HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Kepa Junkerak Lagun Aroren babesaz duen iritzia

18/12/2006 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Kepa Junkeraren musikak mugak gainditu eta planeta guztiko pertsonak elkartzen ditu. Musikari buruz duen ikuspegi irekiaren beste erakusgarri bat da haren azkeneko lana. Lagun Arok bere konfiantza jarri du harengan, eta kantu-ibilaldiaren eta bere azkeneko lanaren, "Hiri" diskoaren babesle bihurtu da. Artista bilbotar horrek berak azaltzen digu honako adierazpen hauetan nola eta zergatik gertatu zen babes-emate oparo hori. "Ni izan nintzen lehenbiziko pausoa eman nuena, Lagun Arora zuzentzean. Nire proiektu berriarentzat laguntzaren bat bilatzeko asmoa aspalditik nerabilen buruan, zeren eta, nik nahi nuena egiteko, laguntza behar bainuen.  Oso gauza polita da "nik guztia goi isuriz edo neure baitatik lortuko dut" pentsatzea, baina hemen egin behar dena da lana, baliabideak bilatzea eta norbere buruaren eta inguratzen zaituen guztiaren arteko oreka lortzea. Horregatik, uste dut ondo baino hobeto etortzen dela edozein laguntza. Kalitateko produktuak egin nahi badituzu, laguntza behar duzu. Hori izan zen, gutxi gorabehera, ideiaren sorburua, eta ondo asmatu genuen. Gainera, hemengo bi etxe konbinatuz lan egin dugu: Lagun Aro eta Elkar, etxe serioak biak, ondo finkatuak eta jendearekin konprometituak, beren fruitua soilik Euskal Herriko mugetara mugatu ordez, mundu osoan zehar zabaltzeko irrikatzen daudenak. Uste dut bata bestearen antz handia dutela biek. Biek egin dute ahalegin handia. Eta nire asmoa, orain, laguntza hori itzultzea da. Ea bada disko hau arrakasta oso bat izaten den maila guztietan, eta ez maila ukigarrietan bakarrik, baizik eta guztietan, sentsazioenean, energienean, etab. Horrelaxe da-eta kultura. Ez da batere ona zenbakietan bakarrik geratzea".

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work