HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Bitartekariek bikain bat eman diete aurten Seguros Lagun Arok antolatu dituen lehen prestakuntza-jardunaldiei

02/07/2014 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Bitartekarien prestakuntzako lehen fasea amaitu du aseguru-etxeak

 

Seguros Lagun Arok arrakasta handiz amaitu du aurtengorako aurreikusita zuen bitartekarientzako prestakuntzaren lehen fasea. Horrela, Bizkaian, Nafarroan, Gipuzkoan, Logroñon eta Zaragozan eman ditu bitartekarientzako saio presentzialak.

 

Guztira, 120 bitartekaritik gora hartu dute parte. Horiek inkesta baten bidez balioetsi dute jardunaldiekiko gogobetetasuna, batez beste, 10 punturen gainean 9,53 punturekin. Kalifikaziorik onenetako bat Javier Sierra hizlariaren esperientziari eta lan onari eman diete (9,26 puntu).

 

Bitartekariek beren bezeroen leialtasun-maila handitzea zen jardunaldi hauen xedea. Kontseilu Nagusiak egiten duen Bitartekaritzaren Plan Estrategikoari lotuta dago prestakuntza hau. Horren laguntzaile dira Bitartekarien Elkargoa, Eutropia Aholkulariak (izen handiko Javier Sierra aholkulariaren bidez) eta CECAS.

 

Jardunaldi presentzialak eta leialtzeari buruzko e-learning formatuko ikastaroa barne hartzen ditu prestakuntzak. Ikastaro horrek jardunaldi presentzialean aztertutako gaiak lantzen ditu bideoen, multimedia edukien, erlazionatutako artikuluen eta foroen bidez. Bigarren prestakuntza-ekintza hau irailean hasiko da.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work