Egin lan gurekin
Itzuli
REF: 2026-TECADMIN
Teknikaria administraria
2026-02-05
Bere sailari lotutako prozesu administratiboez eta operatiboez arduratzea, bezeroarenganako (barnekoa/kanpokoa) inpaktua egiaztatuz, hobekuntzak proposatzeko eta zerbitzu-maila egokiak mantentzeko.
- Eskatzen da:
- Erantzukizuneko arlo nagusiak:
- Bezeroarenganako (barnekoa eta kanpokoa) arreta eta antolamendu-unitatearen zerbitzuaren kalitatea kudeatzea, Seguros Lagun Aroren marka-irudi egokia proiektatuz.
- Saileko ohiko administrazioaz arduratzea.
- Unitatearen eragiketa bizkortzeko hobekuntzak proposatzea, aplikazio teknologikoak barne.
- Saileko arduradunarekin koordinatzea bere jarduketa-eremuari lotutako prozesuetan ezarritako aldaketen jarraipenean.
- Eragiketa- eta antolamendu-gorabeherak konpontzea.
- Sailetik datorren dokumentazioa kudeatzea (espedienteak administratzea dagozkien aplikazioetan).
- Kanpoko zein barneko telefono-deiei erantzutea eta kudeatzea.
- Saileko lantaldea osatzen duten lankideekin lankidetzan aritzea.
- Eguneratuta egotea bere lan-eremuko araudi- eta lege-berrikuntzei dagokienez eta prozesuak berrikuntza horietara egokitzea.
Gutxieneko eskakizunak:
- EAZko, Ekonomiako edo Zuzenbideko Gradua nahiz antzeko titulazioak amaitu berri izatea.
Ez da beharrezkoa aldez aurreko esperientziarik.
OINARRIZKO KONPETENTZIAK
- Lankidetza-lana.
- Ikaskuntza jarraiturako gaitasuna.
- Iniziatiba eta erabakimena.
- Lorpenerako orientazioa.
- Bezeroarenganako orientazioa.
- Oinarri ekonomiko-finantzarioak.
- Trebetasun digitalak.
- Euskarazko C1 maila.
- Eskaintzen da:
- Ordainsari Aldakor Indibiduala, Ordainsari Aldakor Kolektiboa, Telelana eta bestelako onura sozialak.
Eskaintza honetarako izen ematea