HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Euskalsegur Aseguru Bitartekaritzaren Euskadiko I. Foroaren babesle izango da Seguros Lagun Aro

22/09/2014 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Urriaren 16an eta 17an, Bilboko Arte Ederren Museoan, stand bat jarriko du konpainiak.

 

Seguros Lagun Aro-k akordio bat sinatu du Aseguru Bitartekarien Euskadiko Kontseiluarekin, Aseguru Bitartekaritzaren Euskadiko I. Foroa babesteko. Urriaren 16an eta 17an bilduko da Foroa, Bilboko Arte Ederren Museoan.


Aseguruen munduko Euskadiko eragile guztiek elkarrekin hausnartu eta eztabaidatu dezaten bultzatzea da Foroaren helburua, eta oso ekimen positiboa da Seguros Lagun Aro-rentzat, orain arte Euskadin ez baita izan bitartekarien bilerarik.

 

"Nola eta zergatik babesten dute Euskadiko elkargoek aseguru-bitartekaria?" izango da leloa, eta ezaupide berriak bereganatzeko jarduerak egingo dituzte parte-hartzaileek, hiru iturri hartuta abiapuntu: negozioa, profesionala eta merkatua. Alde horretatik, negozioen kudeaketari buruzko mitoak desegitea eta pertsonen jarrera eta portaerak aldatzearen eta eraldatzearen aurkako oztopo psikologikoak gainditzen laguntzea da Foroaren xedea.

 


Argazki-oina
Ezkerretik eskuinera, Arabako Bitartekarien Elkargoko lehendakari Jorge Azcárraga, Gipuzkoako Bitartekarien Elkargoko lehendakari Iñaki Durán, Seguros Lagun Aro-ko Bitartekarien Kanaleko zuzendari Fernando Urquiza eta Bizkaiko Bitartekarien Elkargoko lehendakari Juan Carlos Echevarría, akordioa sinatu zutenean.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work