HasieraEtxebizitzaOhiko zalantzak

Ohiko zalantzak

Bermea:

Edukiak izandako kalte elektrikoak

Zer da?

Aparatu elektrikoetan eta haien osagarrietan gertatutako kalteak estaliko ditugu kalte horiek aseguratutako arriskutik kanpoko alterazio elektrikoek, tximistak edo etxebizitzaren instalazioan edo beste gailu batzuetan gertatutako zirkuitulaburrek eragindakoak badira.
Kalteak berritako balioaren arabera baloratuko dira, ezbeharrak hondatutako objektuaren modeloa merkatuan badago edo, horren ezean, ezaugarri eta funtzio berberak dituen bat.

Aparatu elektronikoek eta horien akzesorioek jasaten dituzten kalteak berritako balioaren arabera baloratuko dira, modelo bera oinarri hartuta, ezbeharrak hondatutako objektuaren modeloa merkatuan badago (markak deskatalogatu gabe), edo horren ezean, ezaugarri eta funtzio berberak dituen bat.

Ohiko zalantzak

Ekaitz elektriko baten ondorioz, telebista hondatu zait. Haren balioa jasoko nuke?
Bai. Kasu horretan, antzinatasunagatik etxetresnak galdutako balioa kalkulatu behar da.