HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Aroren helburuak bere 25. Urtemugarako

28/05/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Lagun Arok 2006ko urte oparo bat egin ondoren, izan ere ia 320.000 bazkideko kopururaino iritsi baita Estatu osoan, bere 25. Urtemuga ospatzen ari da, 159 milioiko fakturazio-zifrara eta zerga-ordainketa aurretik 23,2 milioiko mozkinera iristeko helburuarekin. Lagun Aro hazten ari da EAEn eta Nafarroan  gure ohiko garapen-eremuan , beste erkidegoetara ere hedatzea alde batera utzi gabe. Ikuspegi komertzialetik begiratuta, Autoen arloari ematen diogu lehentasuna, non lehiakortasun gogor eta prezioak doitu beharreko testuinguru batean, Lagun Arok polizetako fakturazioa % 6,2 eta % 10 artean gehitzea espero baitu. Eta bi digituko hazkundeak lortzea espero dugu gainerako produktu estrategikoetan ere: Etxebizitzan (% 14), Dendetan (% 12) eta Aurrezki Indibidualean (% 15,6). Bizitzari dagokionez, berriz, % 9 gehiagoko diru-sarrerak lortzea aurreikusten da.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work