HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

100 bitartekaritik gora parte hartu dute Seguros Lagun Aroren Bitartekaritza Konbentzioan

31/03/2014 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok joan den martxoaren 20an egin zuen Bitartekarien Urteko Konbentzioa Donostian, Londres hotelean eta Mondragon Taldearen izen handiko gastronomia-unibertsitatean egindako ekitaldian.

 

Be ++ (Be positive) ekitaldiaren komunikazio-ardatzaren barruan, parte-hartzaileek lan-jardunaldi bat izan zuten, More Magoa eta Seguros Lagun Aroren Zuzendaritza Kontseilua buru zituztela. Baina alderdi ludikoaz ere gozatu zuten, eta aukera izan zuten parte hartzeko sukaldari baten showcooking-ean.

 

Bitartekari batzuk agertokira igo ziren, eta zuzenean hainbat pintxo egiten lagundu zuten, horietako bat 2015eko pizgarri-bidaiaren helmuga den herrialdeko osagai tipikoekin. Era original horretan, asmatu egin behar izan zuten helmuga hori Marrakex dela.
Bitartekariek lan-jardunaldi ludiko horren balioespen oso positiboa egin dute, eta 8,2 puntu eman dizkiote 10en gainean. Seguros Lagun Aroren iritziz, jardunaldi hori funtsezkoa da aseguru-etxearentzat, ez soilik bitartekariei ezagutarazteko aseguru-etxeak haien eskura jartzen dituen hobekuntzak eta berrikuntzak, baita aseguru-etxearentzat lankide indartsua den bitartekariarekiko aliantza sendotzeko ere.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work