HasieraLagun Arori buruzLABORAL Kutxa Taldea

LABORAL Kutxa Taldea

MONDRAGON Korporazioko finantza-arearen barruan daude Seguros Lagun Aro eta Grupo LABORAL Kutxa. Mondragon Korporazioa Euskadiko lehen enpresa-taldea eta estatuko nagusietako bat da.



LABORAL Kutxa Taldea LABORAL Kutxa Taldea


LABORAL Kutxa Taldea

LABORAL Kutxa Taldea

LABORAL Kutxa kooperatiba-bankua da, eta gaur egun Espainiako finantza-entitate kaudimendunenetako bat. Banku honek bankua bera parte den gizarteari itzultzen dizkio bere mozkinak, gizarte bidezkoagoa eta jasangarriagoa sortzen laguntzeko.

Seguros Lagun Aroren % 100aren erosketari esker, balio paregabea duen proposamena egin diezaiekegu gure bezeroei; izan ere, haien behar finantzarioak zein familia eta enpresen aseguratze-beharrak asetzeko gai gara. LABORAL Kutxaren sukurtsalen sare osoa daukagu -309 sukurtsal lurralde nazionalean- gure produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko.

Garapen jasangarriaren bilaketa da bataren zein bestearen helburu orokorra, hurrengo xedeak lortu ahal izateko: Gure bezeroen beharrak eta igurikimenak asebetetzea.

  • Gure bezeroen beharrak eta igurikimenak asebetetzea
  • Enpresaren balioa handitzea
  • Gure erakundeko pertsonen garapena bultzatzea
  • Gure jarduera aurrera eramaten dugun ingurunea garatzen laguntzea

Horregatik, % 100 bezeroarengana orientatuta gaude. Bertan gure gizarte-eta enpresa-proiektuarekin konprometitutako pertsonek egiten dute lan (langileak konpainiako bazkide ere bagara), eta konfiantza eta errespetuan oinarritutako esparru batean izaten ditugu harremanak: horregatik guztiagatik, parte-hartzaileak eta berritzaileak gara.

LABORAL KUTXA webgunea



MONDRAGON Korporazioa

LABORAL Kutxa Taldea

MONDRAGON TALDEA 1956an hasitako mugimendu kooperatiboaren emaitza da –urte horretan sortu zen lehenengo industria-kooperatiba taldeari izena ematen dion Gipuzkoako herri horretan–. Taldearen enpresa-filosofia gure balio korporatiboetan jasota dago.

MONDRAGON mundu mailako erreferentea da kooperazioan, eta bere presentzia komertzial eta produktiboa bost kontinenteetan hedatzen da.

MONDRAGON webgunea

MONDRAGON zifratan

  • 12.215
    arrerak guztira (milioi €)
  • 264
    enpresa eta kooperatiba
  • 81.837
    pertsona

  • 15
    I+G zentro