HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok beste urrats bat egin du Bitartekaritzaren Plan Estrategikorantz bitartekarien prestakuntzaren bitartez

26/05/2014 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Bitartekariei zuzendutako prestakuntza-saioen helburua bezeroak leialtzea da

 

Seguros Lagun Arok bihar emango dio hasiera Bizkaian bitartekarientzako II. Prestakuntza Saioari. Bitartekariek egungo bezeroen leialtasun-maila handitzeko saio batzuk egitea da helburua, bai iraupenari dagokionez eta bai balio ekonomikoari dagokionez, bezeroaren esperientziaren bitartez eta leialtzen duten jarduketa-protokoloak sortuz. Prestakuntza hori Kontseilu Nagusiak landutako Bitartekaritzaren Plan Estrategikoari dago lotuta. Plana egiten lagundu dute Bitartekarien Elkargoak, Eutropia Consultoresek, Javier Sierra kontsultore ospetsuaren bitartez, eta CECASek.

 

Ikastaroak bi ildo izango ditu: batetik, presentziazko jardunaldiak, Javier Serra buru izango dutenak eta bitartekari-elkargoen laguntzarekin egingo direnak; eta bestetik, e-learning jardunaldiak, CECASen orrialdearen bitartez bitartekariek eskura izango dituztenak. Lehen jardunaldiak bihar izango dira Bizkaiko Bitartekarien Elkargoan, eta asteazkenean Arabakoan.

 

Seguros Lagun Arok iaz eman zuen, arrakasta handiz gainera, bitartekarientzako prestakuntza-jardunaldi horien I. zatia ordezkaritza duen probintzia guztietan. Orduan, negozioa optimizatzen eta produktibitatea hobetzen lagunduko zieten tresnak eskaintzea zen helburua.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work