HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok berrikuntza ekarri du Hainbat Arlotako ezbeharren kudeaketarako mugikortasun-tresna bat garatu eta ezarrita, sektorean bakarra dena

28/02/2014 · Lagun aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok, JSV bazkidearekin batera, plataforma anitzeko softwarea garatu du peritu eta konpontzaileen txostenak mugikortasunez kudeatzeko. Tresna horrek aukera emango du profesionalek zure ezbeharraren kudeaketan esku hartzeko behar duten denbora hobetzeko eta haiek Aseguru Etxeari informazioa berehala emateko.

 

Bai diseinua -Seguros Lagun Arorena- eta bai garapena -Aseguru Etxearen garapen-taldeak eta JSV mugikortasun-soluzioetan espezialista den enpresak hartu dute parte- izugarrizko erronka teknologikoak izan dira, profesionalei aukera ematen dielako beraien mugikorretik edo tabletetik -edozein delarik erabiltzen ari diren terminala-, beraien jarduerako kudeaketa guztiak egiteko. Alde handia da hori sektorean dauden antzeko beste tresna batzuekin alderatuta.

 

Tresna hori erabiltzeak aukera ematen dio aseguru-etxeari ezbeharrari buruzko datu guztiak berehala jakinarazteko ezbeharrari esleitutako profesionalei, eta parte-hartzaile guztien (perituak, konpontzaileak, izapidegileak, aseguratuak, Laguntzarako Plataforma) komunikazioa errazten du denbora errealean, eta baita kabinete bereko edo enpresa konpontzaile bereko profesionalen artean ere.

 

Hainbat hilabete daramatza funtzionatzen, eta, martxan jarri zenetik, murriztu egin dira kanpoko profesionalen parte-hartzea duten ezbeharren kudeaketa-epeak. Horri esker, bezeroen gogobetetze-mailak gora egin du.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work