Lagun Aro Aseguruak

Zure etxeko asegurua,
orain askoz hobea

ZERBITZU BERRIAK, ESTALDURA BERRIAK

HOBEKUNTZEN BERRI EMANGO DIZUGU

Etxeko aseurua Etxeko aseurua Etxeko aseurua

Etxebizitza digitala estaldura berria guztiontzat

Gure etxeko aseguru guztiek barne hartzen duten laguntza informatikoa eta babes digitala kostu estrarik gabe.

ESTALDURA BERRIA

Gure etxeko aseguru guztietan sartzen da

BABES DIGITALA

BABES DIGITALA

Interneteko arazoei aurre egiteko konponbideak eskaintzen dizkizugu

  • Gurasoen kontrola Interneten
  • Irainak ezabatzea
  • Interneteko jazarpena kudeatzea
  • Internet bidez egindako erosketen erreklamazioetarako aholkularitza
  • Datuak Babesteko Agentziaren (DBA) aurrean erreklamazioak egitea
  • Hatz-marka digitala ezabatzea
  • Laguntza eta aholkularitza Interneten gehiegizko denbora-kasuetan
LAGUNTZA INFORMATIKOA

LAGUNTZA INFORMATIKOA

Laguntza eskaintzen dizugu software edo Interneteko konexioaren inguruko arazoekin

  • Gorabeherak konpontzea
  • Lekuan bertako laguntza informatikoa
  • Interneten gurasoen kontrolari buruzko aholkularitza
  • Hodeian datuak konfiguratzea
  • Smartphone eta ordenagailuak bilatzea
  • Backup online-ko zerbitzua (segurtasun-kopiak)
  • Etxeko laguntza teknologikoa
  • Datuak berreskuratzea
DESKARGATU ZERBITZUAREN XEHETASUNAK

Eskatu zerbitzu horiek telefono honetan 944 94 74 28

Estaldura zabalduak

6 estaldura hobetu dira, ustekabeen aurrean babes handiagoa izateko.

URAK ERAGINDAKO KALTEAK

URAK ERAGINDAKO KALTEAK

  • Norberaren edo hirugarrenen instalazioetatik etorritakoak
  • Ur-isuria lokalizatzeko eta kaltetutako zatia konpontzeko gastuak
  • Lokalizatzeko gastuak ezbeharrik ez badago ere
  • Hoditerien buxadura libratzea
  • Iragazteak (barrukoak / kanpokoak)
INFO GEHIAGO

Modalitate guztietan sartzen da

FENOMENO METEOROLOGIKOEK ERAGINDAKO KALTEAK

FENOMENO METEOROLOGIKOEK ERAGINDAKO KALTEAK

Ondasun aseguratuei kausa hauengatik eragindako zuzeneko kalte materialak estaltzen ditugu:

  • Euria: Erregistratutako prezipitazioak m2 eta orduko 40 litrotik gorakoak badira, edo m2-ko 60 litrotik gorakoak 12 orduz.
  • Haizea: 80 km/h-ko abiadura baino handiagokoak.
  • Harriabarra eta euria.
INFO GEHIAGO

Modalitate guztietan sartzen da

EDUKIAK JASANDAKO KALTE ELEKTRIKOAK

EDUKIAK JASANDAKO KALTE ELEKTRIKOAK

Aparatu elektrikoetan eta haien osagarrietan gertatutako kalteak, kanpoko alterazio elektrikoek, etxebizitzaren instalazioan edo beste gailu batzuetan gertatutako zirkuitulaburrek edo tximistek eragindakoak.

INFO GEHIAGO
SARRAILAK ORDEZTEA

SARRAILAK ORDEZTEA

Modalitate hauen (Oinarrizkoa, Optima edo Maizterra) muga zabaldu dugu, bai eta giltzak galtzeagatik ere.

500 € arte

ESKUDIRUA

ESKUDIRUA

Etxebizitzan eskudiruaren eta txekeen lapurretaren muga zabaldu dugu

OPTIMA modalitatean 500 € arte

PLUS modalitatean 1000 € arte

HOZKAILUAREN EDUKIA

HOZKAILUAREN EDUKIA

Hotz-ganberetan dauden elikagaien kostua estaliko dugu, barneko matxuraren edo energia-horniduraren akatsaren ondorioz gertatu denean ere.

Aukerako estaldura berriak

Deluxe Laguntza berritu dugu estaldura berriekin, zure etxeko asegurua zure beharrizanetara egokitzeko

ETXETRESNA ELEKTRIKOEN LAGUNTZA

ETXETRESNA ELEKTRIKOEN LAGUNTZA

Etxetresna hauek konpontzeko: garbigailua, lehorgailua, hozkailua, izozkailua, ontzi-garbigailua, labea, mikrouhin-labea, sukalde elektrikoa/bitrozeramika edo keak ateratzeko kanpaia.

Marka zuriko etxetresna elektrikoetan matxura bat baduzu:

  • profesional bat bidaliko dugu hura konpontzeko
  • gure gain hartuko ditugu irteeraren gastuak
  • esku-lanaren hasierako hiru orduak barne hartzen ditu
  • ez ditu barne hartzen piezak
"Piezekin" aukera

"Piezekin" aukera kontratatuz gero, konponketa egiteko behar diren piezak edo materialak bermearen barruan egongo dira.

3 ordu arte (3 zerbitzu/urteko)

ASISTENTZIA PLUS

ASISTENTZIA PLUS

Gainerako estaldurek hauetan (pertsianak, harguneak, hodiak, galdarak, hustubideak, lanak, alikatatuak, hoditeriak...) gertatutakoak estaltzen ez dituzten kalteentzat.

Polizaren gainerako bermeek estaltzen ez duten ezbehar bat gertatzen denean:
  • laguntza profesionala emango dugu
  • gure gain hartuko ditugu profesionalaren irteeraren gastuak
  • esku-lanaren hasierako hiru orduak barne hartzen ditu
  • matxura izan duen ondasuna tailerrera eramateko kostuak eta gero etxera eramatearenak, beharrezkoa balitz, barne hartzen ditu

Gremio hauentzat: iturgintza, igeltserotza, sarrailagintza, elektrizitatea, pertsianak-jartzaileak eta etxetresna elektrikoetako teknikariak.

3 ordu arte (2 zerbitzu/urteko)

Eta betiko aukerako estaldurak

Zure etxeko asegurua kontratatu edo hobetu nahi baduzu

Doan deituko dizugu

edo deitu zuk konpromisorik gabe:

944 94 74 28

Bezeroa bazara

Etxebizitza Digitala estaldura berria sartu dugu zure aseguruan, izapideak egin gabe eta zure priman kostu estrarik eragin gabe.

Gainerako hobekuntzak automatikoki aplikatuko zaizkizu barne hartzen diren estalduretan eta kontratatuta dituzun aukerakoetan.

Jarri harremanetan gurekin zure aseguruko estaldurak aldatu edo aukerako berriak gehitu nahi badituzu.

Gure etxeko asegurua eskaintzen dizkizugu, baita daukagun onena ere:
gizatalde konprometitu eta hurbilekoa


Jarrai iezaguzu:

Sartu gure webgunean: www.seguroslagunaro.com

URAK ERAGINDAKO KALTEAK

  • Norberaren edo hirugarrenen instalazioetatik etorritakoak.
  • Ur-isuria lokalizatzeko eta kaltetutako zatia konpontzeko gastuak.
  • Lokalizatzeko gastuak ezbeharrik ez badago ere:

    Agerian ez dauden etxebizitzaren hoditerian edo instalazioetan gertatutako istripuzko ur-isuriak topatzeko eta konpontzeko beharrezkoak diren iturgintza- eta igeltserotza-gastuak estaltzen ditugu. Bai eta Urak eragindako kalteetako bermeak estalitako kalteak gertatu ez direnean ere.

  • Hoditerien buxadura libratzea:

    Urak kalterik eragiten ez duenean ere, aseguratutako etxebizitzaren hoditeria pribatuetan gertatutako buxadurak libratzearen ondoriozko gastuak estaliko ditugu. Aurreikusten dira hondakin-urak, zikinak edo euri-urak husteko sareari dagozkion hodiak.

  • Ur-iragazteak:

    Ondasun aseguratuek teilatuetan, teilatu lauetan edo fatxadetan iragazitako kanpoko euri-uraren ondorioz sortutako zuzeneko kalte materialak ordainduko ditugu.

    Barneko ur-iragazketen ondoriozko kalteak estaltzen dira, halaber, etxebizitzako bainuontzien, dutxen, konketen, harrasken, txorroten eta antzekoen tarteetan begi-bistakoa ez den zigilatze-akatsen batek eragin baditu.

  • Gehiegizko kontsumo elektrikoa:

    Urak eragindako ezbehar baten ondorioz hezegailuak erabiltzeagatik ohiko kontsumo elektrikoan egondako igoera.

EDUKIAK JASANDAKO KALTE ELEKTRIKOAK

Aparatu elektrikoetan eta haien osagarrietan gertatutako kalteak estaliko ditugu kalte horiek aseguratutako arriskutik kanpoko alterazio elektrikoek, tximistak edo etxebizitzaren instalazioan edo beste gailu batzuetan gertatutako zirkuitulaburrek eragindakoak badira.

Kalteak berritako balioaren arabera baloratuko dira, ezbeharrak hondatutako objektuaren modeloa merkatuan badago edo, horren ezean, ezaugarri eta funtzio berberak dituen bat.

FENOMENO METEOROLOGIKOEK ERAGINDAKO KALTEAK

Estalduran sartu ditugun hobekuntzak:

Haizeak eragindako kalteak

Orduko 80 kilometrotik gorako abiadurak eta orduko 120 kilometrotik beherakoak erregistratzen badira.

Aurreko gutxieneko balioak ezbeharra gertatu den tokitik gertuen dagoen behatoki meteorologikoaren neurketen bidez frogatuko dira. Datu objektiboak lortzerik ez badago edo, lortu arren, adierazitakoak baino txikiagoak badira, kalteen estaldurarako nahiko intentsitate egon dela ulertuko dugu esku hartzen duen perituaren iritziz arrisku aseguratuaren pareko beste higiezin batzuetan ere kalte orokorrak daudela egiaztatu bada, betiere 5 kilometroko eremuan.

Aseguratutako edukitzailean haizeak eragindako kaltetzat hartuko dira aurrez definitutako fenomeno atmosferikoek eragindako zuhaitzak, kaleko argiak edo Aseguratuaren jabetzakoak diren beste instalazio batzuk erortzearen ondorioz sortutakoak.