imagen video peritacion

video peritación
video peritación
video peritación

ETXE-ASEGURUA

ZER DA BIDEOPERITAZIOA?

Peritazioa egiteko beste modu bat da. Gure perituek zure etxera joan beharrik izan gabe, bisita online egin ahal izango dute gailu mugikor baten bidez. Xehetasunez azalduko dizugu...

Icono video peritación
icono-circulo-laro
icono-circulo-laro
icono-circulo-laro

HIRU URRATSETAN ETA ERRAZ

  • SMS bat bidaliko dizugu adostutako data eta orduarekin eta esteka batekin.
  • Sartu estekan, eta jarraitu adierazitako urratsak.
  • Bideoperitazioa app bat deskargatu beharrik gabe ezartzen da.

Noiz erabiltzen da?

Zuk eta perituak erabakitzen duzuenean egin daitekeela eta ezbeharraren kasuistikaren arabera. Inoiz ez da nahitaezkoa.

Peritazio presentzial bat bezain fidagarria da?

Bai, guztiz. Kontuan izan online peritazioa egiten duen peritua presentzialki zure etxera joango litzatekeen bera dela.

Eta bideodeian zehar arazorik badut?

Bideoperitazioan zehar, peritua zuri laguntzen egongo da une oro, eta konexio-arazo edo -erroreren bat izanez gero, zurekin harremanetan jarriko da laguntza emateko.

Icono ordenador portatil
icono-circulo-laro
icono-circulo-laro
icono-circulo-laro
icono-circulo-laro

ZEIN ABANTAILA DITU PERITAZIO PRESENTZIAL BATEKIKO?

  • Lanaldiaren ordutegien malgutasuna: Gehien komeni zaizun ordutegira egokituko gara.
  • Epeen murrizketa: Zure espedientearen ebazpena bizkortuko dugu, epeak laburtuz.
  • Zure etxerako bisitak saihestuko dituzu COVID-19aren aurrean segurtasun handiagoa lortuz.
  • Oso erraza da. Zure gailu mugikorrarekin bideoperitazioa modu erosoan egin ahal izango duzu zure etxetik. SMS bat bidaliko dizugu online sartzeko esteka batekin, zure terminalean aplikaziorik deskargatu beharrik gabe.

Edozein gorabehera edo arazo izanez gero deitu

900 38 08 38 llámanos

JARRAI IEZAGUZU:

Sartu gure webgunean: www.seguroslagunaro.com