HasieraEtxebizitzaOhiko zalantzak

Ohiko zalantzak

Bermea:

Kontsumitzailearen defentsa juridikoa

Zer da?

Kalteen erreklamazioa adiskidetasunez eta auzibidez egitea bermatzen da, jasandako kalte-galeren erantzuleen kontra, honako kasu hauetan:

*Ondasun higigarrien erosketan
*Zerbitzu-kontratua: profesional tituludunen zerbitzuetan, zerbitzu mediko eta ospitalarioetan, bidaia-zerbitzuetan, turismo eta ostalaritzako zerbitzuetan, irakaskuntza eta eskola-garraioko zerbitzuetan, garbiketa, arropa-garbiketa eta tindaketako zerbitzuetan, etxe-aldaketako zerbitzuetan eta etxetresna elektrikoak konpontzeko zerbitzu tekniko ofizialetan, fabrikatzaileak espresuki baimenduak baldin badira.

Hornidura-kontratuetan: ur, gas, argindar eta telefoniako (finko edo mugikor eta ADSLko) eta telebista-kanal pribatuetako kontratuak ez betetzeagatik.

Etxebizitzan zaharberritze- eta konponketa-lanak egiteko kontratuetan: etxebizitzan edo bertako instalazioetan obrak, konponketak edo kontserbazio- eta mantentze-lanak egiteko kontratuak ez betetzeagatik zerbitzu horien ordainketa aseguratuari dagokionean).

*Kontsumitzailearen Defentsa Juridikoan sartzen da Maizterraren Defentsa Juridikoa, errentatzailearen aurka, errenta-kontratuarekin zerikusia duten gatazketan.