HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Seguros Lagun Aro, Donostiako Zinemaldiko "Vicente Ferrer" tv movie-aren estreinaldian

26/09/2013 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Vicente Ferrer Fundazioarekin duen lankidetzagatik gonbidatu dute aseguru-etxea.

Seguros Lagun Aroko zuzendari nagusia, Pablo Mongelos, eta aseguru-etxeko Boluntariotza Arduraduna, Sara Carro, Zinemaldiaren 61. edizioan TVEk aurkezten duen "Vicente Ferrer" tv movie-aren estreinaldira joango dira gaur.

 

Bai Seguros Lagun Aro eta bai Aseguru Etxean lan egiten duten pertsonak oso modu berezian lotuta daude Vicente Ferrerren figurarekin, 2011n proiektu bat martxan jarri baitzuten haren fundazioarentzat Indian. Hain zuzen ere, aseguru-etxearen nahiz langileen ekarpen ekonomikoei esker, 18 etxebizitza eraiki ziren bertan familia arbuiatuenentzat.

 

Indiako lekurik behartsueneko batean lan egiten du Vicente Ferrer Fundazioak, dalit-ak bizi diren zonan, hau da, landa-inguruneko kastarik baxuenetako eta arbuiatuenetako bat baldintza oso eskasetan bizi den gunean. Zinemaldian aurkezten den seriean Imanol Arias da aktore nagusia, eta kasten egoera eta fundazioak garatutako lana erakusten zaigu bertan.

 


 

 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work