HasieraEtxebizitzaOhiko zalantzak

Ohiko zalantzak

Bermea:

Objektu artistiko eta historikoen eta larruzko objektuen lapurreta eta espoliazioa

Zer da?

Lapurreta da beste batek ondasun batzuez jabearen borondatearen aurka eta indarraren bidez jabetzeko ekintza. Espoliazioaren desberdina da; espoliazioan, pertsonen aurkako indarra edo larderia erabiltzen da, eta lapurretan, berriz, indarra ondasun materialen aurka. Ebasketa ere bestelakoa da: ez dago larderiarik, ezta bortxakeriarik eta indarrik ere. Estaldura horrek kalte-ordaina bermatzen du altzariak lapurtu edo espoliatu badira.

Estaldura horrek kalte-ordaina bermatzen du, objektu artistiko eta historikoen eta larruzko objektuen lapurreta eta espoliazioaren kasuan (gehienez, 600 € deklaratutako objektu bakoitzeko).

Ohiko zalantzak

Oso balio handiko margolana daukat, 600 eurotik gorako balioduna. Zer egin behar dut kasu horretan?
Poliza kontratatzerakoan, margolan hori daukazula zehaztu eta aseguruan bereizirik sartu beharko duzu.