HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok 23,2 milioi euroko mozkinak izan ditu

10/04/2014 ·

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok 23,2 milioi euroko zerga aurreko mozkin arruntak izan ditu 2013an, aurreko urtean baino % 15,4 handiagoak.

 

Aldi horretan, aseguru-etxeak 185 milioiko fakturazioa lortu du, aurreko ekitaldiarekiko % 4ko hazkundearekin.

 

2013ko bukaeran, sektorean "Bezeroaren Arretarako Zerbitzurik Onena" eman zuen aseguru-etxe gisa aukeratu zuten Seguros Lagun Aro.

 

Seguros Lagun Arok 23,2 milioi euroko zerga aurreko mozkin arruntak izan ditu 2013an, aurreko urtean baino % 15,4 handiagoak. Fakturazio osoaren gainean, 111,3 milioi Seguros Lagun Aro, S.A.ri dagozkio (% 5,4ko beherakada 2012arekiko) eta 73,3 milioi Seguros Lagun Aro Vida S.A.ri (% 19,3ko hazkundea 2012arekiko).


Estatu osoan bizitzen ari garen ekonomia-ahuleziako testuinguruak eta aseguru-etxeen arteko lehia handiak fakturazioaren beherakada orokorra eragin du, batik bat automobilaren adarrean, batez besteko primaren beherakadaren ondorioz.

 

Seguros Lagun Aroren kasuan, adar horretako beherakada % 7,8koa izan da aurreko urtearekiko. Etxeko adarrean, bestalde, % 1,4ko hazkundea lortu da, sektoreko datuen gainetik egotea eragiten duena. Ratio konbinatua % 84,4an kokatu da, beraz, 4 puntu hobetu da 2012arekiko.

 

Seguros Lagun Aro Vida S.A.n izandako hazkundea Aurrezkia adarrari esker lortu da batik bat, aurreko urtearekiko % 26,7ko hazkundearekin, eta Bizitza Arriskua adarrari esker, % 2,6ko hazkundearekin, horietan ere sektoreko datuak hobetuz.

 

Bestalde, Seguros Lagun Aroren 2013ko Kaudimen Marjina % 257,6koa izan da, 47 puntuko hobekuntzarekin aurreko urtean lortutakoarekiko.

 

Honako hauek dira emaitza horiek lortzen lagundu duten faktoreak:

 

>> Laboral Kutxa Taldearen estrategia berria, benetako "Bankaseguru" kontzeptua garatzen aitzindari izan den finantza-erakundearena. Horretarako, Seguros Lagun Aroren zuzeneko merkataritza-sarea txertatu eta zerbitzua eman du 365 sukurtsaletan, aseguru-arloko kudeatzaile espezialistekin.

>> Bitartekaritza-kanalaren errentagarritasunaren bilakaera ona.

>> Arlo teknikoan, ezbehar-tasan izandako hobekuntza esanguratsua.

>> Zerbitzuaren kalitate handia, produktu lehiakorrak eta salmenta-kanalen hurbiltasuna.

>> Azkenik, barne-kudeaketaren ikuspegitik, gastuak murriztea eta eraginkortasuna hobetzeko prozesuak martxan jartzea.

Datu horiek sendotu egiten dute Seguros Lagun Arok Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan lidergoari eusteko eta Espainiako gainerako lurraldeetan modu errentagarri eta jasangarrian hazteko hartutako konpromisoa.

 

Azkenik, urte hasieran 2014-2017 Plan Estrategiko berria onartu da, hurrengo urteetan jarraitu beharreko lerroak ezarriko dituena eta Bankaseguru arloan nahiz Bitartekaritza kanalean martxan jarri berriak diren estrategia berrien finkapenean eta barne-eraginkortasunaren eta errentagarritasunaren hobekuntzan oinarrituta dagoena.

 

 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work