HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Arok Bezeroaren iradokizunei erantzuten die (II)

09/07/2007 ·

Ezagutzera eman: |

Polizak kontratatzeko unean zuek guregandik batez ere espero duzuena da prestasuna eta erantzuna emateko gaitasuna. Beren konfiantza guregan jartzen duen Bezeroei egiten dizkiegun inkesta askotan esaten zaigu oso garrantzitsua dela kontratua egiteko orduan aholkatzea eta informazio pertsonalizatua ematea, izan ere faktore horiek baitira harreman garden eta iraunkorrago batzuen bermerik onena. Eta beharrizan horiek aldatuz doaz, Lagun Arorekiko harremanek aurrera egin ahala, batez ere arreta eta zerbitzu pertsonalizatua eskatzen duzue-eta. Gure arteko harremanetan kontaktu gehiago izatea eskatzen diguzue, kontratatuak dauzkazuen polizei edo eskain ditzakegun produktu eta zerbitzu berriei buruz ezer berririk badaukagun ala ez jakiteko. Horregatik, bada, oso garrantzitsua da Bezeroari buruzko ikerketa-sistema bat ezartzea, harreman-garai bakoitzean zer-nolako beharrak eta igurikimenak dituzuen jakiteko aukera emango baitigu horrek.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work