HasieraEtxebizitzaOhiko zalantzak

Ohiko zalantzak

Bermea:

Erantzukizun Zibil familiarra

Zer da?

Hirugarrenei eragindako gorputz-kalte, kalte material eta kalte guztiei dagozkien kalte-ordainak estaltzen ditu berme horrek, betiere, kalteen erantzule zibilak honako hauek badira, egitez edo ez-egitez: aseguratua; haren ezkontidea, edo izatezko bikotekidea, aseguratuarekin bizi bada; seme-alaba ezkongaiak; aseguratuaren tutoretzapeko adin txikikoak; ikasten eta/edo ekonomikoki aseguratuaren mendean dauden adin nagusikoak; eta odoleko eta ezkontzako ahaideak, aseguratuarekin bizi badira eta ekonomikoki haren mendean badaude.