HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Pablo Mongelosek Lagun Aroren babesletza balioetsi du (eta IV)

21/05/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Pablo Mongelosek, Lagun Aroko Zuzendari Nagusiak, jendeak babesleei buruz hain zalantzan jartzen dituzten faktore horietako bat (markaren eragina nola gauzatzen den) aztertzen du gure enpresaren babesletzaren balorazioari buruzko azken emanaldi honetan. "Uste dugu ez dela berehalako zerbait. Nahiz eta argitalpen batek baino gehiagok hala dioen, ez dugu uste, esate baterako, BECeko partida handi baten ondoren askoz aseguru-poliza gehiago saltzen ditugunik.

Irudia eta nabaritasuna kontsumitzailearen baitan pausatzen joan behar duen zerbait dela iruditzen zaigu. Saskibaloia babestuz, pertsonen ondoan egon nahi izan dugu, eta lortu dugula uste dut. Gaur egun Lagun Aro da Bizkaian saskibaloiarekin gehien lotua dagoen marka, eta merkatuaren aldetik ere gu gara gizarte aldetik begiratuta aseguru-etxerik arduratsuena eta euskal kulturarekin, gizartearekin eta kirolarekin konprometituena.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work