Ohiko zalantzak
Zer da?
Kalte-ordaina emango da, hauek ISTRIPUZ HAUSTEAREN ondorioz sortutako zuzeneko kalte materialengatik:
- Kristalak
- Beirak
- Ispiluak
- Marmolak eta granitoak, edo ordezko materialak hala nola silestonea.
- Loza sanitarioa, edo ordezko elementuak, hala nola, silexa edo deribatuak.
- Bitrozeramikako kristala (edukia bakarrik).
- Plastikoak eta metakrilatoak (kristalaren ordezkoak).
Bainugelako manparetan kristala edo kristalaren ordezkoak birjartzea. Aseguru-etxeak bidalitako profesionalen iritzi teknikoaren arabera, ezbeharrean hondatutako kristala ezin bada besterik gabe ordeztu, kristalen inguruko marko eta molduren gastuak ere estalduran sartuko dira, behar den bezala instalatua badaude eta etxebizitza aseguratuaren zati badira.
Halaber, horiek jartzeak sortutako gastuak estaliko dira.
Ohiko zalantzak
- Bainugelako dutxa-itxiturako kristala apurtu zaigu. Aseguruak estaltzen du?
- Jakina. Parte eman aseguruari, eta hura arduratuko da dutxa-itxiturako kristala jartzeko beharrezkoak diren gastu guztiez.
- Sukaldeko armairutik, kazola bat erori eta bitrozeramikako kristala apurtu du. Aseguruak kasu hori hartzen du aintzat?
- Bai, estaldurak istripuzko haustura hori hartzen du barne. Deitu aseguruari, eta hura arduratuko da bitrozeramikako kristala jartzeko beharrezkoak diren gastu guztiez