HasieraEtxebizitzaOhiko zalantzak

Ohiko zalantzak

Bermea:

Etxeko laguntza 24 orduz

Zer da?

Lagun Arok honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu, eguneko 24 orduetan: iturgintza, elektrizitatea, beirak, arotzeria, sarrailagintza, etxetresna elektrikoak, telebistak eta bideoak, antenak, atezain automatikoak, igeltserotza, pintura, pertsianak, igeltsua, moketa-jartzaileak, parket-jartzaileak, arotzeria metalikoa, tapizeria, bernizatzaileak, kristal-garbitzaileak, kontratistak, garbiketa orokorrak.

Edozein kasutan, Lagun Arok profesionala aseguratutako etxebizitzara joateko kostua ordainduko du, baina aseguratuaren konturakoa izango da prestazioak emateak sor dezakeen beste edozein gastu, polizak estalitako istripuren baten ondoriozko zerbitzuak izan ezik.