Ziurtagiria lortu dugu gure aseguru etiko eta solidarioen errekonozimendu gisa