2026-02-05
Administrazio eta Finantza Saileko lantaldearen premiak direla-eta, pertsona bat behar da sailaren ohiko eginkizunetan jarduteko: finantza-egoerak prestatzea, reporting-a, plangintza, kudeaketa-kontrola eta finantza-inbertsioak.
• Produktu, Inbertsio, Arrisku eta IT lantaldeekin itxiera-prozesu osoa koordinatzea.
• Bizitza eta Aseguru Orokorren aseguru-etxeen itxierak egitea PCGEA eta IFRS araudien arabera.
• Finantza-egoera indibidualak eta kontsolidatuak prestatzea.
• Emaitza-kontuaren eta balantzearen desbideratzeak aztertzea.
• Aseguru-etxeen kontabilitate eta zerga alorreko legezko betebeharrak betearaztea.
• Barneko eta matrizeko reporting betebeharrak betearaztea.
ESKAKIZUNAK
• Lizentzia / Gradua / Masterra Aktuarialetan edo EAZn.
• 3-5 urteko esperientzia profesionala Aseguru-etxe edo Auditoria Enpresa bateko administrazio-sailean, aseguru-entitateetako esperientziarekin.
• PGCEA, IFRS17 eta IFRS9 araudiari buruzko ezagutza eta esperientzia: araudia, egoera-balantzea eta emaitzen kontua, aldagaien mugimenduaren analisia.
• Prohet, SAS tresnetako esperientzia baloratuko da.
• Ingeleseko maila altua, ahoz nahiz idatziz.
• Euskara jakitea baloratuko da.