www.seguroslagunaro.com web gunea Interneten identifikatzeko, egoteko eta jarduteko erabiltzen duten sozietateak:
SEGUROS LAGUN ARO, S.A.
1982ko apirilak 23
A-20079224
Basurtuko Kaputxinoak, 6-2. 48013 Bilbo, Bizkaia, Espainia. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 186 liburukia, 36. folioa, BI 2483 orria - IFK: A-20079224. Gakoa: C-572.
C572
laguntel@seguroslagunaro.com
900 38 08 38
SEGUROS LAGUN ARO SAk bizitzaz bestelako arloetan ere aseguruak kontratatzeko baimen egokia lortu du Aseguru Zuzendaritza Nagusitik.
SEGUROS LAGUN ARO VIDA, S.A.
1988ko uztailak 29
A-20182705
Basurtuko Kaputxinoak kalea 6, 2.a, 48013 Bilbo (Bizkaia). Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, Sozietateen BI-186 Tomoa, 42. folioa, 16.779 orria, 1. inskripzioa.
C683
laguntel@seguroslagunaro.com
900 38 08 38
SEGUROS LAGUN ARO VIDA SAk bizitzaz ez bestelako arloetan ere hainbat aseguru-mota kontratatzeko baimen egokia lortu du Aseguru Zuzendaritza Nagusitik.
Aurrerantzean, "LAGUN ARO ASEGURUAK" esapideak bi enpresak (SEGUROS LAGUN ARO, S.A. eta SEGUROS LAGUN ARO VIDA, S.A.) batera adieraziko ditu.
ˆ Igo
Baldintza hauen helburua da http://www.seguroslagunaro.com (web gunean (aurrerantzean SEGUROSLAGUNARO.COM edo web gunea) sartu, nabigatu eta erabili ahal izatea eta bertako edukiak baliatzetik ondorioztaturiko erantzukizunak arautzea. Baldintza horiez gain, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak ezarri ahal izango ditu erabiltzaileei bere web gunearen bitartez eskaintzen dizkien produktu zehatzen kontratazioa arautuko duten baldintza orokor/partikular batzuk ere.
Erabiltzailea SEGUROSLAGUNARO.COM web gunean sartzeak esan nahi du LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak bere web gunean sartzeko unean-unean argitaratuta dauzkan erabilera-baldintzak onartzen dituela.
Era berean, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak hirugarren erakunde batzuk habilitatu ahal izango ditu, SEGUROSLAGUNARO.COM web gunearen bitartez publizitatea egiteko edo bere zerbitzuak eskaintzeko, bai haien web orrietarako estekak sartuz, bai banner-en bitartez. Horrelakoetan, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak ez du bere gain hartuko zerbitzu horiek hirugarrenek baliatu, prestatu edo kontratatzerakoan kontuan izan beharreko baldintza orokorrak eta partikularrak ezartzeko erantzukizuna, eta beraz, ezingo da haien erantzuletzat jo. www.seguroslagunaro.com domeinua web gunea Interneten identifikatzeko, ezingo da erabili LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen jabetzakoak ez diren eta azken erabiltzaileen artean nahasmendua sor dezaketen edo LAGUN ARO ASEGURUAK etxearentzat ospe-galera ekar dezaketen bestelako eduki, produktu edo zerbitzuekin lotuta.
ˆ Igo
LAGUN ARO ASEGURUAK etxea SEGUROSLAGUNARO.COM web gunearen titularra da edo hura intelektualki eta industrialki ustiatzeko eskubideei buruzko baimen egokia lortu du, bai eta haren bidez erabil daitezkeen edukien jabetza intelektualaren, industrialaren eta irudien eskubideei buruzkoa ere. Ez da zilegi egile-eskubideen oharra ("copyright" delakoa) ezabatu, saihestu edo manipulatzea, ezta LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen eskubideak identifikatzeko beste edozein datu ere; eta debekatuta dago, orobat, SEGUROSLAGUNARO.COM web gunean dauden edukiak edo produktuetako edozein asmo publiko edo komertzialekin osorik edo parte batean aldatu, kopiatu, berrerabili, ustiatu, erreproduzitu, publikoki jakitera eman, horien bigarren edo hurrenagoko argitalpenak egin, artxiboak kargatu, postaz bidali, transmititu, erabili, tratatu edo banatzea, LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen baimen espres eta idatzizkorik gabe.
ˆ Igo
Erabiltzaileek sarrera libre eta doakoa dute SEGUROSLAGUNARO.COM web gunean. Baina erabiltzaile batek zerbitzu jakin batzuetara iritsi ahal izateko –adibidez, informazioa eskatzeko– erregistratu egin behar badu edo bere datu pertsonalak idatzi behar baditu, SEGUROSLAGUNARO.COM web gunean jasotako Pribatutasun Politikan xedatzen dena bete beharko du, Erabiltzaileen datu pertsonalak jaso eta tratatzerakoan.
ˆ Igo
Erabiltzailearen erantzukizuna izango da SEGUROSLAGUNARO.COM web gunean sartu, nabigatu eta hartaz baliatzea, eta horrenbestez, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak –edo LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak baimendutako langileek– SEGUROSLAGUNARO.COM web guneari eta haren edukiei buruz emandako beste edozein agindu gehigarri zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du, eta ez ditu bertako edukiak legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren eta LAGUN ARO ASEGURUAK etxetik hartutako aginduen aurkako asmoekin erabiliko; eta ez ditu erreproduzitu, kopiatu edo banatuko, eta ez dio jendeari utziko edozein komunikazio-modu publikoren bidez edukietara sartzen eta horiek aldatzen, betiere, eskubideen titularrak horretarako baimena ematen ez badio edo legez zilegi ez bada. Ez ditu web gunearen edukiak eta, bereziki, haren bidez lortutako zerbitzuak publizitatea bidaltzeko erabiliko (zuzeneko salmenta egiteko edo beste edozein xede komertzialetarako), ezta pertsona-talde bati zuzendutako mezu eskatu gabeak bidaltzeko ere – mezuen helburua zein den–, eta ez du informazio hori inola ere komertzializatu edo zabalduko.
ˆ Igo
LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak ez du bermatzen eta ez du erantzungo honako puntu hauez: (i) SEGUROSLAGUNARO.COM web guneko edukien jarraitutasunaz; (ii) eduki edo produktu horietan akatsik ez egoteaz; (iii) SEGUROSLAGUNARO.COM gunean edo hura hornitzen duen zerbitzarian birusik eta/edo bestelako osagai kaltegarririk ez egoteaz; (iv) SEGUROSLAGUNARO.COM gunearen zaurtezintasunaz eta/edo bertan har daitezkeen segurtasun-neurrien menderaezintasunaz; (v) LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak web gunean ezartzen dituen baldintza, arau eta jarraibideak hausten dituen edonork bere buruari edo hirugarren bati egin diezazkiokeen kalte-galerez edo SEGUROSLAGUNARO.COM guneko segurtasun-sistemak hautsiz egindako kalte-galerez.
Alabaina, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak aitortzen du hartu beharreko neurri guztiak hartu dituela, bere ahalmenen eta teknologiaren egoeraren arabera, SEGUROSLAGUNARO.COM gunearen funtzionamendua bermatzeko eta erabiltzaileentzat kaltegarriak izan daitezkeen birusen eta gainerako osagaien sarrera eta transmisioa eragozteko.
ˆ Igo
SEGUROSLAGUNARO.COM gunetik kanpoko beste web gune batera edozein modutako lotura ezartzeak ez du esan nahi inolako harremanik, lankidetzarik edo mendekotasunik egongo denik LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen eta kanpoko web gunearen erantzulearen artean.
Bestalde, erabiltzaile, erakunde edo web gune batek SEGUROSLAGUNARO.COM gunerako lotura motaren bat ezarri nahiko balu, honako baldintza hauek bete beharko ditu: (i) Lotura hori SEGUROSLAGUNARO.COM guneko Orri Nagusira edo Home-ra soilik zuzendu ahal izango da, salbu eta LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak baimen espres eta idatzizkoa ematen badu; (ii) Estekak erabatekoa eta osokoa izan behar du; klik baten bidez, LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen http://www.SEGUROSLAGUNARO.com URL helbidera eraman behar du erabiltzailea, bai eta SEGUROSLAGUNARO.COM pantaila nagusiko pantailaren http://www.seguroslagunaro.comhedadura guztia hartu ere. LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak hartarako baimen espres eta idatzizkoa ematen ez badu behintzat, lotura egiten duen web guneak ezingo du inoiz SEGUROSLAGUNARO.COM gunearen inolako erreprodukziorik egin, bere web gunearen zati gisa hartu edo bere "frame"en barnean sartu edo SEGUROSLAGUNARO.COM orrietako edozeinen gainean "browser" bat egin. (iii) Esteka ezartzen duen orrian, ezingo da inola ere adierazi LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak lotura hori ezartzeko baimena eman duenik, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak berariaz eta idatziz hala egiten ez badu, bederen. SEGUROSLAGUNARO.COM web gunera lotura zuzen egiten duen erakundeak LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen eta/edo SEGUROSLAGUNARO.COM web gunearen marka , izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa, slogana edo bestelako edozein identifikazio-elementu sartu nahi izango balu, horretarako berariazko eta idatzizko baimena izan beharko du aldez aurretik.
Halaber, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak ez du web orri horietatik SEGUROSLAGUNARO.COM web gunera material, informazio edo eduki ez-zilegi, ilegal, degradagarri, lizun eta, oro har, moralaren, ordena publikoaren eta orokorrean onartutako gizarte-arauen aurka joan daitekeen bestelakorik igarotzeko estekarik ezartzeko baimenik ematen. Bereberki, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen, SEGUROSLAGUNARO.COM gunerako lotura ezartzen duen web orriari buruzko edozein alderdirengatik.
ˆ Igo
LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak hemen ezarritako mugak eta baldintzak aldatu ahal izango ditu, osorik edo partzialki; horretarako, aldaketa oro argitaratu beharko du, erabilera-baldintza hauek azaltzen diren modu berean edo erabiltzaileei zuzendutako beste edozein komunikazioren bidez. LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak bukatu, eseki edo etendakotzat eman ahal izango du web guneko edukietarako sarbidea, edozein unetan eta inolako aurreabisurik gabe, eta erabiltzailearen aldetik inolako kalte-ordainik galdegiteko eskubiderik gabe. Eta iraungipen horren ondoren ere indarrean jarraituko dute baldintza orokor hauetan edukien erabilerari buruz aditzera emandako debekuek.
ˆ Igo
LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak Espainiako araudian xedatutakoaren arabera zuzenduko dira. LAGUN ARO ASEGURUAK etxea eta erabiltzailea, legokiekeen beste edozein foruri uko eginez, Bilbo hiriko Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira.
ˆ Igo
Webgune honek jaulkitako kontratua arau eta xedapen hauek arautzen dute: Aseguru Kontratuen urriaren 8ko 50/1980 Legeak (1980ko urriaren 17ko BOE); Aseguru- eta Berraseguru-entitateen antolaketa, ikuskatze eta kaudimeneko uztailaren 14ko 20/2015 Legeak (2015eko uztailaren 15eko BOE); Aseguru- eta Berraseguru-entitateen antolaketa, ikuskatze eta kaudimeneko azaroaren 20ko 1060/2015 Errege Dekretuak (2015eko abenduaren 2ko BOE); 22/2007 Legea, uztailaren 11koa, kontsumitzaileentzako finantza-zerbitzuak urrutitik merkaturatzeari buruzkoa; bai eta Baldintza Orokor hauetan eta polizaren Baldintza Partikularretan hitzartutakoek ere.
Aseguru-entitatea SEGUROS LAGUN ARO, S.A. da (aurrerantzean, “Seguros Lagun Aro”), A-20079224 IFZ duena eta egoitza sozial hau du: Basurtuko Kaputxinoak, 6-2. 48013 Bilbo (Bizkaia). Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 186. liburukia, 36. folioa, BI 2483 orria, bai eta Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorraren Aseguru- eta Berraseguru-entitateen Erregistro Administratiboan ere –C-572 gakoarekin–, aipatutako Erregistroan (Miguel Ángel, nº 21. 28010 - Madrid) eta haren webgunean egiazta daitekeen bezala. Haren jarduera nagusia da bizitza-asegurua ez den aseguru-jarduera.
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko Aseguruen Zuzendaritza Nagusiari dagokio bere jarduera kontrolatzea eta gainbegiratzea (C-572 erregistro-gakoa). Erakundearen finantza- eta kaudimen-egoerari buruzko txostena helbide honetan kontsulta dezakezu: https://www.seguroslagunaro.com/corporativa/secciones/informacion_corporativa/quienes_somos/informacion_corporativa.php?idioma=eu
Diruzko betebeharrak betetzeari edo ez betetzeari buruzko fitxategietara atxikita dago Seguros Lagun Aro. Kontratatzeko unean nahiz kontratuaren indarraldian, Seguros Lagun Arok bezeroaren ondare-kaudimena aztertu ahal izango du, haren datuak fitxategi horietan kontrastatuz. Era berean, primak aurreikusitako baldintzetan ordainduko ez balira, ordaindu ez izanari buruzko datuak fitxategi horietan sartu ahal izango dira.
Aseguru-hartzaileak polizaren Baldintza Orokorren ale bat eska dezake, Seguros Lagun Aroren edozein salmenta-puntutan. Aseguratuen eskubideak mugatzen dituzten klausulak ez dira baliozkoak izango polizako Baldintza Partikularretan zehazki eta idatziz onartuta ez badaude eta Baldintza Orokorretan nabarmenduta ez badaude. Onarpen hori ez da beharrezkoa izango aginduzko legezko manuen transkripzio edo erreferentzia hutsak dituzten klausulak direnean.
Non Erreklamatu
Kexak eta erreklamazioak aurkezteko, hona jo dezake aseguru-hartzaileak lehendabizi barneko esparruan:
Bigarrenik, eta adostasun ezak badirau, kanpoko esparruan, idazkia hona bidaliz:
Erreklamazioak Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorraren Erreklamazio Zerbitzuan onar eta izapide daitezen, ezinbestekoa izango da aurretiaz egin izana frogatzea, idatziz, Seguros Lagun Aroren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari. Hark aurkeztu zaizkion erreklamazioak hartu izanaren berri eman beharko du idazki bidez, eta arrazoiturik konpondu edo ukatu beharko ditu erreklamazioak, idazki bidez hori ere. Halaber, erreklamatzaileak erreklamazioa aurkeztu zuen dataz geroztik kexa eta/edo erreklamazioa konpondu gabe bi hilabete pasatu direla frogatu behar izango du, edo erreklamazioa onartzeari uko egin zaiola edo bere eskaera ezetsi dela.
Edonola ere, beti izango du Epaitegi eta Justizia Auzitegi arruntetara jotzeko aukera.
ˆ Igo
EthSi Ziurtagiria lortu dugu gure aseguru etiko eta solidarioen errekonozimendu gisa