HasieraOhiko zalantzak

Ohiko zalantzak

Bermea:

Asistentzia Plus

Zer da?

Asistentzia Plus estaldura Bidaia Laguntzaren estaldura zabaldua da, eta hauek hartzen ditu barnean:

- Ibilgailua atoian eramatea: ibilgailua zure bizilekutik hurbil dagoen tailer batera eramateko aukera eskaintzen du, matxura edo ezbeharra edozein dela eta edonon zaudela ere, baldin eta ezin izan bada ibilgailua lekuan bertan konpondu.

- Bidaia-aseguru oso eta lehiakorra, 30.000 euro arteko kapitalarekin atzerriko mediku-gastuetan.

- Eguneroko bizitzarako laguntza: aseguratutako ibilgailuarekin izandako istripuaren ondorioz aseguratua edo aseguratuaren familiako norbait mugitu ezinik eta/edo ospitaleratua egonez gero, 48 ordu baino gehiagoko ospitaleratzea bada edo etxean mugitu ezinik 5 egun baino gehiago egon behar badu, eguneroko bizitzan lagunduko dizugu: etxean emateko zerbitzuak, seme-alabei laguntzea, eskola-laguntza, eta abar barne.