HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Arok Bezeroaren iradokizunei erantzuten die (IV)

23/07/2007 ˇ

Ezagutzera eman: |

Lagun Aro Aseguruetan oso garrantzi handia ematen diogu Bezeroek gure ikerlanetan parte hartzeari; inkesten bidez ematen diegu, batez ere, aukera hori, izan ere urtero-urtero 2.000 bezero baino gehiagoren iritziak biltzen baititugu horrela, eta horiek, beren ekarpenekin, zein puntutan hobetu behar dugun eta nola egin behar dugun erakusten digute. Eta etortzen dira, baita, horien kezkak ezagutzeko antolatzen ditugun talde-bileretara ere. Esate baterako, produktu bat merkaturatu nahi dugunean, bezero-talde bati zuzentzen gatzaizkio bere denboraren zati bat eskatuz, bere iradokizunak egin diezazkigun, gehien zer interesatzen zaion esan eta bere zalantzak adieraz diezazkigun, horrela produktua merkaturatzeko modurik onena topatzen laguntzen digu-eta. Hain zuzen ere, web gune hau aprobetxatu nahi dugu bezero guztioi zuen parte-hartzea eskertzeko eta aurrerantzean ere horrelaxe jarrai dezazuela eskatzeko, izan ere zuen laguntzaren bidez hartzen ditugu-eta erabakiak Lagun Aron.

Itzuli

Mondragón Corporación ˇ Humanity at work