HasieraEtxebizitzaOhiko zalantzak

Ohiko zalantzak

Bermea:

Kreditu-txartelaren iruzurrezko erabilera

Zer da?

Lapurreta da beste batek ondasun batzuez jabearen borondatearen aurka eta indarraren bidez jabetzeko ekintza. Espoliazioaren desberdina da; espoliazioan, pertsonen aurkako indarra edo larderia erabiltzen da, eta lapurretan, berriz, indarra ondasun materialen aurka. Ebasketa ere bestelakoa da: ez dago larderiarik, ezta bortxakeriarik eta indarrik ere.

Berme horrek txartelez ordaindutako erosketak eta egindako banku-mugimenduak estaltzen ditu; alabaina, mugatik gorako zenbatekoa aseguratuaren kontura egongo da, eta edonola ere, erabateko hondamenari dagokion gehiengoa baldintza partikularretan adierazitako zenbatekoa izango da.

Zer da?

Poltsa eta kreditu-txartelak lapurtzen badizkidate, zer egin behar dut?
Lehenbailehen deitu behar diozu erakunde igorleari, lapurretaren berri emateko; izan ere, aseguruak kreditu-, erosketa- eta banku-txartelen maulazko erabilera estaltzen du, betiere, erakunde igorleari lapurretaren berri eman eta aurreko edo hurrengo 48 orduetan erabili badituzte.