HasieraEgin lan gurekin

Pribatutasun Politika

Itzuli

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, datu pertsonalak babesteari buruzkoak, xedatutakoa betetzeko, SEGUROS LAGUN ARO, S.A. (barnean sartzen dira SEGUROS LAGUN ARO, S.A. eta SEGUROS LAGUN ARO VIDA, S.A.; bi horiek www.seguroslagunaro.com web-gunea erabiltzen dute beren buruak identifikatzeko, aurkezteko eta Interneten jarduteko) konpainiak hau jakinarazten du: SEGUROS LAGUN ARO, S.A. aseguru-etxearen titulartasuna duen web-gunearen bidez,;

  1. hots, www.seguroslagunaro.com helbidea duenaren bidez, zuk emandako datu pertsonalak titulartasun bereko fitxategi automatizatu batera igaroko direla, zure curriculuma eduki bitartean erakundean egingo diren aukeraketa-prozesuak kudeatzeko. Denbora hori hirugarren puntuan zehazten da.
  2. Era berean, SEGUROS LAGUN ARO, S.A. konpainiak jakinarazten dizu datu horiek zure curriculuma eduki bitartean SEGUROS LAGUN ARO VIDA, S.A. eta SEGUROS LAGUN ARO 2003 A.I.E. erakundeetan egiten diren aukeraketa-prozesuak kudeatzeko erabiliko direla; denbora hori hirugarren puntuan zehazten da. Klausula hau onartzerekin bat goian azaldutako hori baimentzen duzu.
  3. Datuen kalitate-oinarria betetzeko, SEGUROS LAGUN ARO, S.A. aseguru-etxeak eskatzaileek emandako curriculumetako datuak gordeko ditu, bai eta, hala dagokionean, emandako curriculumak ere, urte batez, gehienez, pdf. edo doc. formatuan. Epe hori pasata, ezabatu egingo dira, eta datuen konfidentzialtasuna bermatuko da, bai tratamenduan, bai ezabaketan.
  4. Ildo horretatik, SEGUROS LAGUN ARO, S.A. konpainiak egingo dituen aukeraketa-prozesuetan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, bidali berriz zure curriciluma epe hori igaro ondoren.
  5. Emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla bermatu behar duzu, eta zu izango zara erantzule betebehar hori ez betetzeagatik sor daitezkeen kalte zuzen edo zeharkakoen aurrean.
  6. Ematen dituzun datuak hirugarren batenak badira, pertsona horri politika honen alderdien berri eman diozula bermatu beharko duzu, bai eta azaldutako helburuetarako SEGUROS LAGUN ARO, S.A. konpainiari haren datuak emateko baimena daukazula ere.
  7. Zure datuekiko dituzun eskubideak, hots, kontsultatzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera daukazu. Horretarako helbide honetara idatzi, “Datuak Babestea” erreferentzia jarrita: SEGUROS LAGUN ARO, Capuchinos DE Basurto kalea 6, PK 48013 Bilbao.
Mondragón Corporación · Humanity at work