Enpresako
Erantzukizun Soziala

2024ko Jasangarritasun
txostena

Zure aseguruaren prezioa online kalkulatzeko, sartu hemen:

Halaber, gurekin harremanetan jar zaitezke prezio bat eskatzeko, telefonoz (900 38 08 38), webgunean (txat bidez) edo zure ohiko bitartekariarekin.

10 segundo igaro ondoren, automatikoki birbideratuko zaitugu laboralkutxa.com webgunera

Joan Laboral Kutxaren webgunera

Zure aseguruak Laboral Kutxa bidez kontratatuak badituzu, online bankara sar zaitezke zure aseguruak ikusteko

Joan Laboral Kutxaren webgunera

Zure aseguruak bitartekari batekin kontratatuak badituzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 900 38 08 38 telefonoan, edo zure ohiko bitartekariaren bidez.

Zure seguruaren inguruko zalantzak argituko ditugu:

  1. Nola eman parte bat Lagun Aron+

    Seguros Lagun Aroren doako arreta-telefonoa 900 38 08 38 da - 00 34 944 051 412 atzerritik deitzen baduzu. Ordutegi jarraituarekin: 24 orduz, 365 egunez. Behar duzun edozein unetan, Errepideko laguntza eska dezakezu, auto, etxe edo saltokiko partea eman dezakezu, edo zure ezbeharren bilakaerari buruzko kontsultak egin ditzakezu.

  2. Nola konpontzen ditugu auto-ezbeharrak+

    Hona hemen izan duzun ezbeharra konpontzeko jarraitu beharreko urratsak:

    Deitu beti 900 38 08 38 telefonora, izandako ezbeharraren partea har diezazuten. Atzerritik deitzen baduzu, 00 34 944 05 14 12 telefonora deitu.

    Zure asegurua Arrisku Orotakoa bada: Adierazi zein konponketa-tailerrera eraman duzun zure ibilgailua edo noiz eta non utziko duzun.

    Gogoratu gure tailer itunduen sarean abantaila garrantzitsuak balia ditzakezula: ahal izanez gero kortesiazko auto bat utziko dizute, konponketari dagokionez lehentasuna izango duzu, eta autoa garbituta itzuliko dizute.

    Gure peritua gehienez 24 orduko epean bertaratuko da, egin beharreko konponketak gainbegiratzeko. Ondoren, konponketaren zenbatekoa abonatzeaz arduratuko gara.

    Frankizia bat baduzu kontratatuta, tailerrari haren balioa abonatu beharko diozu. Gogoratu: beste ezbehar batzuetako kolpeak izanez gero, ezbehar bakoitzeko frankizia bat aplikatuko da.

    Istripuaren erantzukizuna beste gidariarena bada, berehala jarriko ditugu abian zure frankizia beste aseguru-etxeari erreklamatzeko izapideak.

    Zure asegurua Hirugarrenentzakoa bada

    • Istripua zure erantzukizunekoa izan bada, eta beste ibilgailu bati kalteak eragin badizkiozu, gu arduratuko gara eragindako kalte materialak nahiz pertsonalak abonatzeaz; ez duzu ezertaz kezkatu beharko.
    • Istripua zure erantzukizunekoa izan bada eta kalteak zure ibilgailuak izan baditu, kalte horiek zeure gain hartu beharko dituzu.
    • Istripuaren erantzukizuna beste gidariarena bada, berehala jarriko ditugu abian zure kalteak beste aseguru-etxeari erreklamatzeko izapideak.

    Nahi baduzu, gure perituak zure ibilgailuak izandako kalteen balorazioa egin dezake.

  3. Garabi bat eskatu behar duzu?+

    Zure autoarekin ezbeharren bat izan baduzu eta Bidaiako Laguntza eskatu behar baduzu, deitu zuzenean 900 38 08 38 telefonora. Atzerritik deitzen baduzu, 00 34 944 05 14 12 telefonora deitu.

    Gure laguntza-zerbitzua bila joango zaizu, bai autoa bertan konpontzeko, bai tailerrera eramateko; eta bidaideez ere arduratuko da, noski.

  4. Nola kontsultatu ditzaket nire polizaren datuak?+

    Bezeroen Areatik edozein unetan sar zaitezke polizak kontsultatzeko. Zure aseguruen estaldurak kontsultatu ahal izango dituzu, baita dokumentazioa, ordainagiriak eta ezbeharren informazioa ere.
    Lagun Aroren bezeroen gunean erregistratuta ez bazaude, hemen eman dezakezu alta.

Laboral Kutxa Emakunde EthSi
© Lagun Aro Aseguruak 2025