2026-06-10
Entitatearen arriskuen eta kaudimenaren barne-ebaluazioa egitea, bai eta arriskuen identifikazio-, jarraipen- eta ebaluazio-prozesuak bultzatzea eta horietan parte hartzea ere, negozio- eta euskarri-unitateekin koordinatuta.
Gobernantza
Entitatearen arrisku-mapa:
• Arriskuak identifikatzea, nola berezkoak hala hondar-arriskuak, arrisku horiek kaudimen-arriskuen tipologiaren arabera kategorizatzea, arrisku horien kuantifikazioa egitea, eta arduradunak nahiz lotutako kontrolak identifikatzea.
• Aldian-aldian arrisku-mapa berrikustea eta ekintza-planaren jarraipena egitea.
Arriskuen aginte-koadroa lantzea, zeinak arriskuekiko esposizioei buruzko informazioa jasotzen duen, Entitatearen barruan kudeatzeko eta zabaltzeko.
Arriskuak kudeatzeko eginkizunari dagozkion politikak eta prozedurak aldian-aldian lantzea eta mantentzea.
Arrisku-apetituaren esparrua (RAS) lantzea:
• Inplikatutako lantaldeekin koordinatzea, esparru hori mantentzeko eta kudeatzeko.
• Arriskuen arloko adierazleak proposatzea: definizioa, atalaseak, justifikazioa, horiek berreskuratzeko ekintza-plana
• Dokumentazioa mantentzea, Entitatearen barruan kudeatzeko, onesteko eta zabaltzeko.
Batzordeetara edo lantaldeetara joatea:
• UNESPAren Kaudimeneko Batzorde Funtzionala,
• Produktuaren Gobernantza Batzordea.
Produktuaren gobernantza: arriskuen funtzioari esleitutako zereginak egitea produktuaren prozeduran eta gobernantza-politikan.
Kaudimenerako kalkulu-hipotesiak arlo ezberdinekin koordinatzea eta hipotesien lehenengo balidazioa egitea. Back-testing analisiak egitea, eratorritako hipotesien sendotasuna bermatzeko.
Reporting arautzailea Kaudimena II araudiak I., II. eta III. zutabeei dagokienez eskatutako reporting-betebeharrak betetzeko
Hiru hilean behingo eta urteko kaudimen-kalkuluak egitea, eta kontziliazioak, trazabilitatea nahiz euskarri-dokumentazioa lantzea.
Hiru hilean behingo eta urteko QRTak lantzea, eta horiek egingo dituzten lantaldeak koordinatzea.
Kontabilitate-dokumentazio estatistikoa eta kaudimen-ereduak betetzea, eta finantza-alderdiarekin koordinatzea Kaudimena I ereduetarako
Kaudimena II erregulazio-txostenak prestatzea:
• Finantza- eta kaudimen-egoerari buruzko txostena (SFCR)
• Erregulatzailearentzako aldizkako txostena (RSR)
• Arriskuen barne-autoebaluazioaren txostena (ORSA)
• Klima-aldaketari lotutako arriskuen finantza-inpaktua ebaluatzeko txostena.
Bidalketei dagozkien egiazkotasun-ziurtagiriak egitea eta koordinatzea.
Kaudimena IIren kanpo-auditoria egiteko behar den dokumentazio guztia koordinatzea eta prestatzea.
Beste eginkizun batzuk
Kaudimenari eta arriskuen kudeaketari buruzko araudiaren jarraipena egitea. Aseguruen arloko negozioko arriskuen kudeaketaren arloarekin lotutako erregulazio-berritasunak etengabe eguneratzea.
Arriskuen Datamart datu-basea kudeatzea, haren diseinuaz arduratuz, datuen egiazkotasuna kudeatuz, txostenak egiteko egokituz eta kontrolatuz, eta dagokion dokumentazioa mantenduz.
Proiektu transbertsaletan kolaboratzea, arriskuaren kudeaketaren arloko ikuspegia emateko, IFRS17 txertatzean, jasangarritasunean, eta abar.
Arlo teknikoei beharren arabera informazioa ematea.
Eskatutako informazioa prestatzen eta justifikatzen laguntzea DGSFPren eskakizunetan eta DGSFPren etengabeko ikuskapenean.
Euskarri teknikoa ematea eta arriskuen kudeaketarako teknikari operatiboak egindako lanak berrikustea.
EZAGUTZA ESPEZIFIKOAK
- Kaudimen- eta aseguru-araudia
- PGCEA eta IFRS17 kontabilitatea
- Aktuariotza- eta Finantza-zientzietako prestakuntza.
ESKAKIZUNAK
- Aktuariotzan lizentzia/gradua/masterra edukitzea. IAEko elkargokidea izatea.
- 3-5 urteko esperientzia profesionala izatea aseguru-etxe edo auditoria-enpresa bateko Arriskuen Kudeaketarako Sailean, aseguru-entitateetan esperientzia izanik.
- Tresna aktuarialei buruzko ezagutzak izatea: Saimon, Prophet, Addactis eta Addactis IBNRs, eta SAS Enterprise.