2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

Seguros Lagun Aro konpainiak aseguruen alorrean jarduten du, LABORAL Kutxa Taldearen barruan. LABORAL Kutxa banku kooperatiboa da eta, 60 urteko ibilbidean, erabakiak guztien partaidetzaz eta arduraz hartzea lehenesten duten balioak eta filosofia erabili ditu gidalerrotzat. Gainera, kide den gizartean berrinbertitzen ditu irabaziak eta, hartara, gizarte zuzenagoa eta jasangarriagoa sortzen laguntzen du.

LABORAL Kutxa, bere aldetik, MONDRAGON Taldeko kidea da. Euskadiko lehen enpresa-taldea eta Espainiako hamargarrena da Mondragon; 266 kooperatiba eta sozietate filial eta 15 ikerketa-gune biltzen ditu, guztiak ere nazioarteko merkatuetan lehiatzen direnak, betiere sozietatearen antolamenduan bide demokratikoak erabiliz.

Hona taldearen nortasun-ezaugarriak: enpleguen sorrera (80.818 lanpostu), langileen sustapena (pertsonala eta profesionala) eta bere gizarteingurunearen garapenarekiko konpromisoa.

1. HONELAKOAK GARA

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

HONELAKOAK GARA

SEGUROS LAGUN ARO
ETA SEGUROS
LAGUN ARO VIDA

1982az geroztik, adar guztietako aseguru-soluzioak eskaintzen dizkiegu pertsonei, enpresei eta erakundeei merkatu nazionalean: auto-aseguruak, arrisku anitzekoak, gizarte-erantzukizunekoak, bizitza-aseguruak, istripuetakoak, eguneroko bajakoak eta heriotzakoak. Enpresaren kudeaketa etikoa, gardentasuna eta garapen jasangarria dira gure kudeaketaren zeharkako elementuak.

KUDEAKETA ETIKOA
ETA SOLIDARIOA

Finantza Etikoen Behatokiak EthSI (Ethical and Solidarity Based Insurance) ziurtagiria eman die Lagun Aro Aseguruei, beraren kudeaketa etikoa eta solidarioa aitortzeko.

Ziurtagiri horrek hainbat irizpide hartzen ditu aintzat, aseguru-sektorean gardentasuna eskaintzeko eta aseguru etikoen garapena sustatzeko.

Hain zuzen, Behatokiak, ebaluazio-batzorde independente baten bidez, honako alderdi hauek hartzen ditu kontuan: erantzukizuna komunitatearekin eta lurraldearekin, erantzukizun ekonomikoa, inbertsio etikoak eta banka etikoa erabiltzea, ekitatea eta gardentasuna, ingurumen-erantzukizuna, lan-erantzukizuna, sozietate-egitura, gobernantza eta funtzionamendu demokratikoa.

GURE
INTERES-TALDEEKIN
KONPROMETITUTA

Kide gaituen taldearen balio kooperatiboen zati handi bat partekatzen dugunez, elkartasun- eta konfiantza-harremanak jorratzen ditugu geure interes-taldeekin. Horri esker, balioa sortu ahal diegu geure bezeroei, bitartekariei, pertsonei, hornitzaileei… eta gizarteari oro har.
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

HAZKUNDE
ERRENTAGARRIA ETA
JASANGARRIA, GURE
BANAKETA-KANALEN
BIDEZ

Gero eta konplexuagoa den ingurune ekonomiko eta teknologiko honetan, 2018an aurrera egin eta planteatutako helburuak erdiestea lortu dugu. Negozioa bi kanalen bidez banatzen da:

  • Bankaseguruen kanala: banaketa-kanal nagusia da; gestore finantzarioen eta espezialisten bitartez, LABORAL Kutxaren bulegoak erabiltzen ditugu aseguru-produktuak merkaturatzeko.
  • Bitartekotza-kanala: gure aseguru-produktuak banatzen dituzten 553 bitartekari ditugu.

LANKIDETZA-
HITZARMENAK

Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundearekin lankidetzan aritzen gara, bezeroen ihesaldiak eta auto-istripuen kopuruak aurreikusteko ereduak sortzeko. Ildo beretik, matematika aurreratuen teknikak erabiltzen ditugu polizak berritzeko ratioak eta errentagarritasuna optimizatzeko.

ELKARTE ASKOTAKO
KIDEAK GARA

  • AMICE, Europako Aseguru Mutualitate eta Aseguru Kooperatiben Elkartea.
  • ICMIF, Aseguru Mutualitate eta Kooperatiben Nazioarteko Federazioa.
  • EURESA, Gizarte-ekonomiako Europako aseguratzaile-taldeen elkartea.
  • ICEA, Aseguru Erakundeen eta Pentsio Fondoen arteko Lankidetzako Ikerkuntza.
  • UNESPA, Aseguruen arloko Enpresa Elkartea. EAEko eta Nafarroako lurralde-batasuneko lehendakaritza.

2. LAGUN ARO ASEGURUAK

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

BULEGOEN BANAKETA GEOGRAFIKOA

LABORAL Kutxaren bulegoakBitartekotzako bulegoak
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

FINANTZA-INDARRA ETA SENDOTASUNA

Seguros Lagun Aro enpresa kaudimentsua da eta bere interes-taldeekin konprometituta dago. Efizientzia etengabe hobetzeko eta bere akziodunari, LABORAL Kutxari, errentagarritasuna emateko egiten du lan. Kostuak murrizteko jarduketak egin ditu ildo horretan, enpresaproiektu jasangarriaren balioekin bat.
341.826 bezero, 181 milioi prima eta 440 milioi euro ditu hornidura matematikoetan. Zerga aurreko irabazia, berriz, 41,2 milioi eurokoa izan da, 2017an baino % 10 handiagoa..

Guztira jaulkitako primak

(Milioi €-kotan)

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

EGITURA

Seguros Lagun Aro eta Seguros Lagun Aro Vida konpainien kudeaketa batera egiten da, 166 lagunek osatutako taldearen bitartez. Administrazio Kontseiluak zuzentzen du antolaketa-egitura: estrategia finkatu, gobernu-sistema ebaluatu eta berrikusi eta erakundearen jarduna arautzen duten jarraibideak eta politikak onartzen ditu.

Zuzendaritza Kontseiluak zuzentzen ditu area funtzionalak eta berorrek zehazten ditu, halaber, EGEaren inguruko erabakiak.

2018an lau pertsona sartu dira Partikularren Produktuen, Produktu Pertsonalen, Zerbitzua Emateko eta Finantza Arearen zuzendaritzetan, aurretiko zuzendarien lekua hartuta. Zuzendaritza-talde berria sendotzearekin batera, epe ertain eta luzera ditugun erronkei aurre egiteko hausnarketa estrategiko berriari heldu diogu.
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

ALDAGAI NAGUSIAK

NEGOZIOA

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

PERTSONAK

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

ZERBITZUAK

3. IKUSPEGIA ETA GESTIOA

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

ESTRATEGIA ETA GESTIOA:
LEHENTASUNEZKO HELBURUAK

2019a izango da egungo ziklo estrategikoaren azken urtea eta, beraz, LABORAL Kutxaren barruan plan estrategiko berria egitea izango da datorren ekitaldiko lehentasunetako bat, egungo egoera sendotzeko eta finantza-sektorearen errealitate berrira egokituko den hazkunde-eredua zehazteko.

Hona hemen negozio-arrisku nagusien atzean dauden elementuak:

  • Klima-aldaketak arrisku anitzeko adarretan eragin lezakeen ezbehar-tasa.
  • Matrikulatze berriak gelditzea, dieselaren inguruko zalantzen eta hiri handietako trafiko-baldintzatzaile berrien ondorioz.
  • Gastu-kontrola.
  • Finantza-sarreren bilakaera, interes-tasa baxuen testuinguruan.
  • Arau-eskakizun zorrotzetarako egokitzapena (Aseguruak Banatzeko Araudia, DBAO eta IFRS17, besteak beste).

Oraingo ekitaldia baino harago dauden erronka nagusiei dagokienez:

  • Negozio-estrategia: kanal bakoitzean ekoizpen berrien hazkundea lehenestea, konpainiaren arriskuak hautatzeko araudia begi-bistatik kendu gabe.
  • Bezeroaren esperientzia: bezeroaren esperientziaprograma jarri dugu abian, bezeroaren ahotsa biltzea hartuta abiapuntutzat.
  • Eraldaketa digitala: gure erakundearen eraldaketan funtseko arloa izanik ere, pertsonak dira garatze-bidean dauden proiektuak hezurmamitzeko balio nagusia.
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

INTERES-TALDEAK

2018an, konpainiaren interes-talde nagusiei buruz hausnartu dugu, eta zedarritu egin ditugu.

Honako jardunbide hauen arabera jorratzen dugu haiekiko konpromisoa eta harremana:

  • BEZEROAK: esperientzia bikaina ematean jartzen dugu indarraren zati handi bat. Horregatik, «Gu arduratuko gara» programa jarri dugu abian, Zerbitzua Emateko Taldean.
  • SALMENTA-KANALAK: lankidetza- eta konfiantzagiroan oinarrituta, LABORAL Kutxaren eta gure artekarien eskutik lanean jarraitzen dugu.
  • GURE PERTSONAK: gure erakundea osatzen duten pertsonen garapena bultzatzen ahalegintzen gara eta, ildo horretan, laneko eta familiako bizitza bateratzen lagunduko duen lan-ingurunea eskaintzen dugu.
  • NEGOZIO-HORNITZAILEAK: tokiko enpresa txiki eta ertainekiko lankidetza lehenesten dugu, eta errespetueta gardentasun-harremana jorratzen dugu beraiekin.
  • GIZARTEA: gure ingurunearen garapenean laguntzea da gure etengabeko konpromisoa eta, ildo horretan, tokiko kontratazioak lehenesten ditugu, Unibertsitatearekin batera jarduten dugu eta GKEak babesten ditugu.
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

GAI GARRANTZITSUAK

Benchmarkinga egin dugu aseguru-sektoreko enpresa nagusiekin eta LABORAL Kutxaren lehentasunezko alderdiak kontrastatu ditugu. Azterketa horren ondorioz, gai jakin batzuk garrantzitsutzat jo ditugu, eta datorren ekitaldian gure konpromiso eta kudeaketa-lehentasunen xedeak izango dira:

  • Gobernu ona
  • Finantza-indarra eta -sendotasuna
  • Produktu eta zerbitzuak garatzea
  • Kalitatea eta gardentasuna bezeroekiko harremanetan
  • Prestakuntza eta talentuaren garapena
  • Berdintasuna
  • Osasuna eta ongizatea
  • Datuen eta eragiketen pribatutasuna eta segurtasuna babestea
  • Hornitzaileen kudeaketa arduratsua
  • Konpromisoa komunitatearekin, jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

ELKARRIZKETA-BIDEAK
GURE INTERES-TALDEEKIN

BEZEROAK ETA GIZARTEA

  • Aurrez aurreko arreta
  • Contact centerak: Laguntel, «Lagun Aro Atiende» eta Bidaiako laguntza-zerbitzua
  • Bezeroaren Ahotsa programa
  • BAZ (Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua)
  • LABORAL Kutxaren Online Banka eta appa
  • Sare sozialak: facebook, twitter, blog korporatiboa
  • www.seguroslagunaro.com
  • Jardunaldietako parte-hartzea: BILBAO INNOVA 2018, PREST 2018
  • Enpresaren gizarte-erantzukizunari buruzko txostena
  • Deustuko Unibertsitatearekiko lankidetza
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

KONPAINIAKO LAGUNTZAK

  • Urteko bilera
  • LAGUN BERRI: arduradunak hilean behin beraien taldeekin biltzeko sistematika
  • Lagunet (Intraneta)
  • Enpresa-batzordearekiko bilerak

BITARTEKARIAK

  • Bitartekarientzako Arreta Taldea
  • Gogobetetasunari buruzko azterketa
  • Bitartekarien urteko Konbentzioa

HORNITZAILEAK ETA LAGUNTZAILEAK

  • Hornitzaileentzako Arreta Taldea
  • Erakunde Aliatuen bi urtean behingo Konbentzioa
  • Profesionalen atariak
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

FUNTSEZKO ADIERAZLEAK

Funtsezko adierazleen bilakaerari erreparatuz, hiru ikuspegiren gaineko begirada globala eskura dezakegu: ikuspegi ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumenaren gainekoa.

EKONOMIARI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2016 2017 2018 2019ko
helburua
Benet. Helb. Benet. Helb. Benet. Helb.
Aseguruen negozioaren emaitza (m€-kotan) 31,8 25,5 37,4 31,4 41,3 41,2 40,8
Ez-bizitzako aseguruen negozioaren ratio konbinatua % 88,1 % 93 % 85,6 % 87,8 % 80,7 % 79,1 % 79,4
Ez-bizitzakoen kaudimen-ratioa % 201 - % 226 - % 188 - -
Bizitzakoen kaudimen-ratioa % 313 - % 288 - % 229 - -
Primak (m€-kotan) 166 170 190 168 181 208 211
Ez-bizitzakoen ezbehar-tasa % 55 % 58,6 % 52,2 % 56,3 % 55,4 % 50,4 % 52,1
PERTSONEI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2016 2017 2018 2019ko
helburua
Benet. Helb. Benet. Helb. Benet. Helb.
Prestakuntza: prestakuntza-orduak/plantilla osoa 25 25 27 25 29 20 30
Prestakuntza: prestatutako pertsonak/plantilla osoa % 87 % 80 % 100 % 85 % 76 % 90 % 85
Segurtasuna eta osasuna Absentismoa %-tan % 4,36 % 3 % 2,44 % 3 % 4,57 % 3 % 4
INGURUMENARI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2016 2017 2018 2019ko
helburua
Benet. Helb. Benet. Helb. Benet. Helb.
Inprimagailuen hileko energia-kontsumoa kW*h (28,91 kW*h hilean ekipamenduko) 968 - 376 380 202 380 220
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: folio-kopurua hilean 54.914 - 14.657 20.000 6.442 20.000 10.000
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: zuhaitz-kopurua hilean 6,46 - 1,72 2,35 0,76 2,35 1,18
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: ur kantitatea hilean 20.867 - 5.570 7.605 2.448 7.605 3.802
Hilean isuritako CO2 tonak 0,98 - 0,26 0,36 0,12 0,36 0,36
EKONOMIARI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2016
Benet. Helb.
Aseguruen negozioaren emaitza (m€-kotan) 31,8 25,5
Ez-bizitzako aseguruen negozioaren ratio konbinatua % 88,1 % 93
Ez-bizitzakoen kaudimen-ratioa % 201 -
Bizitzakoen kaudimen-ratioa % 313 -
Primak (m€-kotan) 166 170
Ez-bizitzakoen ezbehar-tasa % 55 % 58,6
PERTSONEI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2016
Benet. Helb.
Prestakuntza: prestakuntza-orduak/plantilla osoa 25 25
Prestakuntza: prestatutako pertsonak/plantilla osoa % 87 % 80
Segurtasuna eta osasuna Absentismoa %-tan % 4,36 % 3
INGURUMENARI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2016
Benet. Helb.
Inprimagailuen hileko energia-kontsumoa kW*h (28,91 kW*h hilean ekipamenduko) 968 -
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: folio-kopurua hilean 54.914 -
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: zuhaitz-kopurua hilean 6,46 -
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: ur kantitatea hilean 20.867 -
Hilean isuritako CO2 tonak 0,98 -
EKONOMIARI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2017
Benet. Helb.
Aseguruen negozioaren emaitza (m€-kotan) 37,4 31,4
Ez-bizitzako aseguruen negozioaren ratio konbinatua % 85,6 % 87,8
Ez-bizitzakoen kaudimen-ratioa % 226 -
Bizitzakoen kaudimen-ratioa % 288 -
Primak (m€-kotan) 190 168
Ez-bizitzakoen ezbehar-tasa % 52,2 % 56,3
PERTSONEI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2017
Benet. Helb.
Prestakuntza: prestakuntza-orduak/plantilla osoa 27 25
Prestakuntza: prestatutako pertsonak/plantilla osoa % 100 % 85
Segurtasuna eta osasuna Absentismoa %-tan % 2,44 % 3
INGURUMENARI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2017
Benet. Helb.
Inprimagailuen hileko energia-kontsumoa kW*h (28,91 kW*h hilean ekipamenduko) 376 380
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: folio-kopurua hilean 14.657 20.000
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: zuhaitz-kopurua hilean 1,72 2,35
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: ur kantitatea hilean 5.570 7.605
Hilean isuritako CO2 tonak 0,26 0,36
EKONOMIARI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2018
Benet. Helb.
Aseguruen negozioaren emaitza (m€-kotan) 41,3 41,2
Ez-bizitzako aseguruen negozioaren ratio konbinatua % 80,7 % 79,1
Ez-bizitzakoen kaudimen-ratioa % 188 -
Bizitzakoen kaudimen-ratioa % 229 -
Primak (m€-kotan) 181 208
Ez-bizitzakoen ezbehar-tasa % 55,4 % 50,4
PERTSONEI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2018
Benet. Helb.
Prestakuntza: prestakuntza-orduak/plantilla osoa 29 20
Prestakuntza: prestatutako pertsonak/plantilla osoa % 76 % 90
Segurtasuna eta osasuna Absentismoa %-tan % 4,57 % 3
INGURUMENARI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2018
Benet. Helb.
Inprimagailuen hileko energia-kontsumoa kW*h (28,91 kW*h hilean ekipamenduko) 202 380
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: folio-kopurua hilean 6.442 20.000
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: zuhaitz-kopurua hilean 0,76 2,35
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: ur kantitatea hilean 2.448 7.605
Hilean isuritako CO2 tonak 0,12 0,36
EKONOMIARI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2019ko
helburua
Aseguruen negozioaren emaitza (m€-kotan) 40,8
Ez-bizitzako aseguruen negozioaren ratio konbinatua % 79,4
Ez-bizitzakoen kaudimen-ratioa -
Bizitzakoen kaudimen-ratioa -
Primak (m€-kotan) 211
Ez-bizitzakoen ezbehar-tasa % 52,1
PERTSONEI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2019ko
helburua
Prestakuntza: prestakuntza-orduak/plantilla osoa 30
Prestakuntza: prestatutako pertsonak/plantilla osoa % 85
Segurtasuna eta osasuna Absentismoa %-tan % 4
INGURUMENARI LOTUTAKO JARDUERAREN ADIERAZLEAK 2019ko
helburua
Inprimagailuen hileko energia-kontsumoa kW*h (28,91 kW*h hilean ekipamenduko) 220
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: folio-kopurua hilean 10.000
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: zuhaitz-kopurua hilean 1,18
Paper-ekoizpenaren ingurumen-inplikazioak: ur kantitatea hilean 3.802
Hilean isuritako CO2 tonak 0,36
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

GOBERNUA, ERANTZUKIZUNA ETA ZINTZOTASUNA

GARDENTASUNA KUDEAKETAN ETA GOBERNANTZA ONA

2018an Lagun Aro Aseguruen kode etikoa berrikusi da. Administrazio Kontseiluaren ustez, printzipio etikoak Lagun Aro Aseguruen jarduera guztietan erabili behar dira. Honako hauek dira, bereziki, printzipio etikoen jomugak:

  • Konpainiako pertsonak
  • Bezeroak
  • Bitartekariak
  • Hornitzaileak
  • Akziodunak
  • Gizartea, oro har

Eta honako hauek dira gure printzipio etikoak:

  • Legeen errespetua
  • Korporazioaren erantzukizuna
  • Zintzotasuna
  • Gardentasuna

Era berean, salaketa-kanala garatu eta gure Kode Etikoa jendartean ezagutarazi nahi dugu, hala erakundeko kideen nola bezero eta hornitzaile guztien artean.

COMPLIANCE

Arriskuen, Inbertsioen eta Araudia Betetzeko Batzordeak onartutako Araudia Betetzeko Programa egin dugu, honako hauek jorratzea helburu hartuta:

  • Araudira egokitzen jarraitzea: Datuak Babesteko Europako Araudira eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018ko Lege Organikora.
  • Aseguruen Banaketari buruzko Zuzentaraua: inplikatutako areetan araudia ezartzeko prozesuaren jarraipena egitea.
  • Zigor-arriskuak berriro ebaluatzea, 1/2019 Lege Organikoaren arabera eta, ondorioz, Lagun Aro Aseguruetan ezarrita zegoen zigorrak prebenitzeko eredua eguneratzea.
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

USTELKERIA-ARRISKUAREN GESTIOA

Kapital-zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren aurkako borrokaren harira, indarrean dagoen araudiarekin bat eta LABORAL Kutxaren alerta-sistemekin gurutzaketa eginez, hobetu egin ditugu debekatutako bezeroak eta ardura publikoa duten bezeroak antzemateko prozesuak.

Dena dela, prebentzioari buruzko eskuliburuaren bertsio berria argitaratzeko lanean ari gara, abuztuaren 31ko 11/2018 Errege Dekretuan jasotakoa eta beste hobekuntza batzuk eransteko.

BARNE-KONTROLA

  • Barne Auditoretzaren Funtzioa arduratzen da Auditoretza Plana egiteaz. Auditoretza Batzordea arduratzen da, berriz, onartzeaz eta jarraipena egiteaz.
  • Urtean behin egiten dira negozioaren berezko arriskuak (harpidetza, gobernu-sistema, ordainketak, prozedura administratiboak…) gainbegiratzeko barne auditoretzak, Auditoretza Planean oinarrituta. Hala badagokio, bi banaketa-kanaletan ezartzen da: Bankaseguruetan eta bitartekotzan. Barne-kontrola (alertak) eta beraien eraginkortasuna egiaztatu egiten dira, arrisku-populazioa aintzat hartuta.

BEZEROEN PRIBATUTASUNA

Digitalizazio-prozesu geldiezina dela eta, ingurune berrira egokituz joateko ahalegina egin behar dugu Lagun Aro osatzen dugun pertsona guztiok. Agertoki berri horrek dakartzan aukerekin batera, ordea, datuen pribatutasunari eta segurtasunari lotutako arriskuak eta kezkak ere agertzen dira.

Gure prozesu guztiak egokitzen ari gara, arrisku horiek guztiak saihestu eta kudeatzeko asmoz. Horretarako, 2018an hainbat politika erabaki dira, hala nola Bezeroen Pribatutasun Politika eta Segurtasun Gertakariak Kudeatzeko Prozedura. Gainera, Datuen Babeserako Ordezkaria ere izendatu da.

AUTOERREGULAZIORAKO ARLO-GIDEI ATXIKI GATZAIZKIE, GEURE BORONDATEZ: Enpresa-bikaintasunarekin eta korporazio-jardunbide egokiekin konprometituta gaudenez, UNESPAK bultzatutako jardunbide egokien gida hauei lotu gatzaizkie, erakunde horren gomendioei jarraikiz:

  • Gobernu korporatiboari buruzkoari.
  • Barne-kontrolari buruzkoari.
  • Merkaturatzeari buruzkoari.
  • Erreklamazioak ebazteari buruzkoari.

Era berean, ADECOSEk bultzatzen duen Ezbeharren Kudeaketarako Jardunbide Egokien Kodeari ere atxiki zaio konpainia.

4. GURE BEZEROAK

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

BEZEROAREN ESPERIENTZIA

Markarekin duen harremanaren ondorioz kontsumitzaileen gogoan sortzen den oroitzapena da Bezeroaren Esperientzia. Lagun Aro Aseguruetan badakigu aseguratuak autoan, etxean, saltegian… gertakaria edo ezbeharra izan duenean eta konpontzeko guregana jotzen duenean sortzen dela gure produktuekiko benetako esperientzia. Horixe da konpainiarentzako egiaren momentua, orduantxe egiaztatu ahal izango baitute bezeroek kontratatu eta ordaindu duten produktuak merezi ote duen.

Horregatik, esperientzia bikaina ematean jartzen dugu ahaleginaren zati handi bat. Eta benetan lortzen ari garen jakiteko, Bezeroaren Ahotsa izeneko programa jarri dugu abian. Gertakari baten kudeaketaren faseak edo prozesuak nola burutu diren jakitea baino gehiago behar dugu: gure aseguratuak nola sentitu diren, esperientzia nola bizi izan duten jakin nahi dugu; beraien historia ezagutu nahi dugu.

Hala, Ahotsa biltzeko sisteman aurrerapausoak eman ditugu, digitalagoa egin dugu, intuitiboagoa eta ez hain intrusiboa, eta gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu kontakizunari, bezeroaren kontakizunari.

Horretaz gain, bezeroekiko harreman-esparrua eguneratu dugu eta Eskuliburu berria kaleratu, gure komunikazioak era homogeneoan hedatzen lagunduko diguna.

Eta bertan jasotakoa hezurmamitzeko, «Gu arduratuko gara» programa jarri dugu abian Ibilgailuen Zerbitzua Emateko taldean, pertsonen trebeziak garatu eta gaitzeko, eta bezeroarekin dituzten elkarrekintza guztietan gure balioak agerian geratzeko.

Konpromiso zintzoa erakutsi nahi dugu, zuzentasunez komunikatzeko; jomuga dugun audientziari egokitutako hizkuntza erabiliz hobeto uler gaitzaten nahi dugu; hurbileko eta lagunkoi agertu, baina zorroztasunik eta seriotasunik galdu gabe.

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

KOMUNIKAZIO-ESTILOA

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

Ildo horretan bertan, autoen eta etxeen konponketetako Peritu, lantegi eta konpontzaileentzako eskuliburua prestatu dugu, ezin baitugu ahantzi askotan eragile horiekdirela konpainiaren aurpegiak, ezbeharra kudeatu behardenean.

2018an, auto-aseguruetako bezeroen % 90 eta etxeaseguruetako bezeroen % 83 ezbeharraren kudeaketarekin pozik edo oso pozik egotea lortu dugu. Hala, 10etik 8ko nota lortu dugu batez beste.

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

BEZEROEN BABESA

Konpainiak Bezeroentzako Arreta Zerbitzua dauka, entitatearen zerbitzu komertzial eta operatiboetatik bereizita, aseguru-kontratuetan, gardentasun-araudian eta jardunbide egokietan legez onartutako interesei eta eskubideei buruz bezeroek aurkezten dituzten kexuak eta erreklamazioak jaso eta ebazteko.

Hona hemen adierazle nagusiak:

  2016 2017 2018
Irekitako espedienteak (erreklamazioak eta kexak) 788 713 721
Itxitako espedienteen artean, baietsitakoen edo hein batean baietsitakoen %-a % 45,83 % 38,9 % 46,2
Erantzuteko batez besteko epea (egunak) 13,1 7,51 9,86
Aseguruen Zuzendaritza Orokorreko (AZO) erreklamazio-zerbitzuaren aurrean aurkeztutako erreklamazioen kopurua 34 46 23
AZOko gainbegiraleak jasotako azken txostenen artean, erreklamatzailearen alde (erabat edo partzialki) ebatzitakoen %-a % 20 % 12,5 % 18,4
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

ERALDAKETA DIGITALA

Gero eta digitalagoa den testuinguru honetan bezeroak gero eta zorrotzago jokatzen duenez, bezeroa erdigunean kokatuko duen prozesu baterako eraldaketa funtsezkoa da, ahalik eta esperientziarik onena bermatzeko. Horregatik, prozesurik garrantzitsuenak optimizatzeko ari gara lanean.

2018an, konpainiako pertsonen profil digitalaren diagnostikoa egin dugu eta honako konpetentzia hauek lantzeko prestakuntza-ekintzak eta -baliabideak jarri ditugu abian:

  • Informazioaren kudeaketa
  • Komunikazioa
  • Etengabeko ikaskuntza eta sentsibilizazio digitala
  • Transakzio elektronikoak
  • Arazoak konpontzea
  • Segurtasuna
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

EGINDAKO EKINTZAK

  • Mugikortasunaren inguruko sentsibilizazio-jardunaldiak: disrupzioa, ibilgailu elektrikoa, auto autonomoa, car sharinga, adimen artifiziala eta elkarlaneko ekonomiak.
  • Deustuko Unibertsitateko Industria Diseinuko Graduarekiko lankidetza: 2. eta 3. mailako 125 ikasle ari dira konpainiak polizei eta zerbitzua emateari buruz proposatu dizkien erronkak lantzen.
  • Informatika Ingeniaritzako Masterreko ikasleekiko praktikak: teknologia berrietarako hurbilpena. Adibidez, BLOCKCHAIN.
  • Metodologia arinen erabilera (SCRUM).
  • Pertsonen arteko harremanean elkarlanerako erremintak, komunikazioa eta proiektuen kudeaketa.
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

PROIEKTUAK

EZBEHAR DIGITALA

2018an aurrera egin dugu zerbitzuak emateko «Ezbehar Digitala» komunikazio-plataforma, 2019an abiarazi nahi duguna, hezurmamitzeko lanean. Izan ere, gure bezeroekiko gardentasuna eta konpromisoa bilatzeko asmoz, hainbat informazio jarri nahi dizkiegu eskura: beraien espedientea kudeatzen duten pertsonekin (tramitatzaileekin, konpontzaileekin, perituekin…) harremanetan jartzeko bidea, zerbitzuaren konpromisoak, gremioen lan-plangintza, konpondutako kalteen fakturak eta bestelakoak.

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

ONLINE PERITATZEA

«GU ARDURATUKO GARA» programaren barnean, OP (online peritatzea) sistema jarri dugu abian. Gure Konfiantzazko Tailerretan dago eskura zerbitzu hori, bezeroek ibilgailua peritatzea nahi badute, baina autoa tailerrean utzi gabe.

Zerbitzu horrek onarpen-maila bikaina izan du, 15 minutu eskasean bezeroek beren ibilgailuaren kalteen lehen balorazioa eskuratzen baitute.

Konfiantzazko Tailerrak geolokalizatzeko erreminta ere hobetu dugu, errazago aurkitzeko.

DOKUMENTAZIOA DIGITALIZATZEA

Komunikazioen digitalizazioan aurrera eginez, LABORAL Kutxako bezeroek Postamail zerbitzuaren eta Online Bankaren bidez jasotzen dituzte dagoeneko polizak berritzeko ohartarazpenak, zerga-informazioaren egiaztagiriak eta interes-tasei buruzko jakinarazpenak. Horri esker, uneoro dituzte eskura mugikorraren bitartez.

Orobat, polizaren nahiz ezbeharraren dokumentazioa gure sisteman digitalki sartzeko aplikazioak eskaini dizkiegu gure bitartekariei eta eragileei.

Ekintza horiek inpaktu argia dute ingurumenean, askoz paper gutxiago erabiltzen delako, askoz inprimaketa gutxiago egiten direlako, eta askoz paper gutxiago lekualdatu behar izaten delako.

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

BEHARRIZAN BEREZIAK ESTALTZEKO
PRODUKTU BERRIAK

ELKARLANERAKO PLATAFORMEN BEHARREI EGOKITUTAKO PRODUKTUAK: produktu horiek carsharingplataformen (berdin pribatuen nahiz partikularren arteko alokairukoen) beharrei erantzuteko bereziki diseinatutako estaldurak, kontratazio-prozesuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte.

AUTO-ESTALDURA BERRIAK, BEZEROEN BENETAKO BEHARRAK ESTALTZERA BIDERATUTAKOAK:

  • Pneumatikoen estaldura.
  • Arrisku orotako modalitateetako frankizia hobariduna. Frankizia mugikorra da: aurreko urteetan polizan ezbeharrik ez dagoenean murriztu egiten da, eta ibilgailua, nahitaez, Lagun Aro Aseguruen konfiantzazko tailerretan konpondu behar da.

SALTEGI ETA ENPRESENTZAKO URRUNEKO LAGUNTZA INFORMATIKOA: gertakariak konpontzea, datuak eta segurtasun-kopiak hodeian konfiguratzea, PCak lokalizatu eta blokeatzea, datuak berreskuratzea...

SALTEGI ETA ENPRESA TXIKIENTZAKO BABES DIGITALA ETA ZIBER ARRISKUEN AURKAKOA: urrakortasuna aztertzea, bahiketaren aurkako prebentzioa eta sistemak ezartzea, antibirusa eta firewalla konfiguratzea, DBLOra eta DBLOGESTera egokitzea, krisiak kudeatzea, onlineko ospearen kostuak eta ziber estortsioaren aurkako aholkularitza.

BIZITZA GEHIAGOKO ASEGURUA: bezeroak bizi den artean ere goza dezakeen produktua, ezinduta gelditu edo larri gaixotzen denean erantzuteko baliabide bereziak bermatzen baititu.

5. GURE BITARTEKARIAK

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK
2018an, gure bitartekarien gogobetetasun-maila handia (merkatuaren batez bestekoaren gainetik dagoena) jasotzen jarraitu dugu, ondoren ikusiko dugun bezala*:

Gogobetetasun-indizearen bilakaera
Pozik dauden artekarien %-a

(7tik 10era bitarteko balorazioak)

Gomendio-indizearen bilakaera
Artekarien %-a
(7tik 10era bitarteko balorazioak)

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

Sustatzaileen indize garbiaren bilakaera
= 9tik 10era bitarteko %-a — 1etik 6ra bitarteko %-a

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

GURE BITARTEKARIEN
AINTZATESPENA

Martxoaren 1ean, BITARTEKARIEN URTEKO KONBENTZIOA egin genuen Bilboko Azkuna Zentroan, gure bitartekariek Lagun Aro Aseguruen proiektuarekin egiten duten lana eta adierazten duten konpromisoa aintzatesteko asmoz.
GURE SPECIAL CLUBEKO KIDEENTZAKO PRESTAKUNTZA-JARDUNALDIA: Joseba del Carmen coachak eman zuen prestakuntza urriaren 24an, Gran Bilbao hotelean, «Lógica del juego: workshop ejecutivo y de equipos» izenburupean. Bertan, coach ospetsuak zuzendari eta kirolari ospetsuekin erabiltzen duen laguntza-metodoa ezagutzeko aukera izan zuten gure bitartekariek.
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

KOLABORAZIOAK

VIDAFORUM EUSKADI 2018 III. forumean hartu dugu parte, eta Seguros Lagun Aro Vida konpainiak sektoreko produkturik nabarmenenaren eta berritzaileenaren saria jaso du bertan. Zehazki, «Bizitza Gehiago: baliaezintasuna eta eta gaixotasun larriak» produktuak jaso du saria: bizitza-arriskuen adarreko modalitate berria da, bezeroa bizi den artean erabiltzeko estaldurak eta zerbitzuak jasotzen dituena.

38.000 polizari eta 82.000 ordainagiriri buruzko informazioa trukatu dugu dagoeneko, bitartekari eta aseguru-etxeen artean informazioa trukatzeko EIAC estandar bateratua erabiliz.

Gure bitartekariek gehien erabiltzen dituzten auto- eta etxeaseguruen multitarifikatzaileetan geure posizionamendua hobetzen jarraitu dugu.

Presentzia dugun probintzietako Aseguru Bitartekarien Elkargoekin batera lanean jarraitzen dugu, baita ADECOSErekin ere. Aseguru-bitartekotzako enpresa liderrak biltzen dituen elkarte independentea da.

6. GURE PERTSONAK

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA

2018an, Lagun Aroren II. Berdintasun Planaren I. Kudeaketa Plana jarri dugu abian. Emakundek homologatutako eta halako gaietan espezializatutako Elhuyar Aholkularitza enpresaren laguntza jasotzen jarraitzen dugu horretarako.

Hona hemen urtean ezarritako mugarririk garrantzitsuenak.

  • Berdintasun Plana ezarri dugu, Urteko Kudeaketa Planean onartuz eta txertatuz eta taldeen artean zabalduz.
  • Sexu-jazarpena eta jazarpen sexista prebenitzeko eta halakoei aurre egiteko protokolo berezia egin eta zabaldu dugu. Sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren inguruko prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak ere egin ditugu, eta beraietan parte hartu dute Zuzendaritza Kontseiluko kideek, Berdintasun Batzordekoek, Laneko Arriskuen Prebentziokoek eta prebentzio-teknikariak.
  • Komunikazio Inklusiborako Gidaliburua egin eta zabaldu dugu. Berdintasun Batzordeko kideek gai horren inguruko prestakuntza jaso dute.
  • Instituzioen kanpainei lotutako sentsibilizazio-kanpainak egin ditugu martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, eta azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Egunean.

5 lantalde jarri dira abian 2018an, I. Kudeaketa Plana garatzeko asmoz.

  • Berdintasun Batzordea
  • Talde eragilea
  • Jazarpen-kasuetarako protokoloaren taldea
  • Kontziliazio-taldea
  • Sentsibilizazio-taldea
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

Emaitzei dagokienez, 22 ekintza aurreikusi dira I. Kudeaketa Planean eta guztiak programatu eta abiarazi dira, garapenmaila ezberdina izan duten arren.

Garapen-mailaren %-a, ildo estrategikoaren arabera

Ekintzak ildo estrategikoaren arabera aztertuz gero, bistakoa da I. Kudeaketa Planean programatutako ekintza gehienak antolamendu-kulturari lotutakoak izan direla, eta ia denek izan dutela garapen-maila handia.

Garapen-maila handia izan dute, halaber, laneko osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari lotutako ekintza guztiek.

Bi ekintzak baino ez dute izan garapen-maila txikia: bata kanpoko jarduerari eta esparruari lotutakoa eta bestea komunikazio inklusiboari lotutakoa.

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

ORDAINSARIAK

Lagun Aro Aseguruetan lanbide-kategoriaren araberako ordainsaria jasotzen da.

Lanpostu guztiek dute kategoria bat eta ordainsari bat esleituta (lanpostu berdinetan ordainsari berdina jasotzen da, gizona izan, emakumea izan), eta ordainsari-igoerak berdinak dira plantilla osoarentzat.

Ordainsari finkoaz gain, badago Ordainketa Aldakor Indibiduala (OAI) izeneko osagaia ere, lan-bazkideen errendimendu indibiduala sustatzea eta saritzea helburu duena. OAIk bi helburu-mota lortu nahi ditu:

  • Enpresarena
  • Taldearena/banakakoarena: kuantitatiboak edo kualitatiboak

Arduradunak egindako balorazio pertsonala ere hartzen du aintzat OAIk.

Lagun Aro Aseguruetan, ondoen ordaindutako pertsonak duen soldataren eta plantillaren batez besteko soldataren arteko ratioa 2,10ekoa da, ordainketa-kontzeptu guztiak aintzat hartuta.

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

PRESTAKUNTZA

30 ordu inguruko prestakuntza etengabeari eusten diogu.

Prestakuntza hori lanbide-talde guztiei zuzentzen zaie, trebezien garapena, eguneratze teknikoa eta hizkuntzak aintzat hartuta.

Prestakuntza 2016 2017 2018
PRESTAKUNTZA-ORDUAK 5.279 5.018 4.753
• Emakumeak 2.877 2.415 2.609
• Gizonak 2.401 2.603 2.144
PRESTAKUNTZA-ORDUAK
PERTSONAKO
25 27 29
ZUZENDARIAK 1.205 1.379 965
BULEGO-BURUAK ETA -ZUZENDARIAK 1.236 1.317 1.385
TEKNIKARIAK 2.767 2.286 2.379
ADMINISTRARIAK 70 37 25

EUSKARA

Euskararen erabilera bultzatzea helburu izan duen EUSKARALDIAren erakunde sustatzailea izan gara, beste hainbat enpresa, erakunde, udal eta pertsonarekin batera.

Konpainiako 45 lagunek partaidetza aktiboa izan dute: 22 AHOBIZI (euskaraz egin dute euskaraz badakitenekin edo ulertzen dutenekin) eta 23 BELARRIPREST (ulertzen dutenez, besteek beraiei euskaraz hitz egitea nahi zuten) izan ditugu.

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

ENPRESA
OSASUNTSUA

2017az geroztik lantzen ari garen proiektuaren helburua hauxe da: gure plantilla osoak bizimodu osasungarriei buruz duen ezagutza handitzea eta zahartze-prozesu osasuntsua izaten lagunduko duten produktuak, aukerak eta ohiturak ahalbidetzea.
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

Hona hemen gauzatutako jarduerak:

  • Arrisku kardiobaskularrari eta onkologikoari lotutako faktoreak dituzten 50 lagun ari dira aholkularitza pertsonalizatuko programa batean parte hartzen, jarduera fisiko egokituari buruzko gomendioak jasotzeko. Jarduera neurtzeko eskumuturrekoa eman zaie, besteak beste, aholkulari pertsonalarekin hitzartu dituzten helburu indibidualen jarraipena egiteko eta bete dituzten jakiteko.
  • Adin biologiko bakoitzari egokitutako jarduera fisikoari buruzko prestakuntza.
  • Luzatzeei, muskuluak indartzeko ariketei, ariketa hipopresiboei eta ibilketa nordikoari buruzko taldekako saioak.
  • Zerbitzu Zentraletan dagoen desfibriladore erdiautomatikoa erabiltzeko prestakuntza eman zaie erakundeko 20 kideri.
  • Desfibriladore hori Kanpo Desfibriladore Automatizatuen Euskal Erregistroan inskribatu da, gizarteak oro har erabiltzeko aukera izan dezan.
  • Lanpostuan egin beharreko luzatzeak oroitarazten dituen pantaila-babesleak ezarri ditugu.
  • Jarduera fisikoari lotutako taldekako jarduerak egin dira familiekin.
  • Zerbitzu Zentraletako makina automatikoetako mokaduen % 100 osasungarriak dira, NAOS estrategiarekin bat (nutrizioa, jarduera fisikoa eta obesitatearen prebentzioa).
  • Nekazaritza jasangarrian oinarritutako bertako eta sasoiko frutak ematen dizkiegu gure pertsonei.
  • Enpresa-cateringaren proposamenak «Enpresa osasuntsua» proiektuaren jarraibidearekin bat egiten dira beti.
  • Iturrietako ur araztua kontsumitzen dugu, beirazko ontzietan.
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

ELKARRIZKETA SOZIALA

Lagun Aro Aseguruetan harreman etengabea dugu Langileen Legezko Ordezkaritzarekin (LLO) eta harexekin negoziatzen dugu enpresaren estatutuen araberako hitzarmena.

2018an, 2018-2021 aldirako hitzarmen berria negoziatu eta sinatu dugu. Bertan, kontziliazioan aurrera egin dugu, lanaldiaren ordutegia hobetzea izanik oinarri nagusia. Era berean, enpresan telelana sartzen hasiko gara, 2019an abiaraziko den programa pilotuaren bidez.

7. INGURUMENA ZAINTZEA

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

Lagun Aro Aseguruak konpainiak LABORAL Kutxaren EGE Batzordean hartzen du parte. Entitatearen Zuzendaritza Kontseiluak eskuordetutako organoa da, jarduera horiek gobernatzeko eginkizuna duena. Hain zuzen, administrazioaren organo gorenari jakinarazten dizkio, ingurumen- eta gizarte-politikak gainbegira ditzan.

Gainera, EGEari buruzko urteko txostenak GRIk (Global Reporting Initiativek) zehaztutako jarraibideak betetzen ditu.

Gure jardueraren nolakotasuna dela eta, oso inpaktu txikia dugu ingurumenean. Dena dela, ekitaldi honetan baliabideen kontsumoa murrizteko egin ditugun ekintza nagusiak zerrendatuko ditugu ondoren:

  • Ikus-entzunezko baliabideak: urrutiko bilerak egiteko erabiltzen ditugu eta, horri esker, pertsonen joanetorriak gutxitzea lortzen dugu. Asmo horretarako, bideokonferentzia-sistemekin hornitu ditugu bileraaretoak.
  • Paper- eta toner-kontsumoa murrizten jarraitzeko asmoa daukagu, horixe baita gure jardueraren ingurumeninpakturik handiena. Ildo horretan, urte amaieran formatu digitalera eraman dira gure bezeroekiko jakinarazpen
  • errepikariak, hala nola polizak berritzeko ohartarazpenak, zerga-informazioko egiaztagiriak eta interes-tasari buruzko jakinarazpenak.

Bulegoetako inprimaketei dagokienez, beraien bolumena murrizten jarraitzen dugu, hurrengo grafikoan ikusten den bezala:

Urtean 100.000 folio gutxiago erabili ditugu Zerbitzu Zentraletan egindako inprimaketetan eta, ondorioz, inprimagailuen % 46 murriztu dugu.

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK
  • Dokumentuen kudeaketa: 2018an artxibategi digitala mantentzeko eta kudeatzeko aplikazioak ezarri ditugu eta, ondorioz, urtean 266.000 agiri gutxiago inprimatu dira sare komertzialean, batez beste 4 orrialde agiri bakoitzean. Horri esker, gainera, paperezko dokumentazioa fisikoki lekualdatzea eta biltegiratzea ere saihesten dugu; CO2 isuriak murrizten ditugu, beraz.
  • Paper-birziklatzea: aldi berean, paperezko artxibategiak baztertu egin ditugu. Dokumentaziorik garrantzitsuena digitalizatu egin dugu eta 132.463 kilo paper utzi ditugu Eusko Jaurlaritzak baimendutako hondakin ezarriskutsuen kudeatzaile baten esku. Paper hori txikitu egiten dute eta ondoren birziklatu, indarrean dagoen araudiak agindutakoarekin bat.
  • Ura: enpresa osasuntsuaren proiektuaren barruan, botilaratutako ur mineralaren kontsumoa bertan behera uztea erabaki dugu, eta sareko ura iragazi eta arazteko sistema ezarri.
  • Hondakin plastikoak: aipatu berri dugun ekintzaren ondorioz, 2018an plastikozko 10.855 botila gutxiago erabili ditugu.
  • Hondakin sanitarioak: erakundeko pertsonen osasunaren harira sortzen diren 6 kiloko hondakin sanitarioak gestore baimendu baten bidez kudeatzen ditugu.

8. KOMUNITATEKO KIDE

2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

EROSKETEN KUDEAKETA

Gure konpromisoa gizarte osora zabaltzen da.

Ildo horretan, eta jakinik zer-nolako garrantzia duen hornikuntza-kateak jasangarritasunaren kudeaketan, LABORAL Kutxarekin batera kudeatzen ditugu erosketak, eta kokatuta gauden inguruan erosten ditugu ondasun eta zerbitzu gehienak.

  2016 2017 2018
Erosketen bolumena (eurotan) 9.956.632 10.324.143 9.887.968
Barruko, hots, inportatu gabeko erosketen ehunekoa % 98,28 % 98,51 % 97,59
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

ZERGAK ETA TRIBUTUAK

Lagun Aro Aseguruek bere jarduera jorratzen duten lurraldeetan gauzatzen dituzte zerga-betebeharrak eta, beraz,
zerbitzu publikoei eta gizartearen garapenari eusten laguntzen dute.
Zergak eta tributuak (eurotan) 2016 2017 2018
Sozietate Zerga 3.133.438 2.940.677 1.950.927
Tributuak (OHZ, EJZ) 91.318 99.090 92.340
BEZ 180.756 181.036 176.963
Guztira 3.405.512 3.220.803 2.220.230
2018ko EGE | LAGUN ARO ASEGURUAK

GIZARTE-ALORREKO
KOLABORAZIOAK

  • STOP ACCIDENTESi, trafiko-segurtasunarekin eta bizitza-eskubidearekin konprometitutako irabaziasmorik gabeko herri-erakundeari, laguntzen diogu. 2018an, «Oinezkoa, txirrindularia, inork ez dezala zure bizitza zeharkatu» IV. argazki-lehiaketa eta ondorengo erakusketa ibiltaria nabarmendu behar dugu. Haren asmoa: gizartea arrisku portaerez eta hiriguneetako mugikortasunaren ondoriozko trafiko-arazoaz sentsibilizatzea.
  • GAZTENPRESA: fundazio horren mentoring-programari laguntzen diogu. LABORAL Kutxaren ekimen horrek bi helburu nagusi ditu: EAEn eta Nafarroan enplegua sustatzea eta bertako ekintzaileei enpresak sortzen laguntzea.
  • ZEHARO FUNDAZIOA: gizartean baztertuta gelditzeko arriskua duten pertsonak laneratzen saiatzen den fundazioari diruz laguntzen diogu.
  • Bizkaiko odol-emaileak:urtean 4 bider etortzen dira gure instalazioetara, konpainiako kide-talde bat ohiko odolemailea delako.