HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Pablo Mongelosek Lagun Aroren babesletza balioetsi du

30/04/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Orain dela gutxi, Pablo Mongelosek, Lagun Aroko Zuzendari Nagusiak, 12.000 lagunen txalo-zaparrada jaso zuen BECen, Lagun Aro Bilbao Basketeko zuzendaritzakoek aseguru-etxe honi hiru urteko babesletza emateagatik omenaldia egin ziotenean, Barcelonaren aurkako partida hasi aurretik. Orain, Pablo Mongelosek berak, Bizkaiko saskibaloi-taldeari lehen mailan egoteko aukera eman dion ekimenaren balorazioa egin digu: "Oso positiboa. Oso gustura gaude saskibaloi-zale eta, oro har, kirolzale guztiei ACBko ate hain gutiziatua ireki zien giltza izan ginelako, eta baita gure taldeari izena eman eta hiru urtez hainbat eta hainbat proiektutan elkarrekin parte hartu dugulako". Mongelosek dioenez, babesletza horrek, "gure bezeroen eguneroko bizitzan parte hartzeko aukera eman digu. Izugarrizko ilusioa egiten dit jende askok egunkaria ireki, eta kirolen sailera jotzean, 'Zer egin ote du Lagun Arok?' esango zuela pentsatzeak. Pertsonen aisialdiaren parte txiki bat bihurtu gara. Bizkaian, saskibaloiarekin gehien lotua dagoen marka gara gaur egun, eta Lagun Aro Aseguruak gizartearekin gehien lotua dagoen aseguru-etxea dela pentsatzen du jendeak".

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work