HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Lagun Arok Bezeroaren iradokizunei erantzuten die

02/07/2007 ·

Ezagutzera eman: |

Lagun Aro osatzen dugunok denbora asko daramagu kontzientziatuta zuek, Bezerook, izan behar duzuela gure eguneroko laneko protagonista bereziak. Horregatik, ezinbestekoa dela iruditzen zaigu Bezeroari aditzea. Eta horretarako, zuekin harremanetan jartzen gara behar den une guztietan, elkarrizketa, inkesta, bezero-taldeekiko bilera, etab.en bidez. Gure helburua da argi eta garbi edukitzea zer espero duten bezeroek guregandik, eta zein alderdi hobesten dituzten une bakoitzean. Esate baterako, irudiari eta nabaritasunari buruzko ikerlanen bidez, badakigu zer den benetan axola duena aseguru-etxe batez fidatzeko orduan. Eta gainera, egiten ditugu Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Ikerketak ere, eta, beraz, badakigu zein diren bere bizitzan zehar gurekiko dituen kezkak. Izan ere, zerbitzu desberdinak espero baititu, Lagun Arorekin zein harreman-unetan dagoen kontu.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work