HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok lankidetza-akordioak sinatu ditu Bizkaiko, Arabako eta Kantabriako Bitartekarien Elkargoekin

29/04/2015 · lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok lankidetza-akordioak sinatu ditu Bizkaiko, Arabako eta Kantabriako Bitartekarien Elkargoekin, bitartekariaren figura indartzeko egindako apustuan haren egituraren oinarrizko adierazle gisa.

 

Bizkaiko eta Arabako elkargoekin akordioa sinatzeko ekitaldian Seguros Lagun Aroren Bizkaiko, Arabako eta Kantabriako Zonako eta erakundeetako Zuzendari den Evaristo Churruca eta elkargoetako Arabako Jorge Azcarraga eta Bizkaiko Juan Carlos Echevarria zuzendariak elkartu ziren.

 

Kantabriako elkargoarekin hitzarmena sinatzeko, berriz, bertan izan ziren apirilaren 22an bai Evaristo Churruca bai José Antonio Rivas Elkargoko zuzendaria ere. Seguros Lagun Aro Laboral Kutxan txertatu zenetik, 2011 bukaeran, haren estrategia Bitartekaritza kanala indartzearen aldekoa izan da.

 

2014an egin bezala, aseguratzaileak lankidetza-hitzarmenak sinatzen jarraitzen du, elkargoekin bitartekariei laguntza eman ahal izateko hainbat ekimenen bidez, besteak beste, prestakuntzaren bidez.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work