HasieraGlosarioa

Itzuli

Glosarioa

Nahi al duzu
guk deitzea?

  • Inprimatu
  • Bidali lagun bati
  • Glosarioa
  • Ezagutzera eman
A - B - D - E - F - G - H - I - J - K

L - M - N - O - P - R - S - T - U - Z
Bilatu:

Sartzen duzun hitza dokumentuaren bukaeraraino bilatuko du bilatzaileak

A
Addendum Aurretik jaulkitako poliza bati gehitzen zaiona.
Agregatu Ezbehar bakar baten ondorioz, edo polizaren epealdi batean, edo proiektu bakar baten ondorioz, gehienez berreskura daitekeen zenbatekoa.
Aldez aurretik ezerezte Aseguratzaileak aseguru-poliza bat ezerezteko moduetako bat. Ezerezte hauetan, itzuli beharreko prima kontsumitu gabea proportzionalki baino gehiago murrizten da aseguru-etxeak poliza bere liburuetan ezarri zuenean sortutako administrazio-gastuetan.
Aldi baterako errenta Errenta-aseguru batean, aseguratzaileak aseguratuari urte-kopuru jakin batez ordainduko diona, betiere, kasuan kasuko kontratuan horri buruz zehazten denarekin bat.
Arbitraje Aseguru-kontratuetan, polizaren baldintzen inguruko ezadostasunak, aseguratzailearen eta aseguratuaren artean sor daitezkeenak, hirugarren pertsonek erabakitzeko uzteko formula. Hirugarren pertsona horiek era ez-partzialean eta objektiboan jardungo dutela espero izaten da, eta bi alderdiek nahitaez bete behar dute haien erabakia.
Arrisku Aseguruen terminologian, bi ideia desberdin adierazteko erabiltzen da termino hori: arriskua objektu aseguratu gisa eta arriskua, behar ekonomiko bat sortzen duen gertakizun bat ausaz gauzatzeko dagoen aukera gisa. Horrelakoetan, gertakizun hori benetan agertzeko arriskua aurrez ikusten eta bermatzen du polizak, eta aseguratzailea behartzen du dagokion prestazioa ematera, normalean, kalte-ordaina.
Arrisku anitzeko poliza Ikus Linea anitzeko poliza.
Arrisku aseguraezin Arriskuaren elementu edo ezaugarrietako baten bat ez duen arriskua; hori dela-eta, ezin da arrisku hori aseguratu.
Arrisku aseguraezin Arriskuaren elementu edo ezaugarrietako baten bat ez duen arriskua; hori dela-eta, ezin da arrisku hori aseguratu.
Arrisku aseguragarri Duen izaeragatik, aseguratua izateko moduko arriskua, arriskuaren funtsezko ezaugarriak betetzen baititu. Arrisku aseguraezinari kontrajartzen zaio. Eskakizunek barne hartzen dute galera zalantzagarria, posiblea, definigarria, ezustekoa, zenbakarria, arrisku homogeneoen kopuru handi bateko atala eta balizko galerekiko arrazoizko prima bat sortzen duena izatea.
Arrisku garbi Gertakari bat gauzatzeko aukerari hertsiki dagokion arriskua. Esaterako, etxebizitza bat erretzea edo ez; horixe da arrisku aseguragarria.
Arrisku izendatuen poliza Arriskuak zerrenda batean zehaztuta dituen aseguru-kontratua. Estalitako ezbehar bati dagozkion kalte-ordainak polizaren hartzaileari ordaintzen zaizkio. Estalita ez dagoen arrisku baten ezbeharra gertatuz gero, ez da kalte-ordainik jasotzen. Ikus Arrisku orotako poliza.
Arrisku moral Aseguratuaren jarrera axolagabea dela-eta, galerak izateko aukera areagotzen duen zirkunstantzia.
Arrisku orotako poliza Aseguratutako objektuarekiko, batera eta aldi berean, eragin diezaioketen arrisku guztiak bermatzen dituena, salbu esanbidez kanpoan utzitakoak. Ikus Arrisku izendatuen poliza.
Arrisku-balio Ondare-kalteetan eta erantzukizun zibilean, poliza-mugaren eta aseguratuak izan dezakeen gehieneko galeraren arteko gutxieneko zenbatekoa. Bizitza-aseguruan, bizi aseguru-poliza iraunkor baten balio nominalaren eta haren kutxa-balio metatuaren arteko aldea.
Arrisku-hautapen Erakunde aseguratzaile batek hartzen dituen, eta, normalean, teknikoak diren neurrien multzoa; neurri horien arabera arrisku txikiagoa duten arriskuak onartzen dira, maiztasun edo zenbateko handiko ezbeharrak sor ditzaketenak estaltzea saihestuz, horrelakoek enpresari desoreka ekonomikoa eragin diezaiokete-eta bere emaitzetan.
Arrisku-metaketa Arrisku beraren hainbat alderdi erakunde aseguratzaile berak aldi berean aseguratzen dituenean edo desberdinak diren hainbat arrisku gertakizun berari lotuta daudenean gertatzen den egoera.
Arrisku-prima Balizko galerak estaltzera bideratutako primaren atala, kontuan hartu gabe eskuratze-gastuak, mozkinak eta bestelako errekarguak. Bizitza-aseguruan, izen hori ematen zaio aseguratuaren heriotza soilik estaltzera bideratutako primaren zatiari. Prima puruaren sinonimoa ere bada.
Arrisku-transferentzia Bi alderdien arteko arrisku garbiaren transferentzia, aseguru- edo berraseguru-kontratu baten bidez egiten dena. Aseguru-kontratuarekin bat, aseguratuak, dagokion prima ordaintzearen truke, bere arriskuak aseguratzaileari transferitzen dizkio.
Arrisku-transferentzia alternatibo Ohikoak ez diren hainbat berraseguru-mota eta arriskua kapitalen merkatura transferitzen dituzten teknikak izendatzeko termino orokorra. Zentzu zabalagoan, berraseguruaren, bankuen eta kapitalen merkatuen konbergentziari egiten dio erreferentzia.
Arrisku norberaren gain hartze Arriskua kudeatzeko teknika, atxikipen terminoarekin izendatzen dena. Teknika horren bidez, gizabanako edo enpresa batek espero dituen galerak bere gain hartzen ditu.
Arriskuarekiko esposizio Galera bat izateko aukera. Aseguru bat erosteko modurik eraginkorrena espero ez den galera bat aseguratzea da, betiere, hura gertatzeko probabilitatea txikia bada. Gertatzeko probabilitate handia duen galera bat aseguratzeak aseguru-etxearekin moneta-unitateak elkartrukatzea esan nahi du, kargatutako primak espero den galeraren probabilitatea islatuko luke-eta. Gainera, gastuak eta bere irabazi-marjina kargatuko lituzke aseguru-etxeak.
Arriskuaren aurreko beldur Inbertsore batek hainbat arrisku bere gain hartzeko prest ez dagoen maila da.
Arriskuaren alterazio Arriskuaren izaeraren aldaketa, istripuzkoa izan gabe, poliza desegitea eragin dezakeena aseguratzailearen edo aseguratuaren borondatez. Azken horrek eragiten badu, erakunde aseguratzaileak soilik izango du poliza desegiteko ahalmena.
Arriskuaren intentsitate Arrisku jakin batek suntsitzeko duen gaitasuna, fisikoki edo ekonomikoki neurtzen dena.
Arriskuaren kostu Guztizko kostuaren neurri kuantitatiboa, barne hartuz galera eta frankiziak edo enpresaren kargurako kengarriak, arriskuen kontrol-kostuak, arriskuaren finantza-kostuak eta administrazio-kostuak, betiere, arriskuaren kudeaketarekin lotuta badaude.
Arriskuaren kudeaketa Enpresa edo erakunde baten finantza-jardueretan, arrisku aseguragarrietan barne, sor daitezkeen arriskuak ikertzean eta kontrolatzean datzan jarduera, betiere, sozietatearen aktibo guztietarako estaldura-maila egokia izan dadila saiatuz.
Arriskuen banaketa Aseguruen arloan, aseguratzaile batek arrisku-estalduran oreka tekniko-finantzarioa mantentzeko helburua duen teknika aktuariala. Arrisku-banaketaren adierazlerik handiena koasegurua eta berrasegurua dira: baliabide horiek ahalbidetzen dute arriskuak aseguratzaile bat baino gehiagoren artean sakabanatzea edo atomizatzea, teknikoki gomendagarriak diren proportzioetan beren gain har ditzaten.
Arriskuen dibertsifikazio Arriskua bere estaldura-motaren arabera eta kokaleku geografikoaren arabera banatzea. Arrisku-maila jaistea du helburua.
Arriskuen ebaluazio Denbora-epe jakin baterako kalte pertsonalak edo galera materialak gertatzeko probabilitatea eta haien kuantifikazioa zehazteko azterketa.
Arriskuen esklusio Aseguru-etxeak hartutako aldebakarreko erabakia; erabaki horren arabera, kanpoan uzten da hainbat arriskuren estaldura, edo onartutako hainbat arriskuren bermeak baldintzatzen dira. Modu fede-emailean jakinarazi beharko zaio hartzaileari, adieraziz zein arrisku ez den onartzen eta estalitako arriskuetako batzuk zein zenbatekotik aurrera utziko diren kanpoan.
Arriskuen kudeatzailetza Enpresa baten elementuak, baliabideak, izen ona eta xedeak gerta daitezkeen galeretatik eta haien ondorioetatik babesteko prozeduren eta neurrien multzoa.
Arriskuen ikuskapen Instalazio batek duen arrisku-maila egiaztatzeko aldizkako azterketak egiteko teknika.
Arriskuen prebentzio Ezbehar bat saihesteko edo ezbeharra gertatzea zailagoa izateko, eta, istripua gertatuz gero, haren ondorioak ahalik eta txikienak izateko helburua duten neurrien multzoa.
Arriskuen sailkapen Galera finantzarioen ziurgabetasunaren azterketa. Arriskuaren araberako talde homogeneoetan bereiziz, arrisku-mota desberdinak hurrenez hurren antolatzea, poliza batean edo berraseguru-kontratu batean tarifikatzeko edo kanpoan uzteko.
Artekaritza Artekari-funtzioa betetzen duen pertsona juridikoa.
Aseguratu Erakunde aseguratzailearekin poliza harpidetzen duena. Ezarritako primak ordaintzeko konpromisoa hartzen du, eta ezbehar bat edo gehiagoren ondoriozko kalte-ordainak kobratzeko eskubidea du.
Aseguratzaile Aseguratu bati aseguru-poliza bat salduz babesa eskaintzen dion aseguru-etxea. Aseguru-kontratu bat formalizatuta, gertakizun bat gauzatzeak sor ditzakeen kalteak bere gain hartzen dituen alderdia da, betiere, gertakizun horren arriskua bada estalduraren objektua.
Aseguru Ezbehar bat gertatuz gero, erakunde aseguratzaile batek aseguratuari edo poliza baten onuradunari diru-kopuru bat ordaintzeko hartutako konpromisoa jasotzen duen kontratua, betiere, aseguratuak prima bat ordaindu badu.
Aseguru bikoitz Aseguru bikoitza, aseguru anitza edo metakorra, aseguruen konkurrentzia dagoenean gertatzen den egoera; alegia, arrisku bera estaltzeko, aseguratuak bi aseguru-poliza edo gehiago itunduta dituenean aseguru-etxe desberdinetako aseguru-polizekin. Gainasegurua eragin dezake.
Aseguru-adarrak Aseguru-modalitateen multzoa, haien izaera eta ezaugarri espezifikoen arabera estali beharreko arriskuak biltzen dituena; nolabaiteko antzekotasuna eta homogeneotasun-erlazioa duten arriskuak biltzen dira arlo bakoitzean. Zentzu horretan, bizitza-arloa, istripu-arloa, automobil-arloa, sute-arloa, erantzukizun zibilaren arloa eta kreditu-arloa terminoak erabiltzen dira.
Aseguru-artekari Bitartekari-titulua izanda, eta erakunde aseguratzaile batekin agentzia-kontraturik ezarri gabe, bere jarduera profesionala betetzeko erakunde aseguratzaile horien eta balizko hartzaileen arteko bitartekari gisa jarduten duena. Aseguruen bitartekari-lanbidean jarduteko nahitaezkoa izango da legezko baldintzak betetzea eta fidantza ematea bere jardueran izan ditzakeen erantzukizunen berme gisa.
Aseguru-eskaera Aseguru-hartzaileak betetzen duen dokumentua aseguru-etxeari dokumentu horretan deskribatzen diren estaldurak eskatzeko, eta, beraz, dagokion poliza jaulki dezan eskatzeko. Espainiako zuzenbidean, aseguru-eskaera ez da loteslea ez eskatzailearentzat ezta hark eskaera aurkezten dion aseguratzailearentzat ere.
Aseguru-hartzaile Aseguru-poliza bat kontratatzen duen pertsona, prima ordaintzera behartuta dagoena. Poliza haren izenean badago, aseguratua eta hartzailea pertsona bera dira. Asegurua beste pertsona baten izenean badago, aseguratua eta hartzailea ez dira pertsona bera izango.
Aseguru-poliza Aseguru-estaldura bat ezartzen duen akordio idatzia. Ikus Aseguru-kontratu.
Aseguru-kontratu Aseguratu baten eta aseguratzaile baten arteko nahitaez bete beharreko kontratua, kontratu-erosleari zirkunstantzia jakin batzuetan kalte-ordaina emateko helburua duena. Ezarritako arriskuak estaltzen ditu aseguru-etxeak, prima bat kobratzearen truke.
Aseguru-teilakapen Gutxienez, arrisku bera estaltzen dituzten bi aseguru-polizen estaldura.
Aseguru-zorroa lagatze Bi erakunde aseguratzaileren arteko akordioa. Akordio horren arabera, erakundeetako batek (lagatzaileak) besteari (lagapen-hartzaileari) indarrean dauden bere kontratu guztiak pasatzen dizkio, edo, bestela, horietako batzuk, arlo bat edo gehiagokoak, edo arloren bateko poliza batzuk soilik. Lehen kasuan, erabateko lagapena da, eta, bigarrenean, berriz, lagapen partziala.
Aseguruaren banaketa Bezero eta poliza berriak lortzeko aseguru-etxeek eta aseguru-bitartekariek (agenteek eta artekariek) egiten duten jarduera izendatzeko terminoa. Barne hartzen ditu aseguru-kontratuak formalizatu aurreko sustatze- eta aholkatze-jarduera, aseguru-kontratuetako bitartekaritza (polizak), eta aseguru-hartzaileari, aseguratuari nahiz onuradunei ondoren emandako laguntza.
Aseguruaren efektu-data Aseguru-poliza bat indarrean sartzen den data.
Aseguruaren efektuak Polizaren bermeen indarraldia hasten den unea. Normalean, hasierako efektu-datak bat egiten du polizaren jaulkitze-datarekin. Halere, baliteke efektu geroratua egotea, edo, salbuespen gisa, atzeraeraginezko efektua. Ikus Aseguruaren iraupen.
Aseguruaren iraupen Arrisku baten estaldura indarrean dagoen epea, betiere, aseguru-kontratu batean ezarritako baldintzen arabera. Polizan azaldu behar du. Iraupen formalak kontratua burutzeko unea hartzen du abiapuntutzat, eta une horretan hasten da kontatzen. Iraupen materialak zehazten du aseguruaren bizitzak, guztira, zenbateko epea duen, alegia, arriskuaren estalduraren epea, guztira. Iraupen teknikoa da aseguru-etxeak prima kalkulatzeko egiten duen denbora-kontaketa; urtebetekoa izaten da.
Aseguruen konkurrentzia Gutxienez, bi aseguru-polizak, arrisku berarentzat eta denbora-epe baterako, estaldura berdin-berdina ematen dutenean gertatzen den zirkunstantzia; horietako bakoitzak galeraren zati proportzionala ematen dute.
Aseguruen Konpentsazio Partzuergo Zuzenbide publikoko Espainiako erakundea, berezko nortasun juridikoa duena, eta erabateko gaitasuna duena bere xedeak bete daitezen jarduteko. Konpentsazioan inspiratutako erakundea da. Pertsonen eta ondasunen gaineko ezohiko arriskuak estaltzea du xedetzat.
Aseguruaren muga-eguna Poliza baten efektuak amaitzea, horretarako aurrez ikusitako eta ezarritako baldintzak betetzearen ondorioz.
Aseguruaren objektu Ezbehar baten ondorioz ondare batek izandako kalte ekonomikoaren konpentsazioa.
Asmo gaiztoko egintza Borondatezko ekintza, norberaren edo hirugarrenen mesedetan kaltea sortzeko egiten dena.
Atxikimendu-kontratu Aseguru-etxe batek prestatutako akordioa, etorkizuneko aseguratuei eskaintzen zaiena, har edo utz dezaten. Aseguratuek kontratuak gaizki ulertzen badituzte, epaiketek haien alde egiten dute, ez baitute kontratuan parte hartzen.
Atxikipen Norbere konturako aseguratzaile batek onartzen duen erantzukizun-kopurua.
Ausa Ustekabeko gertakari baten probabilitatea aldatzen duen zirkunstantzia.
Ausazko Ausaz gertatzen den edozein gertaera, betiere, haren gainean ziurtasunik ez badugu. Probabilitate-kalkuluan erabil daiteke.
Autoaseguru Enpresa edo pertsona fisiko batek izan dituen galerak bere baliabide propioekin babestea. Maiztasun handiarekin eta intentsitate txikiarekin errepikatzen diren galerekin (erregulartasun estatistikoa) erabiltzen da. Horrela, aseguru-transferentziarekin alderatuta, aurreztea lortzen da.
Azpimugak Hainbat gertakizunentzat ezarritako gehieneko kalte-ordainaren muga.
  B
Baldintza bereziak Aseguru-poliza baten baldintzak, baldintza orokorretan eta/edo partikularretan jasotako arauetako batzuen edukia zehazten dutenak edo haien xehetasunak jasotzen dituztenak.
Baldintza orokorrak Aseguru-kontratu batean, negozio baten edo batzuen baldintzei buruzko klausula globala.
Baldintza partikularrak Aseguratzen den arrisku indibidualizatu bati dagozkion hainbat alderdi biltzen dituzte.
Baldintzak Poliza bat indarrean egon dadin aseguratu batek bete behar dituen obligazioak zehazten dituen terminoa.
Balio aseguragarri Aseguruaren harpidetzako balioa, polizan berma daitezkeen ondasun aseguratuak modu objektiboan baloratu ondoren.
Berandutza Oro har, obligazio bat betetzeko atzerapena esan nahi duen terminoa. Aseguruetan, aseguratuari eragin diezaioke, primen ordainketaren atzerapena dela-eta, edo aseguratzaileari, kalte-ordainen ordainketaren atzerapena dela-eta.
Berezko akats Objektu baten jatorrizko akatsa edo barne-akatsa, neurri handiagoan edo txikiagoan hura hondatzea eragin dezakeena; aseguratzaileak ez du haren erantzukizunik.
Berme-gutun Aseguratzailek aseguratuari polizaren baldintzak laburbilduta jakinarazteko dokumentua. Polizaren aurretik jaulkitzen da, dagokion datatik aurrera eta jaulkitzen den arte estaldura izateko.
Berraseguru Aseguru-erakunde batek, berraseguratuak, beste erakunde bati, berraseguratuari, bere zorroa eratzen duten arriskuetako batzuk lagatzeko kontratua; horri esker, oreka ekonomiko eta finantzario egokia lor eta gorde daiteke. Berraseguratutako erakundeak prima bat ordaindu behar dio erakundeari, eta honek, trukean, aseguruak estaltzen zuen zirkunstantzia gertatuz gero, kalte-ordain gisa jatorrizko aseguratuari eman beharreko kopurua ordainduko dio.
Berraseguru-prima Aseguru-etxe lagatzaileak berraseguratzaileari hainbanatuta ordaintzen dion kopurua, aseguru-polizaren erantzukizuna, prima eta galerak partekatzearen truke, betiere, lehen moneta-unitatetik hasita. Lehen berraseguru-etxeak gehiegizko galeren berraseguratzaileari ordaindu beharreko kopurua, itundutako galeraren atxikipena gainditzen duten berraseguratuaren galeren kalte-ordainetan.
Berreskurapen Aseguratutako ondare batek izandako kalteen zenbatekoa, bertan behera uzte eta salbatze, subrogazio eta berraseguruaren ondorioz aseguru-etxeak jaso behar duena.
Berritako balio Aseguratutako objektuak berri-egoeran duen salmenta-prezioa.
Berritze Aseguru-poliza baten jarraipena. Normalean, ordaintzeke dagoen prima ordainduz jartzen da indarrean.
Berriztapen-prima Kalte-aseguruetan (batez ere automobilenetan), oro har, prima honako hauek eratzen dute: konponketa-primak (ezbehar bat dela-eta, asegurutako objektuak kalteak izateko duen aukera estaltzea du helburu) eta birjarpen-primak (izandako kalteek erabateko galera eragiten dutenean objektua berri gisa birjartzea du helburu). Birjarpen-primaren zatia handia da kontratuaren indarraldiaren lehen urtean, eta pixkanaka jaitsi egiten da (salbu berritako balioa birjartzeko klausula duten aseguruetan), erabili ahala, aseguratutako objektuaren balioa pixkanaka jaitsi egiten den neurrian.
Birjarpen-balio Ondasun bat ezaugarri berdinak dituen beste ondasun batekin ordezteko ordaindu beharko litzatekeen prezioa. Gehienetan, kontabilitate-balioa baino handiagoa da, inflazioa eransteak haren prezioa handitzen baitu.
Birjartze automatikoaren klausula Ondare-kalteen edo erantzukizun zibileko poliza bateko klausula, ezbehar bat ordaindu ondoren, polizaren jatorrizko osoko mugak berriro indarrean egongo direla ezartzen duena.
Bitartekaritza Pertsona, bitartekari edo artekari bat, ordainsari baten truke, beste bati hirugarren batekiko kontratua ituntzeko aukera ematera behartzen duen kontratua.
Biziarteko errenta Aseguru-etxe batek saldutako kontratua da; pertsona bat, errentaduna, bizi den artean hileroko, hiruhileko, seihileko edo urteroko errenta bat ordaintzen duena. Errentaduna hil ondoren ez da inola ere errentarik ordainduko.
Bizi-itxaropen Kalkulu-oinarri gisa erabiltzen den hilkortasun-taula baten arabera, adin berdineko hainbat pertsonaren batez besteko bizi-probabilitatea.
Blanket Kalteetan eta erantzukizun zibilean, leku, ondasun-mota edo enplegatu bat baino gehiagotara hedatzen den asegurua izendatzeko terminoa.
Broker Bitartekari independenteak (artekariak) izendatzeko ingeleseko terminoa. Azken batean, bitartekari gisa komisio baten truke eta besteren kontura (inoiz ez norbere kontura) hainbat eragiketatan eta hainbat hornitzailerekin diharduten pertsona fisikoak edo juridikoak dira.
  D
Demanda (a) / Eskari (b) / Eskaera (c) a) Urratua izan den eskubidea erreklamatzeko akzio zibil edo administratiboa baliatzea.
b) Prezio-maila bakoitzean, kontsumitzaileak erosteko prest dauden ondasun- edo zerbitzu-multzoa, betiere, gainerako aldagaiei bere hartan eutsiz.
c) Titulu, dibisa edo zerbitzu bat erosteko eskaera.
Deslokalizazio Enpresek beren dibisioak eremu geografiko desberdinetan kokatzeko prozesua; horrela, ekoizpen-baliabideak hobeto aprobetxatzeko, eta, ondorioz, garraioaren, eskulanaren eta abarren kostuak murriztuz.
Dolozko kalteak Doloz edo fede txarrez, pertsona baten edo enpresa baten ondarean kalteak egitea edo hura suntsitzea. Badira arrisku hori estaltzen duten aseguru-polizak. "Asmo txarreko kalte" gisa ere izendatzen dira.
Dumping Produktu bat bere preziotik behera saltzea, baita bere ekoizpen-preziotik behera ere, bai barne-merkatuan bai, ohikoagoa dena, kanpo-merkatuan. Lehia desleialaren mota bat da, GATTek eta Erromako Itunak debekatzen dutena. Oro har, dumpingaren aurkako neurriak hartzen dituzte herrialdeak, horrelako jarduerak dituzten enpresa nazional nahiz nazioartekoen aurrean.
  E
Egindako gastuak Aseguru-etxe batek egindako gastuak. Ordaindutakoak izan daitezke, edo oraindik ordaindu gabeak.
Ekitate-erregela Aseguratuak emandako informazioa arriskuaren errealitatearekin bat ez datorrenean aplikatzen den erregela, hori jakin izan balitz, bestelako tarifikazio bat ezartzea eragingo baitzuen, normalean, handiagoa.
Endosatu Beste norbaiti kanbio-letra bat edo agindura jaulkitako beste agiriren bat lagatzea edo transmititzea, atzealdean hala adieraziz.
Erabateko ezbehar Ondasun higiezin edo pertsonal bat kaltetzea edo suntsitzea, ezbeharra gertatu aurretik hura zegoen bezala uzteko berreraikitzeko edo konpontzeko modurik ez dagoenean.
Eranskin Aseguru poliza bati erantsitako gehigarria, klausulak edo estipulazioak aldatuz, estaldurak gehituz edo kanpoan utziz.
Erantzukizun zibil Oro har, pertsona batek duen obligazioa, bere edo hirugarren baten ekintzen edo omisioaren ondorioz, eta nolabaiteko errua edo zabarkeria egon denean, beste bati sortutako kalteak eta galerak konpontzeko, betiere, horregatik erantzun behar badu. Bidegabekeriaren edo kontratua ez betetzearen kasua, deliturik gabea. Erantzukizun zibilaren aseguruak estaldura ematen dio aseguratuari ustezko zabarkeria edo omisiozko ekintzengatiko demandetan, baita demandak funtsik ez duenean ere.
Erantzukizun zibileko aseguru Aseguru-mota bat. Horrelako aseguruetan aseguratzaileak konpromisoa hartzen du hirugarren batek aurkeztutako erreklamazioaren ondorioz haren ondareak jasan dezakeen kaltea aseguratuari ordaintzeko, bai aseguratuaren beraren erantzukizunari aurre egiteko, bai aseguratua beste pertsona baten erantzule zibila denean eta haren erantzukizunari aurre egiteko ere. Aseguru honen bidez bermatzen dira: aseguratua erantzule zibila denean dagozkion kopuruak ordaintzea, aseguratuari eska diezazkioketen fidantza judizialak eratzea eta aseguratuari eska diezazkioketen gastu judizialak eta aseguratuaren erantzukizun zibilaren defentsak sortutako gastu judizialak.
Ergonomia Lanaren Giza Zientzietako bat da; lan-giroa eta -tresnak langilearen ezaugarri pertsonaletara hobeto egokitzeko egokiak diren teknikak aztertzea eta teknika horiek hobetzea du helburu.
Erikortasun Herritarren gaixotasunen maiztasuna. Gaixotasun jakin batek kolektibo batekiko duen intzidentzia erlatiboa.
Erregela proportzional Ezbehar partzial baten kasuan, erakunde aseguratzaileak ordaindu beharreko kalte-ordainaren zenbatekoa zehazteko aplikatzen den formula. Erregela horren arabera, infra-asegurua dagoenean, ezbeharra gertatu den unean kapital aseguratuaren eta benetako balioaren artean dagoen proportzioa kontuan hartuta likidatu behar da kaltea.
Errenta Pertsona batek, errentadunak, aldiro-aldiro eta denbora-epe jakin batez jasotzeko duen eskubidea; aldi baterako errenta esaten zaio. Bizitzen den artean jasotzeko eskubidea duenean biziarteko errenta esaten zaio. Errentaduna hil ondoren ez da inola ere errentarik ordainduko. Bizitza-aseguruaren xedea aseguratua hildakoan onuradunari diru-sarrera bat ematea da; baina, aldiz, biziarteko errentaren xedea errentadunari, bizirik dagoen artean, errenta bat ematea da.
Estaldura Aseguruen arloan, arrisku bat aseguratzearen norainokoa da. Horren arabera, aseguruaren objektu den ezbeharra gertatzen bada, aseguratzailea behartuta dago aseguratuari diru-kopuru jakin bat ematera. Aseguru-poliza baten mendeko babesa.
Estaldurak etete Ondare-kalteen aseguru-poliza gehienetan, asegurua etetea, arriskuak nabarmen handitzen dituzten zirkunstantzietan, eta aseguratuaren kontrol edo ezagutzarekin. Adibidez, eraikin batean produktu arriskutsu berriak biltegiratzen direnean. Estaldurak etetea eragin zuten baldintzak desagertzen direnean, estaldurak berriro baliozko bihurtzen da polizari geratzen zaion epean.
Estaldurak zabaltze Aseguru-poliza batek eskaintzen dituen kapitalak edo bermeak handitzea.
Estalduren hedadura Aseguru-poliza bati edo aseguru-kontratuaren klausula bati erantsitako gehigarria; aseguratuari estaldura gehigarria ematen dio, oinarrizko polizako klausulek lehendik estaltzen dituzten arriskuez bestelakoetarako. Ikus Endosatu.
Estaltze Aseguru-erlazioan, aseguruak aseguratzaileari arriskuaren deskribapenean edo ezbeharraren kausetan edo ondorioetan zerbait ezkutatzean edo ez esatean datza.
Estornu-klausula Bai poliza ezereztean bai onurak edo estaldurak edo prima murriztean, balio aseguratuen edo beste zirkunstantzien murrizketa dela-eta, hartzaileak zenbateko bat jasoko duela ezartzen duen klausula.
Ezbehar-jakinarazpen Aseguratuak aseguratzaileari istripu jakin bat gertatu dela jakinarazteko, eta, dagokion kalte-ordaina jasotzeko, hark erabiltzen duen dokumentua; printzipioz, istripu horren ezaugarriek erlazioa izan behar dute polizan aurrez ikusitakoekin.
Ezbehar-joera Etorkizunean gerta daitezkeen istripuzko ezbeharren aurreikuspenak, ezbeharren portaeraren atal historikoa aztertuz egiten direnak. Deskribapenaren kostu garbia zehazteko, aurreikuspen bat erabiltzen da, baita haren ondoriozko oinarrizko prima ere, alegia, kontingentzietarako erreserbak. Halaber, aztertzen da aseguru-etxeak negozio-linea jakin bat saltzen jarraitu beharko lukeen ala ez, edo eremu geografiko jakin batean egoten jarraitu beharko lukeen ala ez. Halere, baliteke datu historikoetan oinarritutako ezbeharren joerak ez islatzea etorkizunean benetan gertatuko diren ezbeharrak.
Ezbeharraren ondorioak gutxitze Kalte baten ondorioak murriztea, egokiak diren salbamendu-neurriak hartuz. Polizak estalitako ezbeharraren kasuan, aseguratuak duen oinarrizko obligazioetako bat da.
Ezbehar Arrisku aseguratuaren gauzatze zehatza da. Ezbeharrak polizan zenbateko jakin batera iritsi arte bermatuta dauden kalteak sortzen ditu.
Ezbehar-tasa Ezbeharren zenbateko osoaren eta erakunde aseguratzaile batek bildutako primen arteko proportzioa.
Ezbeharraren berri emate Aseguratuak duen obligazioa, aseguru-etxeak edo haren ordezkariak estalitako arrisku batean izandako galeren berri, ahal izan bezain laster, emateko.
Ezbeharraren froga Ezbeharraren dokumentazioa, polizaren titularrari aseguru-etxeak eskatzen diona.
Ezbeharren maiztasun Prima-epe batean, poliza baten gaineko erreklamazio-kopurua.
Ezeztapen-klausula Aseguratuari edo aseguratzaileari kalte- eta istripu-poliza bat, edo osasun-poliza bat, edozein unetan eta muga-eguna baino lehen, ezerezteko aukera ematen dion klausula. Aseguratuak idatziz eman behar dio aseguratzaileari horren berri, eta aseguratzaileak itzuli beharko dio prima kontsumituekiko ordaindutako primen soberakina. Aseguru-etxeak ezerezten badu, aseguru-etxeak berak bidaliko dio aseguratuari poliza ezereztearen jakinarazpen idatzia, eta kontsumitu gabeko primaren zatia itzuliko dio, administrazio-gastuak kenduta.
Ezinbeste Ustekabeko gertaera, saihetsezinak diren hainbat gertakari eragiten dituena. Oro har, ezinbesteko istripuak ez dira barne hartzen polizaren bermeetan, eta, beraz, ez dira ordaingarriak. Erantzulerik ez duen istripua.
Ezkutuko akats Objektu baten barne-akatsa, lehen begiratu batean antzeman ezin dena; aseguratzaileak ez du haren erantzukizunik.
Ezusteko Horrela esaten zaio giza borondateak esku hartu gabe (edo giza borondateak esku hartzen duenean lortzen diren emaitzak nahi izandakoekin bat ez datozenean) gauzatzen den gertaerari.
Ezusteko kalteak Pertsona bati edo haren ondasunei, ausaz, ustekabean, eta, dolo edo errurik gabe, eragindako kalteak. Ez du, inolaz ere, erantzukizun penalik sortzen, eta, erantzukizun zibilari dagokionean, berriz, legeak esanbidez horretara behartzen duenean soilik. Bere aplikazio-eremu nagusia aseguru-kontratua da, ondasun aseguratuetan kalte hori sortzeagatik erantzuten baitute aseguru-etxeek.
Ezusteko kasu Giza borondateak esku hartu gabe gauzatu den gertaera, aurrez ikusi ezin izan dena. Erantzukizun zibil eta penalagatik ordaintzetik libratzeko kausa gisa, honako hau da ezusteko kasuaren ezaugarri nagusia: ustekabeko edo aurrez ikusi gabeko gertaera izatea, prestazioa betetzea ezinezkoa egiten duena, eta dolo edo zabarkeriarik gabea.
  F
Flota-poliza Aseguru-poliza berak estalitako ibilgailu-taldea, nahiz eta ibilgailu horietako bakoitzak banakako ziurtagiria eta ordainagiria izan.
Frankizia Ikus Kengarri.
  G
Gabealdi Aseguruetan, poliza edo polizaren zati bat aplikatzen ez den epea.
Gainaseguru Aseguratutako kopurua aseguratutako ondasunaren balioa baino handiagoa denean gertatzen den egoera; poliza kontratatu zuen pertsonak ondasun horri benetan duena baino balio handiagoa emateagatik sortzen da. Ezbeharra gertatuz gero, aseguratuak modu bidegabean aberasteko aukera izango luke; hori dela-eta, legeak ezartzen du erakunde aseguratzaileak benetan gertatutako kalteari dagokion kopurua soilik eman beharko lukeela.
Gainprima Aseguratuak aseguru-etxeari ordaindu behar dion diru-kopuru gehigarria, hark estaltzen zuen arriskua handitu delako.
Galeren klausula Ondare-kalteen eta erantzukizunaren poliza batek duen ezaugarria, ezbehar bat ordaindu ondoren, polizaren mugetan murrizketarik ezarri gabe, estaldura eskaintzera behartzen duena. Klausula hau ez dagoenean, ezbehar bat ordaindu ondoren, estalduraren osoko muga murrizten da. Adibidez, poliza baten muga 100.000 eurokoa bada, eta 50.000 euroko ezbehar bat ordaintzen bada, klausula hori dela-eta, hurrengo ezbeharretarako muga ere 100.000 eurokoa izango da.
Gatibu Enpresa aseguratzailea edo berraseguratzailea, aseguratzailea edo berraseguratzailea izan ohi ez den beste erakunde baten jabetzakoa. Bere enpresa nagusiaren edo enpresa-taldearen arriskuak aseguratzea da bere funtsezko xedea.
Gastu aldakorrak Enpresa aseguratzailea edo berraseguratzailea, aseguratzailea edo berraseguratzailea izan ohi ez den beste erakunde baten jabetzakoa. Bere enpresa nagusiaren edo enpresa-taldearen arriskuak aseguratzea da bere funtsezko xedea.
Gastu ordejarriak Galera edo ezbehar baten norainokoa zehazteko beharrezkoak diren gastu gehigarriak. Adibidez, ikerketa-gastuak.
Gehieneko galera probable Aseguru-poliza baten gerta daitekeen ezbehar larrienaren guztizko zenbatekoa zehazteko gutxi gorabeherako kalkulu teknikoa.
Gertaldi Hirugarren bati kalte pertsonalak edo ondare-kalteak sortzen dizkion gertakizuna. Kontrako baldintza baten esposizio errepikatua, mailakatua edo etengabea, nahi ez dena eta espero ez dena, hirugarren alderdi bati kalte pertsonalak eta/edo ondare-kalteak eragiten dizkiona. Ez da nahasi behar istripuarekin, hura bat-bateko gertaldia baita.
Gobernu korporatibo Hainbat printzipioen, politiken, prozeduren eta arauen multzoa. Horiek arautzen dituzte enpresek beren jabeekiko dituzten zuzendaritzako, egikaritza, kontrol eta informazioko sistemak, erlazioak eta enpresa horien eskubideak eta obligazioak.
Graziazko epe Primaren ordainketa-dataren ondorengo epea; epe horretan oraindik interesak errekargurik gabe ordain daitezke, eta polizak indarrean jarraitzen du. Epe hori 30 eta 31 egun artekoa da.
  H
Harpidetza Aseguru-arriskuak aztertzeko, onartzeko edo baztertzeko, eta hautatutako arriskuak sailkatzeko prozesua; horietako bakoitzari tasa egokia kargatzea du helburu. Harpidetza-prozesuaren objektua aseguratzaile-talde baten artean arriskua murriztea da, betiere, era orekatuan, eta aseguratzailearentzat mesedegarria izateko moduan.
Harpidetza-gaitasun Ezbehar bakoitzeko arrisku bakar baten gainean edo epealdi jakin baterako aseguratzaile edo berrasegurutzaile batek hartu nahi duen gehieneko kopurua.
Hautapen desegoki Bizitza-aseguruan, aseguragarria ez den edo batez bestekoa baino arrisku handiagoa hartzen duen eskatzaile batek aseguru-etxe baten poliza bat prima estandar bat ordainduz lortu nahi duen prozesua. Bizitzako aseguru-etxeek kontu handiz hautatzen dute eskaera bakoitza, harpidedunen osasun onaren batez bestekoan eta jarduera ez-arriskutsuen batez bestekoan oinarritzen baitira beren primak.
Hobari Hainbat baldintza betetzen direnean, esaterako, ezbehar-tasa ona denean, polizako titularraren primaren zati bat deskontatzea edo murriztea.
Hondamendi natural Naturaren berezko eta ohiko prozeduratan metatutako energiaren manifestazioa, duen tamaina eta intentsitateagatik, gizakiak tratatu ezinekoa.
Hondamen-arrisku Ohikoak eta probableak ez diren gertaerek sortutako arriskua. Halere, gertaera horiek, duten tamainagatik, kalte handiak eragiten dituzte. Sarri, aseguru-etxeek ezin dute horrelako arriskuak aseguratu, edo ez dute nahi; bai arriskua handiegia delako bai prima handiegia izango litzatekeelako. Espainian Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa dago, eta partzuergo horrek era horretako arriskuak aseguratzen ditu aseguru-erakunde bakoitzak egindako funts-ekarpenen bidez.
  I
Infra-aseguru Poliza batean bermatutako objektu bati aseguratzaileak edo kontratugileak esleitzen dion balioa benetan duena baino txikiagoa denean gertatzen den egoera. Horrelakoetan, ezbehar bat gertatuz gero, erakunde aseguratzaileak erregela proportzionala aplikatzeko eskubidea du.
Interes aseguragarri Dirua galtzeko aurreikuspena, aseguru batek estal dezakeena.
Irabazitako prima Arriskuaren estaldura onartu den ekitaldian igarotako aseguru-epe zehatzari dagokion prima-zatia.
Irekitzaile Arrisku baten harpidetza abian jartzen duen erakunde aseguratzailea; haren estaldura zuzentzen du, bere izenean edo erakunde bat baino gehiagoren izenean.
Isilbidezko berritze Epe berriztagarrirako kontratatzen diren aseguruetan gertatzen den egoera; horren arabera, hasierako iraupen gisa polizan adierazitako epe berdinerako berrituko da. Salbu alderdietakoren batek idatziz adierazten duenean horren aurka dagoela indarrean dagoen urtaldiarekiko bi hilabetekoa baino gutxiagoko aurreabisu batekin.
Istripu Ustekabeko edo aurrez ikusi gabeko ekintza edo gertakaria, kausa bortitz, bat-bateko, kanpoko, eta pairatzen duenaren borondateaz bestelako batetik sortzen dena. Pertsonetan edo gauzetan kalteak sortzen ditu.
  J
Jainkoaren egintza Naturak sortutako gertakaria.
  K
Kalte Ezbehar baten eragin zuzenez sortutako galera, pertsonala nahiz materiala. Legearen arabera, gertatutako ezbeharrengatik aseguru-etxe batek ordaindu behar duen zenbatekoa.
Kalte moralak Hirugarren batek sortutako kalteek ez diotenean eragiten gizabanakoaren esparru ekonomikoari, alegia, ondare-kalteei edo kalte materialei, baina bai haren esparru moralari. Zaila da kalte morala diru-zenbateko bihurtzea, baina horrek ez du esan nahi kalte moralak kalte-ordain egokia izan behar ez duenik, betiere, kontuan hartuz jasandako kaltea, ofentsagilearen errua, haren egoera ekonomikoa, etab.
Kalte-ordain Oro har, kaltetuari sortutako galeragatiko konpentsazio edo ordain ekonomikoa. Kalte-ordaina kaltea sortu duenak emango du, edo, haren ordez, dagokionak. Kalte materialen eta erantzukizun zibilaren aseguru-kontratuetan, xedea da ezbeharra gertatu aurretik aseguratuak zuen finantza-posizio berean jartzea aseguratua. Era berean, aseguratuak ezingo dio onurarik atera ondarea kaltetu edo suntsitu izanari.
Kalte ordaingarriak Aseguruaren eremuan, poliza batek estalita egoteagatik, kalte-ordaina ematea eragin dezaketenak dira.
Kalteen aseguru Termino honekin izendatzen dira aseguru-hartzailearen ondarean ezbehar batek sortutako galera konpontzea xede nagusitzat duten aseguru guztiak.
Kaltetu Ezbehar baten ondorioz kalte bat jasaten duen pertsona.
Kapital aseguratu Polizak estalitako ondasunei aseguru-kontratu baten titularrak esleitzen dien balioa. Ezbeharra gertatuz gero, kapital aseguratuaren zenbatekoa da aseguratzaileak gehienez ordaindu behar duen kopurua.
Kaudimen-marjina Ondare propio konprometitu gabeko baliabide eratuen multzoa; neurri batean, bat dator, erakunde aseguratzaileek beren aseguratuekiko konpromisoak ekonomikoki bermatzeko, gutxienez, izan behar duten kontabilitate-ondare garbiarekin.
Kausalitate Hainbat kausa egonez gero, efektu jakin batzuk gertatzen direla dioen printzipioa.
Kauzio-aseguru Aseguru-mota bat. Horrelako aseguruetan, aseguru-hartzaileak legezko edo kontratuzko bere obligazioak betetzen ez baditu, aseguratzaileak konpromisoa hartzen du aseguratuari kalte-ordaina emateko, ordain edo zigor gisa, jasandako ondare-kalteengatik, betiere, legean edo kontratuan ezarritako mugen barruan. Aseguratzaileak egindako ordainketa guztiak itzuli beharko dizkio aseguru-hartzaileak.
Kengarri Aseguratuak erreklamazio batean ordaintzen duen galeraren zenbatekoa. Izan daiteke: a) zenbatekoa eskudirutan, alegia, aseguru-etxeak ordaindu aurretik aseguratuak polizaren muga arte ordaindu behar duen kopurua. Kopurua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da prima; b) aseguru-etxeak prestazioengatiko ordainketak egin aurretik, aseguratuak itxaron beharreko denbora-epeagatiko zenbatekoa. Normalean, epe hori 30 egunekoa da. Zenbat eta handiagoa izan epea, orduan eta txikiagoa izango da prima. Kengarri handi batek esan nahi du aseguratuak bere gain hartzen dituela espero dituen maiztasun handiko eta intentsitate txikiko bere galerak.
Koaseguru Arrisku bera estaltzen duten zuzeneko bi aseguratzaile edo gehiagok izenpetutako asegurua. Arriskua banatzeko sistema bat da: aseguratzaile bakoitzak arrisku osoaren zati bategatik soilik erantzuten du.
Komisio Pertsona bati, komisio-hartzailea, ematen dien ordainsaria da; pertsona horrek bitartekari gisa dihardu, beste norbaiten izenean kostu bidez merkataritza-ekintzaren bat eginez. Aseguru-artekariaren ordainsaria.
Kontingente Gertakizuna, denbora-epe jakin batean gauza daitekeena, edo ez.
Kontingentzia Jarduera baten funtzionamendu normala aldatzen duen egoera, istripu bat gertatzean, eta, batez ere, haren ondoren, sortzen dena.
Kontingentzia-plan Istripu batek eragindako alterazioaren ondoren, jarduera baten funtzionamendu normala berreskuratzera bideratutako neurrien multzoa.
Kreditu-aseguru Pertsona bati bere alde dituen kredituen ordainketa bermatzea helburu duen asegurua, betiere, kasuan kasuko zordunen kaudimengabezia gertatzen denean.
  L
Laguntza Istripu baten ondorioak arintzeko emandako sorospena.
Laudo Judizioz kanpoko bide honetatik konpontzeko plantea daitezkeen auzien gaineko arbitrajean hartzen den epaia edo erabakia.
Lehen arriskuko aseguru Aseguru-mota bat. Horrelako aseguruetan aseguratzaileak uko egiten dio kalte-ordaina ematean erregela proportzionala aplikatzeari, eta ezbeharra gertatuz gero, kalteen zenbateko osoa ordaintzeko konpromisoa hartzen du, bermatutako kapitalera iritsi arte.
Lehen urteko gastuak Aseguru-poliza berri baten salmentarekin lotutako gastuak. Barne hartzen ditu erosketa-komisioa lehen urteko primaren ehuneko gisa, harpidetza-gastuak eta poliza jaulkitzeak sortutako gastuak.
Likidazio Aseguru edo berraseguru baten erreklamazioaren ebazpena. Erreklamazioetarako edo prestazioak eskuratzeko gehieneko denbora-muga zehazten dute polizek, hainbat likidazio-metodo diseinatuz, aseguratzaileak edo aseguratuak nahi duena aukera dezan.
Likidezia Ondasun- edo eskubide-multzo bat berehala diru bihurtzeko dagoen aukera eta bihurtze-maila adierazteko erabiltzen den terminoa.
Linea anitzeko poliza Aseguru-mota bat baino gehiago estaltzen dituen poliza, linea horietarako erantzukizun gehigarria eskaintzen duena. Gehiegizko galeretarako polizetan maiz erabiltzen da. Arrisku anitzeko polizaren sinonimoa.
Linea bakarreko poliza Linea bat besterik ez duen eta poliza gisa jaulkitako aseguru-babesa.
Lizitazio Lizitatzea edo gauza baten truke lehiaketa publikoan edo enkantean prezio bat eskaintzea.
Lortu gabeko irabazi Jasotzeari utzi zaion irabazia. Irabazia jasotzeari uztea eragin duten zirkunstantziek eragin ez balute lortuko litzatekeen irabaziaren arabera neurtzen da.

  M
Modu mankomunatu eta solidarioan Bermatzaile bat baino gehiago dituen berme baten kasuan, bermatzaileetako bakoitzak duen aukera bere ez-betetzea eta besteen ez-betetzeetako bakoitza estaltzeko.
Mozkin-galera Lortu gabeko irabaziaren sinonimoa.
Mugak Aseguru-poliza batean, gehienez eskura daitekeen estaldura-kopurua.
Mutualitate Erakunde aseguratzailea, banaka dagozkien arriskuak elkarren artean banatzen dituzten pertsonen elkarteak eratutakoa, kalte edo galera kolektiboak ordaintzeko pertsona bakoitzak egin beharko duen ekarpenaren kopurua ezartzen duena.
  N
Nahitako kalteak Berariazko ekintza batek sortutako kalteak, edo kalte horiek sortzea helburu duen pertsona baten omisioak eragindakoak. Barne hartzen dituzte hitzezko tratu txarra, pribatutasuna urratzea eta idatzizko nahiz ahozko difamazioa. Idatzizko nahiz ahozko difamazioaren arriskua estaltzeko, erantzukizun zibileko aseguru bat eros daiteke. Berariazko gainerako kalteen arriskuetarako, ordea, ez.
  O
Onarpen Erakunde aseguratzailearen ekintza, ustezko aseguratuak eskatutako arriskua bere gain hartzeko eta estaltzeko egiten duena. Poliza jaulkitzea eta formalizatzea da onarpenaren ondorioa.
Onuradun Bizitza-aseguru bateko jabeak izendatutako pertsona, aseguratua hiltzen denean edo bizitza-asegurua mugaeguneratzen denean funtsak hari ordain dakizkion.
Ordaina emate Sortutako kalteen eta galeren ordainsaria ordaintzea.
  P
Paradisu fiskal Horrela izendatzen dira, normalean txikiak izaten diren eta gainerako herrialdeetako batez besteko zerga-presioa baino txikiagoa duten herrialdeak. Normalean, ez du zergak ordaintzeko obligaziorik ezartzen edo oso gutxi ordaintzeko obligazioa ezartzen du. Hori dela-eta, zerga-maila handiagoa duten herrialdeetako kapitalak erakartzea lortzen dute.
Partaidetza- edo koordainketa-klausula Osasun-aseguruetako kontratuetan, aseguratua estalitako osasun-laguntzako gastuen portzentaje bat, polizan ezarritakoa, ordaintzera behartzen duen klausula.
Ordaina emate Sortutako kalteen eta galeren ordainsaria ordaintzea.
Pentsio-plan Borondatezko aurreikuspen-erakunde askea, izaera kolektibokoa; hura eratzen duten pertsonek eskubidea dute, aurrez ezarritako baldintza eta zenbatekoetan, errentak edo kapitalak jasotzeko, erretiroa, biziraupena, alarguntza, zurztasuna edo baliaezintasuna dela-eta, ondorio horietarako ekarpen ekonomikoak egitearen truke. Ikus Pentsio-funts.
Peritazio Aseguruen terminologian izen hori ematen zaio, modu profesionalean ezbehar baten ondorio ekonomikoak tasatzen edo zehazten dituztenek betetako funtzioari; haien txostenean oinarrituta, erakunde aseguratzaileak kasuan kasuko kalte-ordainaren zenbatekoa zehaztu behar du.
Poliza-eranskin Aseguru-poliza bati eransten zaion dokumentua, poliza horren edukian hainbat aldaketa edo deklarazio ezartzen dituena.
Peritu-froga Datu edo gertakari baten inguruan hirugarren batek duen ezagutza profesionala eta teknikoa edo zientifikoa kontuan hartuz egindako froga, betiere, epaile batek datu edo gertakari horri buruzko adierazpena egitea gomendatu dionean. Peritu-froga arrazoitutako txosten edo peritu-txosten batean gauzatzen da.
Peritu-txosten Peritu batek betetako agiria, ezbehar batean izandako zirkunstantziak eta ezbeharraren ondorioz sortutako kalteen zenbatekoa jasotzen dituena.
Poliza baten egitura Aseguratzaile baten eta aseguratu baten arteko akordio orokorra da aseguru-poliza. Aseguratua eta estaldura-mota definitzen ditu, aseguratuak egin beharrekoa zehazten du, eta salbuespenak eta mugak jasotzen ditu, baita estalduretarako baldintzak ere. Klausulak lau kategoriatan ezartzen dira: deklarazioak, aseguratze-akordioa, esklusioak eta onarpen-baldintzak.
Poliza formalizatze Aseguru-poliza bat idaztea, hura kontratatu dutenek sinatzea, eta dagokion prima aseguratuak ordaintzea. Hiru baldintza horiek betetzen direnean soilik, eta une horretatik aurrera, sortzen dira aseguru-kontratuaren ondoriozko eskubideak eta obligazioak.
Poliza konbinatu Izen hori ematen zaio, aldi berean, lotura komun bat duten arrisku bat baino gehiagoren aurrean aseguratuari estaldura ematen dion polizari. Desberdina da poliza sinplearen aldean.
Prima-birjarpen Poliza batzuetan aurrez ikusitako formula. Formula horren arabera, ezbehar bakoitzaren ondoren, aseguratuak arriskuaren estaldurarekin jarraitu nahi badu, hura behartuta egongo da ezbeharrak eragindako kapitalari dagokion prima-zatia ordaintzera, kontratuaren hurrengo muga-eguna iritsi arte.
Prima-estornu Amaitze-data baino lehen ezerezten den polizaren titularrak jasotzen duen zenbatekoa, prima murriztu bada ere jaso dezakeena.
Prima-ordainagiri Polizaren titularrari idatziz emandako froga, erakunde aseguratzaile batek aseguratuarengandik, arrisku jakin bat dela-eta, agiri horretan adierazitako epeari dagozkion primak jaso dituela adierazten duena. Epe hori polizaren indarraldiko lehen urtaldiari dagokionean ekoizpen berriko ordainagiria esaten zaio, eta hurrengo urtaldietakoari dagokionean, berriz, zorro-ordainagiria.
Prima-tasa Arrisku-mota bakoitzarekin bat, prima garbia edo arrisku-prima kalkulatzeko, kapital aseguratuari aplikatzen zaion portzentajea edo milakoa.
Prima garbi Galeren kalte eta gastu doituak ordaintzeko adinakoa den primaren zatia. Espero diren galerak islatzen ditu.
Prima gordin Oro har, prima gordina, gehi: jardunbidearen gastuak, hainbat gastu eta agenteen komisioak. Bizitza-aseguruan, mozkinetako partaidetza kendu aurreko prima da.
Prima hainbanatu Estaldura zenbat egunetara hedatzen den kontuan hartuz kalkulatzen dena.
Prima kontsumitu Mugaeguneratutako eta arrisku izandako epeari dagokion prima.
Prima ordaintze Aseguratuaren funtsezko obligazioetako bat da; hain zuzen ere, obligazio hori betetzen ez den arte, aseguruak ez baitu efekturik izango.
Prima zatikatze Erakunde aseguratzaile batzuk hainbat aseguru-arlotan edo -modalitatetan erabiltzen duten sistema. Urtaldi oso bateko prima, aldez aurretik eta aldi bakar batean ordaindu beharko litzatekeena, aldizkako hainbat ordainketatan likidatzeko aukera ematen du sistema honek.
Probabilitate Gertakizun probable bat zenbat aldiz gerta daitekeen. Lagin batean, ausaz gertaera bat gauzatzeko posibilitate-maila. Asegurua probabilitatean eta estatistikan oinarritzen da.
  R
Richter eskala Lurrikaren sailkapena magnitude gisa: magnitude hori da fenomeno sismikoak bere fokuan barreiatzen duen energiaren zenbakizko adierazpena.
  S
Salbamendu Ezbehar bat gertatzen ari dela edo hura gertatu ondoren, pertsonak edo ondasunak salbatzeko operazioen multzoa.
Salmenta-balio Gauzek, salduak izatekotan, duten prezioa edo kostua. Aseguruen arloan, aseguratutako objektu batek ezbeharra gertatu aurreko unean duen salmenta-balioa da.
Soberako poliza Aplika daitezkeen beste aseguru-poliza batzuen mende dauden estaldurak agortzen direnean soilik, prestazioak ordaintzen dituen aseguru-poliza.
Subrogazio-klausula Ondare-kalteen eta erantzukizun zibilaren aseguruen polizetan, aseguratzaileari bere aseguratuari ezbehar bat sortu izanaren erantzulea den hirugarren alderdi baten aurka legezko ekintzak aurkezteko eskubidea ematen dion klausula, betiere, aseguratu horrek erreklamazio bat ordaindu badu ezbehar horregatik.
  T
Tarifikazio Aseguru-arlo edo -modalitate baten bidez arriskuei estaldura eman dakiekeenean, kalkulu tekniko eta estatistiko egokiak egin ondoren, arrisku horietako bakoitzarentzat aplikatzekoak diren tasak edo prima-tasak zehazteko jarduera.
  U
Urtaldi Ondoz ondoko hamabi hilabete naturaleko epealdia. Normalean, indarraldi luzagarriko aseguru-polizak urtaldika kontratatzen dira.
Urteko ezbehar-esperientzia Gertatutako galeren guztizko balioa, ezbehar ordainduak gehi ezbeharretarako erreserbak, ezarritako hamabi hilabeteko eperako. Jasotako primen artean erreklamazioetan ordainduak direnen ehunekoa erakusten du, eta babesaren kostu garbia islatzen duen oinarrizko prima bat ezartzeko aukera ematen du.
Urteko prima Arrisku bat 12 hilabetez estaltzeko behin bakarrik ordaintzen den prima.
  Z
Zaharkitze Aktibo baten balioaren murrizketa, aurrerapen teknologikoen eta/edo ohitura sozialen aldaketaren ondorioz gertatzen dena. Kalte-aseguru baten estaldurak babestutako aktibo batek kalteak dituenean edo suntsitzen denean, haren benetako balioak izan duen galera-maila neurtzeko erabiltzen da faktore hau.
Zeharkako kalteak Aseguratutako arrisku batek zuzenean eragiten ez dituen kalteak. Esaterako, sute batek zuzeneko kaltea eragingo luke negozio batean, baina sutearen ondorioz mozkinak galtzea zeharkako kaltea izango litzateke.
Zenbateko aseguratu Kapital aseguratuaren sinonimoa.
Zuzeneko kalteak Oro har, kaltearen sinonimoa, ezbeharraren ondoriozko edo zeharkako kaltetik bereizteko erabiltzen dena. Ondare-galera, betiere, aseguratutako arriskua kaltearen edo suntsipenaren zuzeneko kausa bada. Oinarrizko ondare-aseguruen poliza gehienek (esaterako, sute-poliza estandar batek), soilik zuzeneko galerak estaltzen dituzte, eta ez ezbeharren ondoriozkoak edo zeharkakoak.

Glosario hau, Francisco Mochón Morcillo eta Gonzalo Fernández Isla autoreekin batera, McGraw-Hill argitaletxeak argitaratutako
'Aseguru, Berraseguru eta Finantzako Terminoen Hiztegia' lanaren egilea den Rafael Isidro Apariciok prestatua da.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work