HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok arrakasta komertzial handiz parte hartu du Forinvest-en

18/03/2014 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok martxoaren 12 eta 14 artean parte hartu du Forinvest-en, Valentziako Azokan egiten den finantza-produktu eta zerbitzuen, aseguruen, fiskalitatearen eta sektorerako konponbide teknologikoen VII. Nazioarteko Foro-Erakusketan. Aseguru-etxe honek arrakasta handia izan du maila komertzialean, bertan jarritako standarekin.

 


Seguros Lagun Arok stand bat izan zuen bertan, oso erosoa, egongela baten itxurakoa, aseguru-etxean interesatutako pertsona guztiak hartzeko; produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa eskaini zitzaien bertan, baita bisitak gozoago egiteko gominolak ere. Valentziako bitartekari ugari bertaratu ziren.

 


Azoka honen testuinguruan, aseguru-etxeak akordio bat sinatu zuen Valentziako Bitartekarien Kidegoarekin. Seguros Lagun Aroko Bitartekaritza Kanalaren zuzendari Fernando Urquizak, Levanteko Bitartekarien zuzendari Lauren Araucok eta Valentziako Bitartekarien Kidegoko lehendakari Ignacio Sorianok sinatu zuten hitzarmena.
Bestalde, azokan parte hartu zuten aseguru-etxeko lagunek aukera hori baliatu zuten CECASekin bilera egiteko eta 2014ra begira elkarrekin egin daitekeen prestakuntza bat proposatzeko.

 

 

Argazkian: ezkerretik eskuinera, Seguros Lagun Aroko Bitartekaritza Kanalaren zuzendari Fernando Urquiza, Valentziako Bitartekarien Kidegoko lehendakari Ignacio Soriano eta Levanteko Seguros Lagunaroren Bitartekarien zuzendari Lauren Arauco.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work