HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Arok Aseguruen sektoreko Urteko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren saria jaso du

04/11/2013 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Seguros Lagun Arok Aseguruen sektoreko Urteko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren saria jaso zuen joan den urriaren 28an, Madrilen egin zen Zerbitzuko Liderren Lehiaketaren  hirugarren edizioan. Enpresa baten zerbitzuak kontratatzen dituen kontsumitzaileari segurtasuna eskaintzen dion kalitate-ikur bat da sari hori. 14 enpresa saritu dira Zerbitzuko Liderren Lehiaketaren hirugarren edizio honetan; besteak beste, Vente-privee, Nespresso, Cofidis eta Eroski.

 

Izan ere, sari hauen bidez, bezeroarentzako arreta zerbitzuan kalitate handia eskaintzen duten konpainiak bereizteko erabiltzaileei tresna bat eman nahi zaie, eta bide batez, enpresari bere zerbitzuak hobetzeko aukera, beste lehiakideengandik bereizi ahal izateko.

 

Lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartu duten Espainiako enpresei ebaluazio zorrotza egin zaie, Gestufur enpresak urrutiko kanalen bidez egindako Mystery Shopper-eko 180 bat test eginez (120 test telefono bidez, 45 helbide elektroniko edo web-formularioen bidez eta 15 web-nabigazio bidez), baita Espainiako populazioaren adierazgarri diren 2.000 bat pertsonari egindako gogobetetasun-inkesta baten bidez ere, merkatuak aztertzen liderra den TNS enpresak egindakoa.

Konpainia irabazleek "2014 Urteko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzu gisa Aukeratua" logoa erabiltzeko eskubidea izango dute urtebetez beren komunikazio guztietan, arlo horretan lider direla adieraziz.

 

Erabiltzaileen egoera zehatz eta arazo ohikoenen adierazgarri diren kasuetan zerbitzua aztertu duten pertsonen gardentasunak eta sinesgarritasunak bermatzen dute "Urteko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzu gisa Aukeratua" logoa, baita aztertu diren konpainietako bezeroen iritzi zehatzak ere.

 

Seguros Lagun Arori emandako saria aseguru-etxeko Contact Center-eko Zuzendari Idoia Izagirrek jaso zuen.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work