HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Arok Bezeroaren iradokizunei erantzuten die (III)

16/07/2007 ·

Ezagutzera eman: |

Aste honetan, zuekiko bezeroekiko harremanetan egia esateko ordutzat jotzen ditugunez hitz egingo dizuegu. Gure erantzuna ahalik eta gehien zaindu behar izaten dugun une horiek dira, hortxe moldatu behar izaten dugulako, hain zuzen, zuen igurikimenetara, eta erakutsi merezi izan duela benetan guregan Bezero gisa jarri duzuen konfiantza jartzeak. Kontratu bat ixten deneko uneak izaten dira horiek, zuen esperantza guztia jartzen duzue-eta une horietan gero hartuko duzuen eta etorkizuneko harremanaren hasiera markatuko duen zerbitzuari buruz. Eta ezbehar bat gertatzen den unean ere, badakigu Bezeroa zorrotzagoa izango dela gure zerbitzuarekiko, zorrotz begiratuko duela, alegia, nola erantzuten dugun eta zertan hobetu dezakegun. Eta ezin dugu ahaztu, ezta ere, kexa eta erreklamazioen garaia: zenbateraino iruditzen zaion Bezeroari ez dugula bere esperantzekin bete eta nola hobetzeko iradokizunak iritsarazten dizkigun. Berebiziko garrantzia du, bestalde, erantzuteak, guretzat zuek gustura egotea oso inportantea dela jakinaraziz eta gauzak hobetzen laguntzen diguzuelako eskerrak emanez. Azken batean, gure arteko harremanetako uneak ezagutu eta zaintzen saiatzen gara.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work