HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Sukurtsal berri bat ireki dugu Leonen

04/06/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Gure hedatzeko ekimenekin aurrera jarraituz, sukurtsal berri bat ireki dugu Leongo probintzian (Santo Domingo plaza, 4. zk., 2. solairua). Ubaldo Fernández, Fátima González eta Nacho García Muñiz arduratuko dira bulego horretaz.

Orain, beraz, hemen gaituzue Leonen ere, oso itxaropentsu, horretantxe dago-eta helburuak lortzeko giltza. Probintzia honetan gure 25 urteko esperientzia erakusten saiatuko gara, izan ere aurten betetzen baititugu 25 urte, kudeaketa-kalitatearen Urrezko Q saria paparretik zintzilik dugula. Hemendik aurrera, Leongo bezeroek Automobila, Etxea, Dendak, Bizitza, Istripuak, Aurrezkia, Osasuna, Eguneko baja eta Gidabaimena kentzea bezalako produktuetan dauzkagun abantailak ezagutzeko aukera izango dute.

Zuzen esanetara gauzkazue, beraz, sukurtsal berri honetan, 987 87 64 73 telefonoan eta gure web gunean

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work