Bizitza

HasieraBizitza

Video explicativo de garantías básicas

Bideoan, aseguru-mota horri buruzko oinarrizko informazioa emango dizugu.

Ikasgelan

  • Ikasi gidatzen gure jokoekin
  • "Animaconsejos"
  • Eta askoz gehiago
sartu

Bizitza

Gerta litezkeen eta, ondorioz, gure diru-sarreretan eragina izan dezaketen egoera desfaboragarrien aurrean eskaintzen zaigun babesa dira bizitza-aseguruak.

Bizitza-aseguru bat izateak lasaitasuna ekarriko dizu —munduko edozein lekutan eta eguneko 24 orduetan— heriotza, gaixotasun larri edo istripu nahiz gaixotasun baten ondorioz gertatutako baliaezintasun baten aurrean sortuko zaizkizun egoeretarako.

Hitz batean esateko, familiaren ondarea babesteko eta zure mende dauden pertsonen eta zeure egonkortasun ekonomikoa bermatzeko modu bat da.

Zure eta zeure familiaren zirkunstantzia pertsonalak nolakoak diren, lasaitasun hori lortzen lagunduko dizuten hainbat berme motaren konbinazio bat egitea gomendatuko genizuke.

Gero ere izango duzu hori aldatzeko eta asegurua bizitzan zehar izango dituzun gorabeheretara egokitzeko aukera.

Klikatu ezaugarrietan, estaldurak kontsultatu nahi izanez gero.

-->

Kontrata ezazu zeure etxetik

  • ilararik egin gabe
  • itxaron gabe
  • segurtasun osoz

Bestelako aukerak

BIZITZA OPTIMA

Asegururik osatuena eta malguena.
Bizitza eta istripuetako Óptima aseguruarekin zerorrek aukera dezakezu zure eta zeure familiaren zirkunstantzia pertsonalen arabera gehien interesatzen zaizun berme eta kapitalen arteko konbinaziorik egokiena.

Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirola edozein direla ere, zure premietara egokituko gatzaizkizu.
  • Heriotza

  • Zabaldu egiten ditu bermeak:

  • Gaixotasun larriak
  • Baliaezintasun Iraunkor Absolutua
  • Baliaezintasun Iraunkor Osoa
  • Eta istripu kasuan:
  • Baliaezintasun Iraunkor Partziala, Baremoaren arabera, eta Absolutua
  • Laneko Baja
  • Ospitaleratzea
  • Osasun Gastuak
  • ABANTAILAK:
    Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran: Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.

    Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.

    Azterketa medikorik gabe 150.000 €-tik beherako kapitalen kasuan eta 45 urtetik beherakoentzat.

    Malgutasuna:   
          - Zuk aukeratuko dituzu aseguratu nahi dituzun berme osagarriak eta kapital aseguratua, nahi duzunean aldatzeko aukerarekin, zure eta zeure familiaren aseguruari buruzko premien arabera. 
          -Onuradunak ere libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu. 
          - Erosoago ordaintzeko, zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.

    Gardentasuna: Zure esku jarriko ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua taxutzeko balioko dutenak.

CONFORT BIZITZA

Kontratatzeko garaian errazagoa, erosoagoa eta arinagoa den bizitza-aseguru berria da, oso prezio eskuragarriak eta berme guztiz lehiakorrak dituena.
  • Heriotza
    Gaixotasun edo istripuagatik.

  • Baliaezintasun Iraunkor Absolutua
    Gaixotasun edo Istripuagatik.

  • Heriotzatik sortutako gastuak estaltzeko kapital gehigarria
  • ABANTAILAK:
    Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran: Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.

    Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.

    Hainbat kirol egitea ere barne, adibidez: eskia, txirrindularitza, urpekaritza,... inolako errekargurik gabe.
    Motoak gidatzea ere barne, zilindrada edozein dela, inolako errekargurik gabe.

    Errekargurik gabe, ia profesio guztien praktikarako.

    Erraza. Mediku-azterketarik gabe, osasunari buruzko 2 galderarekin soilik.
     
    Malgutasuna:   
           - Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratuaren modulua, nahi duzunean aldatzeko aukerarekin,  zure eta zeure familiaren aseguruari buruzko premien arabera.
           - Nahi izanez gero, bizi arteraino mantendu ahal izango duzu heriotzaren ondorioz sortutako gastuetarako berehalako kapitala.
           - Onuradunak ere libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu.
           - Erosoago ordaintzeko, zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.

    Gardentasuna:  Zure esku jarriko ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua taxutzeko balioko dutenak.

Utilitateak

Kontratatu