HasieraEtxebizitzaOhiko zalantzak

Ohiko zalantzak

Bermea:

Bitxien lapurreta eta espoliazioa

Zer da?

Lapurreta da beste batek ondasun batzuez jabearen borondatearen aurka eta indarraren bidez jabetzeko ekintza. Espoliazioaren desberdina da; espoliazioan, pertsonen aurkako indarra edo larderia erabiltzen da, eta lapurretan, berriz, indarra ondasun materialen aurka. Ebasketa ere bestelakoa da: ez dago larderiarik, ezta bortxakeriarik eta indarrik ere.

Aseguratutako etxebizitzatik bitxiak eta balio handiko objektuak lapurtu edo espoliatu izana estaltzen du; hain zuzen, 600 €-ko kalte-ordaina ematen du aseguruak objektu bakoitzeko. Zenbateko horretatik gorako objektuak zehatz-mehatz adierazi eta identifikatu behar dira polizan, kalte-ordain handiagoa jaso nahi izanez gero.